Euskal Herria izateko eta bere jendea ulertzeko modu bat


2019ko abuztuaren 6an - 10:53
Euskal Herriko 80ko urtealdia duzu irakurgai. Euskal Herriaren modernizazio amaiera.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainolez bizi ginen, espainiera batuaz. Ez da kontu gutxiesgarria, ezta Jakue Pascualen liburua ere, erdaraz idatzia izanagatik. Aitzitik. Izenburu luzeak ederki agertzen du bere izana. Areago bada ere tituluan: “Radios libres, fanzines y okupaciones”.

Euskal errepubliketako piratak oroit ditu egileak, eta Bilbo Zaharreko Gaztetxea bereziki gogoan. Pascualek baditu bidelagunak, mugimendua ibiliz egiten baita. Juan Ibarrondok honela dio: “Liburuak naizen bezala izaten lagundu dit, garena izaten”. Deus idealizatu gabe, dio bidaideak. Iñaki Garciak berriz: “Bizitza errebeldia da, menperatzen gaituztenen aurkako esperientzia”. Horretaz ari da liburua, hala dio gogaideak. Iñaki Garmendia piratak, aldiz: “Liburu hau irekitzea denboran barrena bidaiatzea da”.  Arriskuan dago gakoa. Halatsu ulertu dut neronek.

Euskal Herriko 80ko urtealdia duzu irakurgai. Pascualek apalki dioenez, hamarkada baten kontestualizatze lan laburra da. Euskal Herriaren modernizazio amaiera.

Egilearen ideiei atxikiz, 90eko urteez gero hasi zen gauzatzen egungo garaia. Edonola den ere, egungoa interpretatzeko, baitezpadakoa zaigu iragan hura endelegatzea. Euskal Herria izateko eta bere jendea ulertzeko liburu egokia begitandu zait. Horratx liburutzar honen gaineko nire taxua. Tzarra, ez txarra, liburu mardula. Garai hura legez. (Erreportaje hau Aktualitatearen gakoak aldizkarian argitaratu da. Aldizkari osoa nahi baduzu Argiako azokan eros dezakezu.)


Eguneraketa berriak daude