100 egun baino gehiago Bankiaren egoitzaren aurrean hipoteken legea aldatzeko eskatzen


2013ko urtarrilaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Protestan dauden kideetako bat. (Irudia:20minutos)

Espainiako Gobernuak hipoteken legedia aldatzeko eta bankuak etxerik gabe geratzear daudenei hipotekak negoziatzeko aukera eskatzen ari dira. “Ez dugu alde egingo legedian aldaketak eman arte edo indarra erabiliz botatzen ez bagaituzte”.

Azken hori gertatzeko beldurra dute, izan ere, “poliziak gero eta bisita gehiago egiten dizkigu beldurra sartu nahian eta laster bidaliko gaituztela pentsatzen dugu”.  Madrilgo Puerta del Sol plazatik gertu dagoen Celenque plazan daude eta gauak sutontzi baten ondoan, plastikozko karpa baten azpian eta auzotarrek emandako janaria janaz igarotzen dituzte.  

Kexa hau fruituak ematen ari dela uste dute, izan ere “dagoeneko protestatan egon diren 15 pertsonari alokairu soziala edo etxebizitza ematearen truke zorra barkatzea lortu dugu”.

Zaila dutela badakite, baina hala ere baikor daude. Joan den astean Hipotekek Kaltetutakoen Aldeko Plataformak Kongresuan 700.000 sinadura aurkeztu zituen herri-ekimen legegilea martxan jartzeko tramitazioa abiatzeko eskatuz. Honekin hipoteken legedia aldatzea nahi dute, etxearen trukean zorra barkatzea eta etxegabetzeen ordez alokairu soziala ematea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude