Ikus-entzunezko Argia Saria: Bizkarsoro

  • Bizkarsoro filmak jaso du ikus-entzunezkoen Argia Saria. Euskararen iragan hurbilari errepasoa egiteaz gain, jasandako zapalkuntzari eta altxatzeko grina izan zutenei aitortza egiteko modu bat da pelikula. Saria jaso dute Josu Martinez zuzendariak, Katti Pochelu ekoizleak eta Hibai Castro argazki zuzendariak.

Ezkerretik hasita, Hibai Castro argazki zuzendaria, Katti Pochelu ekoizlea eta Josu Martinez zuzendaria. Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

2024ko urtarrilaren 26an - 14:59
Azken eguneraketa: 20:24

Honengatik saritu du Bizkarsoro ARGIAk:

"Herri zapaldu batek bere nortasunari eutsi baldin badio, zerbaitengatik da. Historian barrena, elkar lepotik hartu izan dute batzuek, eta borroka egin dute zerbaiten alde.

Koldo Izagirrek esaten zuen: euskara, hiltzekotan ere, autopsiarako frogak utzita hilko zela. Hil, ez da hil; baina frogak utzi ditu.

Froga eta dokumentazio horiek istorio bihurtuta pantailara ekarri dituzte orain film honen egileek, eta herritarren inplikazio handiarekin, memoria ariketa kolektibo baliotsua egin dute".

 

Argia Saria jaso berritan hitz egin dugu Hibai Castro argazki zuzendaria, Josu Martinez zuzendaria eta Katti Pochelu ekoizlearekin. Filmari bultzada emateko baliatu nahi dute saria, eta datozen asteetan hainbat herritan egongo direla gogorarazi dute. Martinezek dio aspalditik zuela gaia jorratzeko nahia, eta argi du jendea bihotzetik harrapatzen dela: "Batzuek uste dute euskarak erakargarria eta ez gatazkatsua izan behar duela, sexy-a, jende gehiagorengana iristeko. Hori ere beharko da, baina nire ustez jendeari bihotzera mintzatu behar zaio. Ahazten bazaigu euskara hizkuntza minorizatua dela, zailagoa izango da euskaldun izateko gogoa piztea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Sariak 2024
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude