1.000 egun bete dituzte Gasteizko Kutxi 92 eta Txikita 14 etxebizitza okupatuek

  • Jaialdia antolatu dute, larunbat honetarako, Gasteizko Gaztetxean, okupazioen 1.000 egunak ospatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 20an - 10:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2017ko martxoan okupatu zituen Gaste Emantzipaziorako Sareak Kutxi kaleko 92. atariko eta Txikita kaleko 14. atariko blokeak. Bi eraikinak Ensanche 21en etxebizitzak ziren. Orain, okupazioak burutu zirenetik 1000 egun igaro direnean, hau ospatzeko jaialdia antolatu dute Gasteizko Gaztetxean abenduaren 21erako.

Arratsaldeko 20:00etan abiatuko dute ospakizuna, txupinazoa eta brindisarekin, “Squat Capital Histroy” argazki erakusketa ere prestatu dute eta bitartean gaztain erreak eta ardoa banatuko dituzte. Gaueko 22:00etan hasiko dira kontzertuak, “Republica del Miedo” eta “Ostabe” taldeak igoko dira oholtza gainera. Kontzertuak amaituta DJen ordua izango da, Komando Klitorix, DJ Mozolu eta DJ Elepunto egongo dira Gaztetxea girotzen.

 

Larunbateko jaialdia ez da okupazioen 1000 egunak ospatzeko GESek burutu duen ekintza bakarra. Aurreko astean zehar bideoak sareratu dituzte Ensanche 21en prentsaurreko bat imitatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude