2016an baino %11,37 lagun gehiagok jaso dute Bermatutako Errenta Nafarroan

  • 2017an denera 35.500 pertsonak hartu dute. Horietako ia 12.800 adingabeak dira. Errenta Bermatuak 1.239 lanpostu sortzea eragin zuen, eta 15,3 milioi itzuli ziren zergatan Foru Ogasunera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 31n - 10:28

“Oso balorazio positiboa” egin du Miguel Laparra Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideetako lehendakariordeak, izan ere, lan sarbiderako eta probreziaren kontrako ezinbesteko elementua da errenta, itzuli-ekonomia duena, kohesio soziala sustatzen duena, eta, are garrantzitsuagoa dena, nafar guztientzat bizi duina bermatzen duena.

Errentaren onaradunek diru gehiago jaso dute aurten. Inbertsio soziala 98 milioi eurokoa izan da, hau da, iaz baino %18,3 handiagoa. Onuradun bakoitzak hilean 641 euro jasotzen du.

Gainera, errentak eragin ekonomiko makroa dauka: hala, Bermatutako Errentari bideratutako euro bakoitzeko, 1,02 bueltatzen dira, eragin zuzen, zehazkako nahiz induzituen bidez.

Balantzean, Laparrak adierazi du Caritasek egindako diru aurrerapenak ez direla beharrezkoak izan.

Eta errenta jasotzen dutenen profilari begira: hiru aldiz gazte gehiagok eskatu dute azken urteotan, orain 903 jasotzaile daude; eta adinduei dagokienez, horiek ere gehiago dira. Kopuruari so, 2014ko datuen aldean, %27,2an egin du gora jasotakoaren kopuruak.

Azkenik, Madrilek utzitako zuloa estali dutela ere esan du Laparrak: "Prestaziorik gabeko pertsonekiko arretaren esparruan, defizita utzi zuen Espainiako Estatuak, baina hori betetzea lortu du Nafarroak, baliabide propioekin".

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errentaren banaketa
Kantatzen duen herria

Polaroid kamera batekin hiru klik, hiru egia eta hiru errealitate. Bat: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileen %20 langile pobreak dira eta soldata hutsalen osagarri gisa jasotzen dute laguntza. Bi: onuradunen laurdenak pentsio miserableak osatzeko jasotzen dute. Hiru:... [+]


Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata
Letra txikiaren zepoan harrapatuta

Joan den larunbatean, hilak 20, Bergarako laugarren instrukzio-epaitegian deklaratu behar zuen Jesus Mari Txurrukak. Bere aitonaren anaia Hanburgoko kontzentrazio zelai batean hil zen 1945ean, eta birramona berriz, faxistek hil zuten bederatzi urte lehenago, Elgetako haren... [+]


Bila datozenean

Honako esaldi honekin –“naziak komunisten bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez bainintzen komunista”– hasten den diskurtsoak egin zuen ezagun honako beste hau: “Sindikalisten bila etorri zirenean, ez nuen protesta egin, ni ez... [+]


2018-01-04 | ARGIA
Handikien osteguna Erresuma Batuan
Enpresa handietako zuzendariek jada irabazi dute langileen urte osoko soldata

Urte berria hasi denetik lau egun besterik ez dira pasa, baina dagoeneko Erresuma Batuko ehun enpresa handienetako nagusiek irabazi dute, batez beste, herrialdeko langileen urte osoko soldata adina. Egoera salatzeko "handikien eguna" izendatu dute ostegun hau.


Eguneraketa berriak daude