2020-05-17 | Txintxarri

Zenbait herritar paseoan atera ziren ostiralean arratsaldeko zortzietan, Xirimiriren aldeko aldarriekin. Hogei lagun baino gehiago elkartu zirenez, manifestaziotzat hartu zuen ekimen hori Ertzaintzak, eta bost lagun identifikatu zituen: hiru, "antolatzaileak" zirelakoan, eta beste bi, poliziak grabatzeagatik. Hori egin eta gero, aurrera jarraitzen utzi zieten.