Salome, Euskeraz


1969ko apirilaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"Kontrapuntos" taldeko Azkoitiko Luis Iriondori elkarrizketa

Salome, Euskeraz
Europa guzia irrika bizian zegoen delako "Eurovisión" Abesti leiaketan irabazle zein aterako ote zan jakiteko.
Txapelketa orren ondorena erabat arrigarria izan da. Denok dakizutenez lau abesti atera ziran irabazle: Frantzi, Inglaterra, Españi eta Holanda'koa.
Kontuak kontu, orain dela gutxi berri bat eldu zitzaigun Agencia Cifra'ren bitartez. Onatx: Salome'k "vivo cantando" euskeraz abesteko asmoak zituala.
Norena izan da asmoa eta nork bultzatu du Eurovision'eko españiar irabazlea euskeraz abestera?
Asmo orren jabe oso-osoa gure erritar jator, Kontrapuntos taldeko LUIS IRIONDO ETXANIZ degu. Guztiontzat ain ezagun dan azkoitiar oni bururatu zitzaion, eta ber-berak bultza eta aurrera eraman aal izan du.
Zerbait gelago jakin nai-eta argitasun pixka baten billa bere etxera eldu gera.
Gure eskabideak onartuaz ongietorria eman eta liburu ta diskaz ondo ornitutako gela batera pasa ginduzen. Patxaraz exeri giñan eta itz-aspertuari aseera eman genion.
–Noiz eta nola bururatu zitzaizun "vivo cantando" abestia, euskaldun guztion pozgarri Salomen abotsean eskeintzea?
–Noiz? Egun batez Illarra jai-gelan nengoela, Lurdes Iriondo, neretzat abeslaririk onenetarikoa entzuten. Nola? Gaur egun euskal abestiak daraman abiada gogorrarekin lo ezin gindezkela egon konturaturik; indar berritze baten bearrean arkitzen gera... Goi mallako abeslariak euskaraz abestea ondo etorriko dela uste dutalako ta Salome ondo ezaguturik nola nai ere ez zela zail izango abestiren bat guri eskeintzea eta ausartu nintzan eskabide ori egitera.
–Orduan, berealaxe diska berri baten jabe egin gindezke?
–Bai; pentsatu bezin laister Bartzelona'ra deitu ta Salome'kin izketan asi nintzan. Asieran bildurtu egin bazan ere (euskeraz ez dakielako) gerora poz aundia artu zuan.
–Noiz entzun aal izango degu?
–Aste ontan grabatzekotan gera eta laister dendetan salgai izango dezute.
–Orain artekoa oso ondo iruditzen zaigu, bañan ortan gelditzea ez al litzake penagarria izango?
–Au asiera bakarrik dela –dio Luis Iriondo'k– ez dezagun aaztu. Alegiñak egingo ditut beste iru irabazleak ere beren abestiak euskeraz eskeñi ditzaizkiguten.
Frida Bocara frantziar abeslariarekin itz egin bear dut ta bere abestia «Un jour, un enfant» berak euskeraz ateratzea errez izango zaigulakoan nago.
–Egin dezagun ori dena lortzen dela, baña, gero zer?
–Jakiña, abeslari famatuenak beren diskak ateratzerakoan, euskera aintzakotzat artu eta beren lanak gure izkeran ager ditzatela da nere naia. Nere aldetik alegin guztiak egiteko prest nago.
Bejon-deizula, Luis!!!
KAKUTE

KANTARI BIZI NAIZ
SALOME
EUSKERAZ
Bide galduan zear,
¡zenbat gau zure billa!
Zuri itzegin nairik,
nairik eta ezinda.
Oraiñ urrean zera
eta odola ta ametsa
piztuak dira.

Zugatik biurtu dira
nere malkoak
amets argian,
kanta gozoan,
bañan, zerbait gertatzen da
gure artean;
ikaraz nabil
zure ondoan.

Zugatik biurtu dira
nere malkoak
amets argian,
kanta gozoan.
Ez dakit zure maitasun
jaio berria
noiz arteraño
gordeko detan.
11

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakIRIONDO4
PertsonaiazIRIONDO4
EgileezKAKUTE1Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude