2020an 82,4 milioi pertsonek egin behar izan dute ihes sorterritik

  • Behartuta milioika pertsonak atzean utzi behar izan du bere sorterria beste herrialde batera bizitzera joateko. 2020an, 82,4 milioi lagun izan ziren, 2019an baino %4 gehiago. Ekainaren 20an Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna izango da eta martxa antolatu dute errefuxiatuen egoera makurra salatzeko. 


2021eko ekainaren 18an - 09:06
Azken eguneraketa: 11:16
Argazkia: Getty Images

Giza eskubideen urraketak, gerrak, indarkeriak eta arraza, erlijioa edota generoa dela medio, jazarpenak bultzatuta milioika pertsonak behartuta ihes egin behar izan du sorterritik. 2020an, 82,4 milioi lagun izan ziren, 2019an baino %4 gehiago, eta zifrak gorantz doaz, ACNUR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoaren azken datuen arabera. Gainera, ihes egin ostean ere, askori ia ezinezkoa zaio jasoko duen herrialde bat aurkitzea. Espainiako Estatuan asilo eskaeren %5a baino ez zuiten onartu 2020an.

Errefuxiatuen eta bortxaz desplazatuen bi heren baino gehiago bost herrialdetik datoz: Siria, 6,7 milioi (%27); Venezuela, 4 milioi (%16); Afganistan, 2,6 milioi (%11); Hegoaldeko Sudan, 2,2 milioi (%9); eta Myanmar, 1,1 milioi (5%). ACNURen 2021eko datuen arabera, 82,4 milioi desplazatuetatik 48 milioi barne desplazatuak dira. Hau da, arazoak dituzten herrialde horietan bertan gelditzen dira, estatuaren barneko mugetatik lekualdatuz. Era berean, %86 inguruko herrialdeetara lekualdatzen da, kilometro gutxira.

Hori kontuan izanda, ez da harritzekoa Europako herrialde gutxi izatea migratzaileen hartzaile nagusi. Alemania da kontinentean asiloa eskatzen dutenen gehiengoaren helmuga, 1,2 milioi lekualdaturena. Baina oso atzetik dago gainerako helmugekin alderatuz gero: Turkiak 3,7 milioi desplazaturi ematen die asiloa; Kolonbiak 1,7 miliori; eta Pakistan eta Ugandak, bakoitzak 1,4 miliori. 

Gelditzeko trabak ere asko dira. Errefuxiatu estatusa lortzea zaila da, eta asiloa eskatzen dutenetatik gutxik lortzen du onespena. Espainiako Estatuan 88.000 eskaera egin zituzten 2020an. CEARen arabera, 1.767 Bizkaian, 674 Araban eta 644 Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, 2020ko urtarriletik ekainera artean, 417 izan ziren. Halere, Espainiko Estatuko eskaera guztietatik %95 bota ziren atzera.

Desplazatu gehienak kolonbiarrak, venezuelarrak, nikaraguarrak eta hondurastarrak izan ziren. Baina beste hainbat Mediterraneotik heldu ziren. Kanariar-Uharteetako ibilbidea jarraitzen dute askok. Hego Euskal Herriko muga gainditzeko, Irundik zeharkatzen saiatzen dira beste hainbat. Orotara, 850 hildako egon ziren bidean.   

Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna

Bortxazko desplazatuek ibilbidean sufritzen dituzten arriskuak salatzeko eta konponbidea bilatzeko asmoz, ekainaren 20an ospatuko da Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna. "Izan gaitez babesleku" lelopean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat erakundek mobilizaziora deitu du igandean. Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazan egingo dute manifestazioa, Bilbon Arriaga plazatik irtengo da eta Donostian, Aquariumetik, besteak beste.

"Izan gaitezen babesleku" manifestazioko kartela. Argazkia: @OeeBizkaia Ongi Etorri Errefuxiatuak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude