Òmnium Cultural elkartearen arabera 4.200 baino gehiago dira 2017ko irailaren 20tik hona Kataluniaren autodeterminazioa defendatzearren errepresaliatuak. Fronte antierrepresiboa autodeterminazioaren alde mobilizatzeko eta borrokarako tresna gisa baliatu nahi dute.
Antirepressiva webgunea aurkeztu du Kataluniako Òmnium Cultural elkarteak Bartzelonako Modelo espetxe zaharrean. VilaWeb hedabideak jaso duenez, mugimendu independentistaren aurkako Espainiako Estatuaren errepresioa dokumentatu eta salatzeko tresna da Antirrepresiva, eta dagoeneko kasu andana dago jasota.
Gutxienez 4.200 errepresaliatu politiko zenbatu ditu Òmniumek oraingoz. Horien artean daude 2017ko urrian eta independentisten aurkako sententziaren aurkako protestetan prozedura penaletan ikertutako 1.432 pertsona, poliziaren indarkeria pairatutako 1.639, prozedura judizial administratibopean dauden 1.200 eta espioitza politikoa jasandako 65 pertsona. Eskuin muturreko taldeek arrazoi ideologikoengatik egindako jazarpena ere jaso dute.
Avui surt a la llum l'Antirepressiva?
L'Estat espanyol no ha aturat la repressió i ja acumula 4.200 persones perseguides per defensar l'autodeterminació i la independència ?
? Creem un nou espai digital de documentació i denúncia: https://t.co/T1UsCQRmZ0 pic.twitter.com/lyXXK8FPlO
— Òmnium Cultural (@omnium) July 14, 2022
Xavier Antich Òmniumeko lehendakariak azpimarratu du Espainiako Estatuaren errepresioa konpromiso zibil, borroka demokratiko eta gizarte ahalduntze bilakatu behar dela: “Aspaldi da Espainiako Estatua oinarrizko ez dela eskubideen bermatzaile, horien urratzaile behinena baizik”. Horren aurrean, borroka antierrepresiboa baliatu eta autodeterminazio eskubidearen helburura bidean antolatzeko deia egin dio gizarte zibilari.
PSOEk alderdi independentisten proposamenei uko
Espainiako Kongresuko politika orokorreko eztabaidan ERC, Junts, PdeCAT eta CUP-ek Kataluniako prozesu independentistaren inguruan aurkeztutako proposamenen aurkako bozka eman du PSOEk. Besteak beste, gatazka desjudizializatzea, Pegasus kasua, amnistia eta errebelio eta sedizio delituen berrikuspena jarri dituzte mahai gainean alderdi independentistek. VilaWebek jaso duenez, PSOEk ez du Kataluniako gatazkari buruzko erreferentziarik egiten duen testurik aurkeztu, eta ez die independentisten proposamenei zuzenketarik egin ere, atzera bota ditu zuzenean.