1995 eta 2000. urteen artean Alberto Fujimoriren gobernuak Perun milaka emakume esterilizatu zituen derrigorrean, "pobrezia gutxitzeko estrategia" moduan aurkeztuz. Abenduaren 11n Rafael Martínez epaileak prozesu penala abiatu du Fujimoriren eta lau kargu-ohien aurka, "bizitzaren, gorputzaren eta osasunaren aurkako delituengatik". 270.000 emakumek jasan zituzten behartuta egindako ebakuntzak falopio tronpak lotzeko, eta 18 emakume hil ziren.
Alberto Fujimori lehendakari ohiarekin batera epaituko dituztenak dira Eduardo Yong, Marino Costa eta Alejandro Aguinaga ministro ohiak eta Ulises Jorge Aguilar funtzionario-ohia.
Fujimoriren aurkako prozesamendua oraingoz eten egin du Peruko auzitegiak, honen defentsak argudiatu duelako prozesamendu hau ez zegoela Fujimori 2007an Perura eraman zuen extradizioa gauzatzeko Peruk eta Txilek egin zuten akordioan. Peruk Txileko gobernuari eskatu dio prozesamendu hau extradizio luzapenean gehitzea. Fujimorik 83 urte ditu eta 25 urteko kartzela zigorra betetzen ari da.
1995 eta 2000. urteen artean 300.000 esterilizazio baino gehiago egin zituzten: horietatik 272.000 tronpen ligadurak izan ziren eta 24.000 basektomiak, "pobrezia gutxitzeko". Ez da ezagutzen horietatik zenbat izan ziren behartuta egindakoak. Desinformemonos hedabideak adierazi duenez, uste da 270.000 emakumek horietako asko gaztelania hitz egiten ez zutenak, jasan behar izan zituztela ebakuntzak behartuta eta hauetan 18 emakume hil ziren, datu ofizialen arabera.
Auzi penala 2002an hasi zen, 1.317 pertsonak salaketa jarri zutenean, horietatik gehienak jatorrizko herrietako emakume eta gizonak. Kasua geroztik artxibatua eta berriz irekia izan da hainbat alditan.
Espinoza fiskalak 187 dokumentu eta deklarazio aurkeztu zituen Fujimori eta bere taldea inputatzeko. Ebakuntza hauek hildako emakumeetako batzuk ziren Mamerita Mestanza eta Celia Ramos, eta hauen espedienteak giza eskubideen sistema interamerikarrera iritsi ziren.
Martínez epaileak 120 eguneko epea ezarri du instrukzio faserako, delituaren frogak biltzeko. Aurrerago iritsi daiteke ahozko epaiketa.
Osasun langileek bazekiten Fujimori eta bere ministro taldearentzat lehentasuna zela "antikontzepzio kirurjikora" herritarrak behartuta edo engainatuta eramatea. Medikuek kaleratuak izateko arriskua zuten hilean ez bazuten pertsona esterilizatuen kuota bat lortzen, eta kopuru zehatz batetik gora jasotzen zutenek sariak eta bidaiak jasotzen zituzten.
Emakumeak konbentzitzeko, langileek mehatxu egiten zieten gizarte laguntzak edo elikadurakoak galduko zituztela, edo ez zizkiela haur jaioberrien dokumentuak emango. Edo zuzenean poliziaren aurrean salatuko zituztela ez bazuten prozedura onartzen.
Gaztelaniazko bideo honetan, gaiari buruzko erreportajea:
BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]
Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.