Murillo el Fruton euskaraz

  • Murillo el Fruto (Nafarroa), 1400 inguruan. Herriko 80 biztanlek, banan-banan, jabetzan zituzten lurren eta horiengatik ordaintzen zituzten uzta zati edo petxen berri eman zuten. Parean Gil López de Sarasa Erriberriko notarioa omen zegoen, murillotarrek esandakoa txukun-txukun jasotzen. Juan Fortuñoren emazte Romeak Legazpean sail bat zeukan eta almute bat ordaintzen zuen horregatik. Trankazarrako sailarengatik, aldiz, lau imina eta almute bat. Baratzezarrekoarengatik, lau almute eta erdi...

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2018ko ekainaren 03a
Murillo El Frutoko hilarri hauek XVI. mendean Andre Mariaren eliza eraiki aurrekoak dira, herrian euskaraz egiten zen garaikoak, beraz.
Murillo El Frutoko hilarri hauek XVI. mendean Andre Mariaren eliza eraiki aurrekoak dira, herrian euskaraz egiten zen garaikoak, beraz.

Datuok letra gotikoz idatzita jaso ziren Pechas de Murillo el Fruto izenburuko liburuxka batean. Herriko udal artxiboan gordeta egon zen luzaroan eta duela mende bat baino gehiago Nafarroako Errege Artxibo Nagusira iritsi zen. Berriki, artxiboko teknikari Maika Munarizek dokumentua Peio J. Monteano historialariari erakutsi zion, eta edukiarekin harrituta, agiria sakon ikertzea erabaki zuten –eta herriz herri dabilen Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea erakusketan ikusgai ipintzea–.

Dokumentuak ez zuen ez datarik ez sinadurarik, baina XV. mendearen hasierakoa zela eta egilea Gil López de Sarasa zela ondorioztatu zuten, garai hartan zeregin horiek Erriberriko notarioari zegozkiolako. Monteano harrituta geratu zen dokumentuan bildu zituzten euskal toponimoekin: Aitzurieta, Areatzea, Baratzealzinea, Baratzeberrieta, Baratzebideta, Baratzetako hodia, Buztina, Legazpea, Txorrota, Odia, Uarte, Erteko erregua, Uarteko hodia, Garipentzuko zaldua… Toponimo erromanikoak ere baziren tartean (Malpuent, Parral edo Tranca), gaur egun oraindik erabiltzen direnak. Euskarazko izenak ugariagoak izan arren, ia denak galdu dira.

Monteano berehala Patxi Salaberri euskaltzainarekin jarri zen harremanetan eta hark, azterketa linguistiko sakona egin ondoren, emaitzak Fontes Linguae Vasconum aldizkarian argitaratu zituen. Toponimoez gain, murillotarren zenbait euskarazko goitizen ere jaso zituen Salaberrik: Johan Biperr (1396an herriko alkatea), María Garizu, Per Arceiz Lucea, Salvador Ederra edo García Zalduna.

Historialariek eta hizkuntzalariek euskarazko toponimiarik gordetzen ez duten herrietan Erdi Aroan euskaraz egiten ez zela uste izan dute orain arte. Baina, Monteanoren hitzetan, “Murillo el Frutoko petxen liburuak XVI. mendean Nafarroako Erriberan euskara hizkuntza bizia zela frogatzen du”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskararen historia  |  Nafarroa  |  Denboraren makina

Euskararen historia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-11 | Gontzal Fontaneda
Iruņa-Veleiako grafitoak faltsuak direla esku osoaz uste dutenei

Botere politikoak, akademikoak eta mediatikoak azterketei uko egiten diete, baina benetakoak ez direla badakitela diote eta herritarren zati handi bati Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla sinestarazi diote. Eta ez dute teoriak eta iritziak besterik, ez dute batere frogarik aurkezten eta. Hauxe bai, irregulartasun-piloa egiten dute


2018-07-02 | Gontzal Fontaneda
Iruņa-Veleiako grafitoak faltsuak direla esku osoaz uste dutenei

Botere politikoak, akademikoak eta mediatikoak azterketei uko egiten diete, baina benetakoak ez direla badakitela diote eta herritarren zati handi bati Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla sinestarazi diote. Eta ez dute teoriak eta iritziak besterik, ez dute batere frogarik aurkezten eta. Hauxe bai, irregulartasun-piloa egiten dute


2018-06-14 | Arabako Alea
Babes zabala lortu du Veleia auzia argitzearen aldeko manifestuak

Besteak beste, Gontzal Mendibil, Toti Martinez de Lezea, Benito Lertxundi eta Garbiñe Biurrunek bat egin dute manifestuarekin. 


2018-05-21 | Gontzal Fontaneda
Iruņa-Veleiaren auziak epaiketa izatea ez da zentzuzkoa

Bederatzi urteko itxaronaldiaren ondoan Iruña-Veleiaren auziak epaiketa izango omen du. Ez da zentzuzkoa. Auzitegiak ea Eliseo Gilek grafitoak faltsutu zuenetz ebatzi nahi badu, lehendabizi jakin behar du grafitoak faltsuak diren ala ez. Horretarako, grafito horiek aztertu behar dira noiz grabatu ziren erabakitzeko. Inork ere ez du horrelako azterketarik egin.


Zazpi urte eta erdi arteko espetxe zigorrak eskatu ditu akusazioak Iruņa-Veleia auzian

Iruña-Veleia auziak aurrera darrai. Arabako Foru Aldundiak eta fiskaltzak akusazio idatziak aurkeztu dituzte Eliseo Gil, Oscar Escribano eta Ruben Manuel Cerdanen aurka, ondarearen aurkako kalteak eta iruzurra egotzita, Berriak jaso duenez.


2018-05-03 | Koldo Urrutia
Euskera Europako ama hizkuntzan

Europan ama hizkuntza bat egon ote zen? Hizkuntza indoeuroparrek, aurretik zegoen edo zeuden hizkuntzetatik noraino hartu zuten? Zer esaten digu gaur egungo toponimiak antzinako Europako hizkuntzaz edo hizkuntzez? Euskerak Europako toponimia zati bat ulertzeko aukera ematen digu? Latintzat edo grezieratzat hartzen diren hitz askok ez ote dituzte erro zaharragorik haien barruan?


Juan Martin Elexpuru hizkuntzalaria
"Datuek erakusten digute Sardiniakoak euskararen aztarnak direla"

Euskara eta paleosardiniera –erromatarrek irla konkistatu baino lehen Sardinian hitz egiten zen hizkuntza–, lotu ditu Juan Martin Elexpuru (Ubera, Bergara, 1950) idazle eta hizkuntzalariak Euskararen aztarnak Sardinian? (Pamiela, 2017) liburuan. Lehen-lehenik, harridura eragiten duen hipotesia, ez berria.


2018-03-18 | Lander Arretxea
Maider Oleaga, zine zuzendaria
"Muga asko gainditu zituen Elbira Zipitriak, eta nik ere bai, haren historia kontatzeko"

Ideia batzuen atzetik bide luzea egin behar izaten da maiz; eta beste batzuetan, ideiak berak dira zu aurkitzen zaituztenak. Halako zerbait gertatu zitzaion Maider Oleaga zinegileari (1976, Bilbo). Geroztik, sei urte eta zientoka lan-ordu joan dira, baina azkenean amaitu du Muga deitzen da Pausoa filma. Hezkuntzan zein politikan aitzindari izan zen Elbira Zipitria ezagutzeko egin duen bidea kontatu du lan horretan.


2018-02-26 | Gontzal Fontaneda
Iruņa-Veleia, lehen-lehenik pertsonak

Eliseo Gil izeneko pertsona bat lanean ari zen aztarnategi arkeologiko bat zuzentzen. Duela 12 urte erromatarren garaiko pieza batzuetan III mendean datatu zituzten idazkunak azaldu ziren. Zientziarentzat, kulturarentzat eta euskararentzat altxorrak ziren, bada. Eureka!


Lurmen enpresaren errugabetasuna berretsi du SOS Veleiak

Eliseo Gil eta Oskar Escribano balizko faltsifikazio batean nahasten dituen frogarik ez dagoela diote.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude