Emakumeak borrokan

Facebooken zentsura: 15.000 langile prekarioren ogibide sekretua

  • "Hemen faxismoa eta jazarpen matxista onartu egiten dira" izenburupean, Eldiario.es hedabideko Juan Luis Sanchez eta David Sarabia kazetariek Facebooken zentsurari buruzko erreportajea egin dute. Multinazional erraldoiarentzat mundu osoko 15.000 langile ari direla diote, lanean norentzat ari diren esatea guztiz debekatuta. Beste enpresa batzuen bidez azpikontratatzen dituzte. Gainbegiratu behar dituzten edukien gogortasunagatik, eta langileen artean elkar salatzeko daukaten sistemagatik, askok estres post-traumatikoa pairatzen duela salatu dute.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz
2019ko martxoaren 04a

Zentsura ideologikoa eta langileen egoera prekarioa salatu dituzte. Pantaila atzean daudenen egoeraren erretratu gordina da aipatu erreportajea. “Hitlerri buruzko edukia ezabatzeko aginduak ditugu, baina Francorenak adibidez, ez”, diote anonimotasuna mantendu nahi duten bi langilek. Facebookek Lisboa (Portugal), Bartzelona (Herrialde Katalanak) edo Varsovian (Polonia) zentsura lanak egiteko bulegoak dituela argitaratu dute. Wired hedabideko beste erreportaje honetan Manila hiriko (Filipinak) egoitza bateko lan baldintzen berri ematen dute.

700 euro kobratzen dituzte hilean eta nazioarteko enpresa batzuen bidez azpikontratatuta daude, Accenture izenekoa adibidez. Zeharo debekatuta dute Facebookentzat lan egiten dutela esatea eta “bezeroa” gisa egiten diote erreferentzia beti idatziz.

"Moderatzaile" hauetako bakoitzari pantailan erakusten diote Facebookeko erabiltzaileek desegoki gisa markatu duten edukia. 30 segundu dituzte erabakitzeko: “Delete” edukia ezabatzeko edo “Ignore” argitaratuta uzteko. Egunean 500 kasu bideratu behar dituzte. Nola erabakitzen da zer ezabatu ordea? Irizpideak Facebookek zorrotz jarriak ditu,

Emakumeen aurkako irainak, aurrera

Norbaiti kontua ezabatzeko Facebooken arauak hautsi behar ditu posten %30ean, azaldu dutenez. Hala ere, profilak ezabatu baino argitarapen zehatzak kentzen ibiltzen direla aitortu dute. “Izan gaitezen errealistak: ezabatuko bagenitu akosatzen ibiltzen diren jende guztiaren profilak, pornoa igotzen dutenak, edo marihuana saltzen dutenenak, batzuk aipatzearren, profil asko ezabatu beharko genituzke. Eta Facebookek ez du erabiltzailerik gabe geratu nahi”. Bullying mezuak jende gutxik salatzen dituenez, ez direla beren eskuetara heltzen eta beraz, publikatzen direla salatu dute, baita emakumeen aurkako mezuak ere.

Facebooken indarkeria matxista izugarria dagoela salatu dute bi langile hauek. “Gizon asko, mutil gazte asko, Facebook bidez emakumeak iraintzen ari da etengabe. Batzuek hainbestetan egiten dute, ezen zentsura gainditzeko trikimailuak ere kontutan hartzen dituzten. Facebookeko orri askotan izugarrizko jazarpen matxista dago, emakumeei denetarik esaten zaie, eta inork ez du ezer egiten”.

Gauza bera diote faxismoaz. “Pertsona batek Hitler goraipatzeko iruzkinak egiten baditu, ezabatu egiten dira. Espainiar batek Franco goraipatzen badu, publikatuta uzten da”, diote. “Faxismoa onartuta dago Facebooken. Mussoliniz eta Francoz betetako orri bat egin dezakezu, eta ez da ezer gertatzen, onartuta dago”. Francisco Franco Fundazioak adibidez, bere orri publikoa dauka sare sozial honetan.

Francisco Franco Fundazioaren orriaren kaptura bat.

Bi langile hauen testigantzen arabera, sionismoari edo Israelek Palestinan egiten dituen politikei kritika egiteak antisemitismo gisa identifikatua izateko arriskua du. “Haur bat jotzen ari den soldadu israeldar bati ezin zaio hiltzaile deitu. Ezabatu egin behar da iruzkin hori”.

Beste perla bat erreportajetik: “Ikusi ditugu herrialde arabiarretako haurrak Facebookera igotako bideoetan esaten beren buruaz beste egingo dutela, berdin du; AEBetako edo Europako haur batek gauza bera egiten duenean, ordea, autoritateei dei egiten zaie”, diote hitzez hitz.

“Talde terrorista” gisa izendatuekin egiten duten zentsura ere aipagai izan dute. Araudian debekatuta dago hauei gorazarre egitea, baina herrialde batzuek erakunde batzuk dituzte terrorista gisa izendatuta, eta beste herrialde batzuentzat erakunde horiek ez dira terroristak. Axola duen zerrenda bakarra AEBena dela diote. Egoera surrealistak ere hizpide izan dituzte, adibidez, nor den ez dakiten jendearen argazkia, batez ere Ekialde Hurbileko gizon bizardunena. Sarean nor diren bilatzen edo bizarraren tamaina neurtzen ere ibili izan direla ezabatu ala ez erabakitzeko.

Langile bakoitzak 30 segunduan hartu behar dituen erabakien berri heltzen zaie organigraman beren gainetik dauden arduradunei, eta erabakien %98an ados egon behar dute lana ongi egina dagoela baloratu eta ordainsari prekarioan zerbait nabaritzeko. Langile gehienak oso denbora gutxi irauten duten gazteak direla diote bi elkarrizketatuek.

Langileen egoera tamalgarria

“Ikusi ditugu garunak lurrean zabalduta, hildako haurrak, zibilei hil arteko jipoiak eman dizkieten soldaduak”, diote zer nolako lana egiten duten azaltzean. Lana oso gogorra dela eta askotan ezin izaten dutela lorik egin diote, ikusi dituzten irudiengatik. Estres post-traumatikoa langileen artean zabaldua dagoela diote, eta lantokian psikologoa daukatela, nahiz eta ez den derrigorrezkoa honekin biltzea.

Langileek bonusak jasotzen dituzte bideoak amaieraraino ikusten badituzte. “Ez bazara bideoa amaiera arte ikusteko bezain indartsua izan eta erabakia lehenago hartu baduzu, zure kalitatean eragina izango du”, eta horrek esan nahi du bonus gutxiago hilabete amaierako soldatan. “Norbaitek bideo batean bere buruari su ematen badio, 18 urtetik beherakoentzat markatzen dugu zentsuratua. Baina, bideoan pertsona erreta hiltzen bada, ezabatu egin behar da. Beraz, norbaitek amaiera arte ikusi behar du”.

Langile batek patrikatik mugikorra edo ur botila ateratzen badu, nagusiek zigortu egingo dute. Zortzi orduko lanaldian 30 minutuko atsedena dute, eta beraiek banatu behar dituzte atsedenaldiak, bazkalordua edo hankak luzatzeko behar duten denbora. Enpresak saritu egiten du langileek elkar salatzea, eta hori egiten dutenek “jarrera onagatik” sariak dituzte.

Enpresari aberatsak, langileak miserian

Munduko pertsonarik aberatsenetako bat da Facebooken sortzaile Marc Zuckemberg. Iaz Facebookek, urtarriletik irailera, 15.230 milioi dolar irabazi zituen, aurreko urtean baino %30 gehiago.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Sare sozialak  |  AEB  |  Facebook

Sare sozialak kanaletik interesatuko zaizu...
Neurokapitalismoa
Lan egin, bizi eta kontsumitu datuen eta pantailen aroan

Eredu produktibo bat da. Historiaren une honetan kapitalismoak jantzi duen azken maskara. Ideologia bat ere bai, etenik gabe errepikatzen dena negozioak nola egin erakusten duten unibertsitateetan, enpresei aholku ematen aritzen diren bulegoetan, ekintzailetza eta enpresa-sorkuntzari buruz nonahi antolatzen diren jardunaldietan. Eta, batez ere, leku guztietako agintariek besarkatu duten masta da, azken hamarkadako ekonomiaren itsaso zakarrak zeharkatu ostean India berriak agertuko direlakoan... [+]


Gezurrak, engainuak eta lapurretak

Beti izan da boterearen dimentsio garrantzitsu bat irudipenen maneiua munduko gertaeretan. Orain protagonismo osoa berri faltsuek dute; halere, hauek jazartzeko Mendebaldeko gobernuek, hedabideek eta unibertsitateek sortu dituzten ikerketa zentroek ez dituzte finkatu zein ezaugarri izan behar dituen berri faltsu batek. Izan ere, fake news eta egia-ostea bezalako kontzeptuak propaganda gerrarako tresna gisa sortutakoak dira eta beraz, sortzaileek nahiago dute kontzeptuak lausoak izatea; bestela,... [+]


Facebookek zurien supremazismoa debekatuko duela iragartzeko oharrean euskal independentismoa aipagai

"Gaur iragarri nahi dugu nazionalismo zuria eta separatismo zuria gorestea, babestea eta ordezkatzea debekatu egin dugula Facebooken eta Instagramen. Garbi dago kontzeptu hauek gorroto taldeekin lotuta daudela eta ez dute lekurik gure zerbitzuetan". Horrela hasten da Facebooken ohar ofiziala. Neurriak datorren asteatik aurrera jarriko dituzte indarrean. Azalpenean, euskal independentismoa aipatu dute.


Zer egin Hitlerrekin meme digitalen garaian

Antzezpena apartekoa zen, uste dut mundu guztia egon zela ados: 2004an Der Untergang (Hondoratzea) filmean Adolf Hitlerren larruan sartu zenean, Bruno Ganzek goia jo zuen. Baita polemika eragin ere, pelikulak lider naziaren azken egunak erakusten baitzituen Berlingo bunker batetik ia atera gabe, zaharkitua, bere onetik aterea, amildua, lider sendo gisa agertu nahi eta ezin, sortu gura izan zuen inperioa pikutara joaten ari zelako bere azken maniobra militar inpotenteak gorabehera. Hitler... [+]


2019-01-27 | Irati Elorrieta
Datu sarekada, norentzat?

Ordena (natural) baten bila atera dira mundura. Bidaietara eramanez mundua neurtzeko, sailkatzeko, finean ordenatzeko kutxak, maletak, trepetak, metodoak, patroiak, hitzak. Eta grina nekaezin horretan, zer den jakingura, pertsonen gorputzen ezaugarriak neurtzen eta sailkatzen ere hasi dira: ilearen, begien, azalaren koloreak deskribatzen eta katalogatzen.

XVIII. mendeko gizon europar haien neurketek beste gizon europar batzuek arraza kontzeptua asmatzeko materialez, zenbakiz, frogez hornitu... [+]


2019-01-13 | June Fernández
Sareak eta deskolokeak

Asteak eman ditut ARGIAren mendeurrena dela eta zer idatzi pentsatzen. Egundoko erronka iruditzen zait, nahiz eta Mikel Asurmendik –kolaboratzen daramatzadan bost urte hauetan nire editore estimatua– beti egiten dudana egin dezadala aholkatu izan. Bitartean, nire urtebetetzea ospatu dut eta puntua egiteko kit bat oparitu dit bikotekideak. Bi jostorratz luze eta gorri, artilezko hiru haril koloretsu, eta gida azkar bat.

Txikia nintzenean amama Otiliak trikotatzen irakatsi zidan... [+]


Uxue Bereziartua ilustratzailearen marrazkia zentsuratu du Instagramek, titiburuak agerian zirelako

Klitto agerkari digitalean egin zuen ilustrazioa Uxue Bereziartuak, eta zentsuraren berri izan eta gero, Malen Aldalur kazetariak Klitton bertan gertakizunaren harira iritzi artikulua idatzi du. Ondoko lerroetan duzue iritzi artikulua.

 

 


2018-12-19 | Sustatu
Twitter sare sozial matxista eta arrazista da, "emakumeentzat toxikoa"

"Emakumeentzat leku toxikoa" da Twitter, Amnistia Internazionala erakundeak egindako txosten baten arabera. Andrazko kazetari eta politikariek, batez beste, 30 segunduan behin jasotzen dute eraso edo mespretxuzko txio bat. Arazo hori are handiagoa da emakumea beltza, hegoamerikarra edo asiarra bada (ez zuria, alegia). AI-k ondorioztatzen du, beraz, Twitter sare sozial arrazista eta sexista dela, emakumeentzat leku "toxiko" eta deserosoa.


2018-12-06 | ARGIA
Google tasa 2019an ezarriko duela berretsi du Frantziako Gobernuak

Europan zerga txikiak ordaintzen dituzte interneteko erraldoi teknologikoek (Google, Apple, Facebook, Amazon…) eta horiei enpresa digitalen gaineko zerga, Google tasa delakoa, aplikatu nahi zaie Europar Batasunean, baina herrialde guztiak ez daude ados. Erabakitzen dena erabakitzen dela, Frantziak zerga ezarriko duela adierazi berri du Bruno Le Maire Finantza ministroak.


Hemen da Mastodon.eus

Asteazken honetan aurkeztu dugu Bilbon Mastodon.eus sare sozial libre eta federatua. Azkue Fundazioa, PuntuEUS Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Koop. eta Dinahosting erakunde eta pertsonen elkarlanetik sortu da eta euskal komunitateak fedibertsoan bere espazioa izan dezan helburuarekin abiatu da.


Eguneraketa berriak daude