3.000 mediku kubatar Brasiletik kaleratu ditu Bolsonarok

  • Erabakiak osasun zerbitzurik gabe utzi ditu milaka familia brasildar txiro, eta beste hainbeste familia kubatar diru-iturri nagusirik gabe.


2018ko azaroaren 28an - 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2013an sortu zen Más Médicos proiektuaren helburua da Hego Amerikako familia txiroen osasun zerbitzua bermatzea, eta programak Brasilen du parte-hartzerik handiena. 18.000 mediku ari dira lan horretan Brasilen, eta horietatik ia erdiak kubatarrak dira. Jair Bolsonarok, baina, ez du begi onez ikusten Estatu Kubatarrak proiektu honetan duen jarduna, eta momentuz erabaki du mediku kubatarrei ez ordaintzea –batzuk jada bidali ditu herrialdetik–.

“Kuba negozio horretatik bizi da”

Bolsonarok, diputatua zela, 2016an Estatu Kubatarra salatu zuen Más Médicos programa dela-eta. Gobernu brasildarrak 3.300 dolar ordaintzen dizkio Kubari mediku bakoitzaren lanarengatik, baina Bolsonaroren esanetan %30a soilik da langilearentzat eta gainerakoa Gobernuak hartzen du.

“Kuba negozio horretatik bizi da”, dio presidenteak. Nazioartean 55.000 mediku ditu 67 herrialdetan banatuta, guztiak horrelako elkarte, proiektu edo formakuntzetan. Ez dela “bidezkoa” eta “neurriak” hartuko dituela adierazi du Bolsonarok.

Neurri horiek 2019. urtean iritsiko dira, presidentetza erabat hartzen duenean. Oraingoz, 3.000 mediku kubatar bidali ditu herrialdetik, orotara diren 8.332etatik.

Herritarren agur hunkigarriak

Bolsonarok mediku kubatarrak Brasildik bota ostean, pazienteak bideo hunkigarriak sareratzen ari dira.

Bertan ikus daitezke herritarrak medikuei beren lanagatik eskerrak ematen eta agur esaten.


Eguneraketa berriak daude