4.200 errepresio kasu dokumentatu dituzte Katalunian 2017 eta 2022 artean

  • Òmnium Cultural elkartearen arabera 4.200 baino gehiago dira 2017ko irailaren 20tik hona Kataluniaren autodeterminazioa defendatzearren errepresaliatuak. Fronte antierrepresiboa autodeterminazioaren alde mobilizatzeko eta borrokarako tresna gisa baliatu nahi dute.

Argazkia: Òmnium Cultural

2022ko uztailaren 15an - 09:34

Antirepressiva webgunea aurkeztu du Kataluniako Òmnium Cultural elkarteak Bartzelonako Modelo espetxe zaharrean. VilaWeb hedabideak jaso duenez, mugimendu independentistaren aurkako Espainiako Estatuaren errepresioa dokumentatu eta salatzeko tresna da Antirrepresiva, eta dagoeneko kasu andana dago jasota.

Gutxienez 4.200 errepresaliatu politiko zenbatu ditu Òmniumek oraingoz. Horien artean daude 2017ko urrian eta independentisten aurkako sententziaren aurkako protestetan prozedura penaletan ikertutako 1.432 pertsona, poliziaren indarkeria pairatutako 1.639, prozedura judizial administratibopean dauden 1.200 eta espioitza politikoa jasandako 65 pertsona. Eskuin muturreko taldeek arrazoi ideologikoengatik egindako jazarpena ere jaso dute.

Xavier Antich Òmniumeko lehendakariak azpimarratu du Espainiako Estatuaren errepresioa konpromiso zibil, borroka demokratiko eta gizarte ahalduntze bilakatu behar dela: “Aspaldi da Espainiako Estatua oinarrizko ez dela eskubideen bermatzaile, horien urratzaile behinena baizik”. Horren aurrean, borroka antierrepresiboa baliatu eta autodeterminazio eskubidearen helburura bidean antolatzeko deia egin dio gizarte zibilari.

PSOEk alderdi independentisten proposamenei uko

Espainiako Kongresuko politika orokorreko eztabaidan ERC, Junts, PdeCAT eta CUP-ek Kataluniako prozesu independentistaren inguruan aurkeztutako proposamenen aurkako bozka eman du PSOEk. Besteak beste, gatazka desjudizializatzea, Pegasus kasua, amnistia eta errebelio eta sedizio delituen berrikuspena jarri dituzte mahai gainean alderdi independentistek. VilaWebek jaso duenez, PSOEk ez du Kataluniako gatazkari buruzko erreferentziarik egiten duen testurik aurkeztu, eta ez die independentisten proposamenei zuzenketarik egin ere, atzera bota ditu zuzenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude