Koronabirusaren ondorioz alokairua ordaintzeko zailtasunak dituztenei bideratutako laguntzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak. 250 euro hilero, sei hilabetez; horretan datza laguntza.
Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak eman du laguntzen berri, Eusko Jaurlaritzak asteazkenean egindako gobernu bileraren osteko agerraldian. Jakinarazi duenez, 15,5 milioi euroko aurrekontua bideratu dute koronabirusak azaleratu duen krisiaren ondorioz alokairua ordaintzeko zailtasunak dituzten alokairu libreko maizterrei laguntzeko.
Orain artean, bakarrik etxebizitza babestuetan bizi diren maizterrentzako laguntzak zituen onartuak Jaurlaritzak, alokairu libreko maizterrentzako laguntzak iragarriak bazituen ere. Aurkeztu berri diren laguntzak, Arriolak hitzetan, “koherenteak” dira etxebizitza babestuen eremuari begira aurkeztutako laguntzekiko. 250 euro artekoak eta sei hilabetez aplikagarriak izango dira, apiriletik irailera arte, baldin eta “zaurgarritasun-egoerak jarraitzen badu”.
Onuradun izan daitezke koronabirusa dela-eta langabezian egotera igaro diren edo aldi baterako enplegu erregulazioa ezarri dieten norbanakoak. Langile autonomoen edo enpresen kasuan ostera, diru-sarrerak edo salmentak %40 murriztu zaizkien horiek izan ahalko dira laguntzen onuradun.
Horiez gain, maizterrek beste zenbait baldintza ere bete behar dituzte laguntzak eskuratzeko: alokairu kontratua alarma egoera aurretik sinatutakoa izan beharko da, errentaren zenbatekoak une honetan maizterrak dituen diru-sarreren %30 gainditu beharko du, eta alokairuaren zenbatekoa ezingo da izan lurralde esparruko batez besteko errenta baino 1,5 aldiz handiagoa. Laguntza eskatzailearen familia unitateei dagokionez, honek azken urte fiskalean izandako diru-sarrerak 39.000 eurotik beherakoa beharko du izan eta ezingo du 50.000 euro baino gehiagoko ondarerik eduki.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) edo bestelako laguntzak jasotzen dituzten norbanakoak kanpo uzten ditu laguntzak.
Eskaerak irailaren 30a artean eskatu ahalko dira, telematikoki, Eusko Jaurlaritzaren zein Alokabideren webguneen bitartez.
Jaurlaritzak egindako kalkuluen arabera, 10.000 maizter inguru izango dira laguntza horien onuradun. Alabaina, kontuan hartuz gero EAEn gutxienez 144.273 langileri eragin dien lan erregulazioko 20.995 txosten aurkeztu direla, eta soilik otsailetik martxora bitartean 10.974 langabe gehiago erregistratu direla, pentsatzekoa da alokairua ordaintzeko zailtasunak dituzten pertsonak laguntzek barne hartu ditzaketenak baino gehiago direla.
Gainean den alokairu krisiari buruz Hordagok publiko egindako erreportajean argi mintzo da Kaleratzeak Stop Euskadi: laguntzak urriak dira. Etxe kaleratzeen aurkako plataformaren arabera, Jaurlaritzak etxebizitzara bideratzen duen laguntza beti da, gehienez ere, 250 eurokoa. Plataformak seinalatu duenez, laguntza horiek oso urriak dira Espainiako Gobernuak 2018an onartutako laguntzen aldean, horiek 300 eta 390 euro artekoak baitira eta egoera honetan 900 euro artekoak izatera heldu baitaitezke.
Gainera, aipatu erreportajean azpimarratzen denez, laguntzetara sarbidea izateko baldintza konplexuak exijitzen ditu Jaurlaritzak. Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kide Karla Berrojalbizen hitzak baldintzen hori berrestera datoz, momentuotan egiten ari diren lanaren ia gehiengoa laguntzak lortzeko aholkularitzara bideratua dagoela azaltzen baitu. Horren aurrean, beraiengana jotzen duten pertsonei azaltzen diete laguntzak eskatzeko bete beharreko bide burokratikoa “ulertu ez dezaten, bidearen azkenera heldu ez daitezen eta baldintzak bete ez ditzaten egina dagoela”.
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Ostegunean, 09:00etarako, Burlatako San Frantzisko kaleko 6. zenbakian jarri dute hitzordua Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Harituk eta Berriozarko PAHk.
Alde Zaharreko bizilagunek, LABeko etxebizitza asanbladarekin batera, Mazabi funts putrearen jarduera salatu eta etxebizitzak lehentasunez bizitzeko izan behar dutela aldarrikatu zuten. Pasa den irailaren 30ean egindako agerraldian bi mezu nagusi helarazi zituzten, bata... [+]
Nahi dugun etxebizitza izeneko topaketak egiten zituzten bitartean zenbait kolektibok protesta egin zuten: "Nahi dugun baina eskuragarri ez dugun etxebizitzak solasten ari dira", salatu zuten. Ohartarazi dute gutxienez sei familia ari direla kalean bizirauten:... [+]
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]