2021eko apirilaren 25era atzeratu dute Oscar sariak banatzeko ekitaldia

  • Oscar sariak banatzeko ekitaldia datorren urteko udaberrira atzeratu du AEBetako zine akademiak, COVID-19ak eragindako konfinamenduak estreinaldi asko atzeratu ostean.

AEBetako zine-akademiak kontuan izan du pandemiak aurtengo estreinaldietan izango duen eragina.

2020ko ekainaren 16an - 09:55

Koronabirusaren pandemia film berrien estreinaldiak atzeratzen ari da 2020an eta horrek eragin zuzena izango du zinema-industriaren sari-banaketa nagusian: Oscar sariak 2021eko apirilaren 25era atzeratuko dituztela iragarri berri dute.

Erabaki horrekin batera, beste bat ere hartu du AEBetako zine akademiak: sari hauek irabazteko lehian parte hartzen duten pelikulen estreinaldi-data bi hilabete luzeagoa izango da. Normalean Oscar sariek urte natural baten barruan zine aretoetara iritsi diren pelikulak saritzen dituzte eta, beraz, aurtengo hautaketa egiteko abenduaren amaiera zen erreferentziazko data. Otsailaren amaierara mugitu dute orain, konfinamenduaren eraginez aretoak eta, beraz, lan berriak estreinatzeko aukerak itxita eduki dituen industriaren denboretara egokitzeko.

“Aukeratua izateko epea luzatuz, espero dugu zinegileei emango diegula beraien filmak bukatu eta estreinatzeko behar duten malgutasuna”, adierazi du AEBetako zine akademiako presidente David Rubinek, erabakiaren berri emateko argitaratu duen komunikatuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oscar Sariak
AEBetako jatorrizko herrien oscarra

Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather... [+]


Afrikar emakume gerrariak Oscar sarietan

Dahomey erresuma (Egungo Benin), 1724. Emakumez osatutako ejertzitoak Alladaren aurkako gerran parte hartu zuen.


2018-02-22 | Gaizka Izagirre
Oscar sariak eta Internet
Gezurrak, filtrazioak eta deskargak

The Shape of water, The Post, Lady Bird, Three Billboards outside Ebbing, Missouri... aurtengo sari potolo guztiak irabazteko aukera gehien dauzkaten film hauek, bat-batean, modu misteriotsuan eta batzuk zinema aretoetan estreinatu ere egin gabe, Interneten azaldu dira,... [+]


2017-01-25 | Gaizka Izagirre
Zergatik ‘La La Land’ ez den urteko film onena

Hasteko Arrival, Moonlight, Paterson eta Toni Erdman biribilagoak eta interesgarriagoak iruditzen zaizkidalako, hobeak azken finean. Baina beste filmekin konparaketa zuzenean erori gabe, Lalaland filma zergatik ez zaidan urteko film onena iruditzen azaltzen saiatuko... [+]


2016-02-26 | Gaizka Izagirre
Oscar sariak 2016: apustuak martxan!

Igandean banatuko dira 2016ko Oscar sariak eta aurkezlea Chris Rock izango da. Urteroko polemikak alde batera utziz –arrazakeriarena adibidez-aurten ere, urteroko kinielatxoa bete dut.


Eguneraketa berriak daude