240 euroko isuna Twitterren Espainiako erregea “iraintzeagatik”

  • José Maria Vázquez epaileak 240 euroko isuna jarri dio Ernest Bru valentziarrari Espainiako erregea iraintzea leporatuta.


2016ko martxoaren 14an - 16:18
240 euroko isuna Twitterren Espainiako erregea “iraintzeagatik”.

Honakoa zioen txioak: “Begira: erregea eta erregina joan zaitezte pikutara. Monarkia putakumea, gora ETA. Edo gauza bera dena, ez zarete tontoagoak entrenatzen ez duzuelako” (“Mirad: Me cago en el Rey y en la Reina, monarquía hijos de puta, viva ETA. O lo que es lo mismo, no sois más tontopollas porque no entrenáis”).

Bruk onartu egin du inputatzen zaizkion ekintzak egin izana, eta José Perals fiskalarekin akordioa lortu du. Horrela, lau hilabetez bi euro ordaindu beharko ditu egunero –240 euro guztira–, fiskalak hasieran bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatzen bazuen ere.

Epaiketaren hasieran, auziperatuak bere defentsarako komentario bat egin du, eta epaileak ohartarazi dio: “Hau ez da mahai borobila”.

Bi aldeek ziurtatu dute ez dutela helegiterik aurkeztuko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude