Defentsak %10,7; pentsioek %0,25

  • Gobernu batek aurkezten dituen Aurrekontu Orokorrak bere balio sistemaren eta ideologiaren ispilu izan ohi dira. Espainiako Estatuaren kasuan –Hego euskal herritarrei ere eragiten die–, oso ongi islatzen du balioen sistema hori: kapitalaren eta AEBak bezalako potentzia handien zerbitzura dagoen gobernu neoliberala da, NATO erakunde militarrari gero eta ekarpen handiagoa egiten diona.

Juan Mari Arregi
2018ko apirilaren 15a

Aurrez aurre jartzen baditugu gastu militarrarentzako igoerak eta pentsioenak, dena esanda dago. Defentsaren aurrekontua gehien haziko den bigarrena da eta 8.453 milioi euro dakartza, hau da, 819 milioi gehiago –%10,7 igoko da aurten–. Aldiz, pentsioek %0,25eko igoera hutsala baizik ez dute izango. Mobilizazioen ondoren, gutxieneko pentsioak apur bat igoko dira… eta segituko dute hutsalak izaten. Eskandalua larriagoa da, aurrekontuen egileek, Rajoy eta bere ministroek hala nola diputatu eta senatariek, soldata %1,5 igoko baitute.

Euren balioak agerian geratzen dira ere, haurren pobreziaren kontrako partidarekin: agindutako 1.500 milioi euroak murriztu dituzte 346 milioira. Gauza bera gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko %0,5eko igoera ziztrina ikusita: 19,74 milioi euro besterik ez ziren 2017an eta 19,84 milioi izango dira 2018an. Errege Etxearen aurrekontua %0,9 igoko da –ia zortzi milioi euro–, Estatuko Kontseiluarena %4,9… Eta Auzitegi Goreneko eta Konstituzio Auzitegiko presidenteek jasoko dituzte Estatuko soldata handienak: lehenak 134.760 euro urtean, bigarrenak 149.007 euro. Estatuak badaki ongi pagatzen bere politiken inguruan erabaki behar dutenei. Logikoa da miserableki hartu izan diren pentsionistek kalean oihukatzea: “Ez da dirua falta, lapurrak daude soberan!”.

Kanal hauetan artxibatua: Aurrekontuak  |  Pentsioak  |  Militarismoa

Aurrekontuak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-26 | Juan Mari Arregi
Bat eginik pentsionistak desmobilizatzeko

PPren eta EAJren interesak batu egin dira Estatuko Aurrekontu Orokorrak salbatzeko, pentsionistak hauteskunde-merkantzia balira bezala erabilita.


2018-04-25 | ARGIA
EAJ eta Rajoyren gobernua akordiora iritsi dira: pentsioen igoera, aurrekontuak erraztearen truke

EAJk iragarri duenez, Espainiako Gobernuak onartu du pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera igotzea 2018an eta 2019an, aurreikusita zegoen pentsio minimoen %3ko igoeraz gain.


EAJk oxigenoa eman dio PPri, ez du aurkeztu aurrekontuen osoko zuzenketarik

EAJk jakinarazi du ez duela Espainiako Estatuko Aurrekontu Orokorren osoko zuzenketarik aurkeztuko. EH Bilduk, bestalde, osoko zuzenketa aurkeztu du, esanez desberdintasun soziala “betikotzen” duela.


Espainiako Estatuak Nafarroan gastatuko duenetik %78 AHT eta Esako urtegira bideratuko da

Espainiako Estatuko Ogasun ministro Cristóbal Montorok aurkeztutako aurrekontuen arabera, Nafarroari dagokion inbertsioan %78 AHTri eta Esako urtegiari bideratuko dio Espainiako Estatuak.


PPk orain dio ez duela EAEko aurrekontuen aurkako errekurtsorik jarriko

Javier de Andrés Gobernuko ordezkariak esan du Espainiako Estatuko Gobernuak ez diela errekurtsorik jarriko EAEko aurrekontuei. “Erkorekak badaki hori ez dela egia”, adierazi du, eta esan du 155. artikuluaren “aitzakia” motz geratzen ari zaiola EAJri: “Estatuko Aurrekontu Orokorrak ez onartzeko aitzakien bila ari dira”.


2018-01-04 | Andoni Mikelarena
Montorok agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari

Espainiako Ogasun Ministerioak agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari. Aurrekontuak ez onartu izanari egotzi dio errua Montorok.


2018-01-02 | Andoni Mikelarena
EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko dituela uste du De Guindosek

Katalunian Gobernua osatzen denean, iaz egin bezala, EAJk Espainiako Aurrekontuak aurrera aterako dituela uste du Espainiako Ekonomia Ministroak.


2017-12-27 | Uriola.eus
Murrizketa sozialek pardelarekin uzten gaituztela salatu dute

‘Murrizketa sozialen, gastu militarraren eta AHTren lanen inuzentekeriek horrela uzten gaituzte’ lelopean pardeletan gelditu dira Bilboko Kale Nagusian eskubide sozialen aldeko erakundeetako partaideak.


Sozietate Zerga EAEn
Hamar urtean erdira jaitsi da

Urtearen amaierak erreforma fiskala ekarri die opari Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko enpresei: Sozietate Zerga lau puntu jaitsiko da, EAJ, PSE eta PPren arteko itunari esker. Lehiakortasunaz eta erakargarritasunaz hitz egiten dutenentzat beharrezkoa omen. Baina egiaz, zenbat ordaintzen dute enpresek? Eta nola eragin dezake zerga atzerakadak gastu publikoan, ongizatean eta enpleguan? Datuak eskuan, oinarrizko galdera batzuk erantzuten saiatuko gara.


2017-12-22 | ARGIA
2018ko Aurrekontu Legea onartu dute EAJk eta PSEk, PPren abstentzioari esker

Eusko Legebiltzarrean ostiral goizean egindako osoko bilkuran aurrera atera dira datorren urterako Eusko Jaurlaritzak proposatutako aurrekontuak. Horretarako PPren abstentzioa beharrezkoa izan dute gobernua osatzen duten EAJk eta PSEk.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude