Gizonezkoak “y se la folla” esaten du, esaldiari denok irudikatu dezakezuen keinua gehituz. Erre egiten dit barruko zuntzen bat bere adierazpenak. Zuzentasunaren zuntza deituko diot. Gero konturatzen naiz bere hitz aukeraketa ez dela politikoki zuzena izango, baina egia bat ukitzen duela. Eszena arrunt bat interpretatzen ari zen, iraina pairatzen dagoenak beste inork dramatikotzat joko ez lukeena. Pairatzen dagoenak ere, ez dio beti dramatikotasuna aitortuko. Bortxaketa, agresioa, nagusikeria, neurrigabekeria ez da beti fisikoa. Askotan, gehienetan, egunero, zolia izaten da, sotila. Ondo aukeratutako hitz batzuk izan daitezke. Begirada bat, arma nahikoa.
Larrutan egin gabe larrutzen zaituena gizonezkoa izan daiteke. Edo emakumezkoa izan daiteke. Besteak umiliatzeko gaitasuna ez du zakilak ematen. Patologikoak ez diren kasuetan, norberaren erabakia da. Gure erabakien erantzule garen neurrian, denok kuestionatu genitzake gure praktikak, praktikatu genitzake praktika berriak.
Lagunak eta biok hizpide genuen kasuan, unibertsitatean zinema irakasle izan genuen eta bere burua feministatzat zuen emakume lesbiana batez oroitzen ari ginen. Zehaztapen horiek ematen ditut, ez haiek azpimarratzearren, hutsalak iruditzen zaizkidala esan ahal izateko baizik. Irakasle hark birrindu egiten zituen ikasle batzuk, emakumezkoak batez ere, edo soilik, ez nago seguru. Jarrera perbertso bat zen gure hizketa gaiaren zentroan genuena, baina egunerokoan barra-barra ia oharkabean gertatzen direnetakoa. Erruz, erraz, eguneroko harremanetan: familia barruan, unibertsitatean, lantokian, leihatiletan.
Niri ez litzaidake burura etorriko halako begirada edo komentario iraingarri bat deskribatzen ari naizela “y se la folla” esatea. Ez zait bururatzen, ez dudalako horrela hitz egiteko ohiturarik, desatsegina egiten zaidalako horrelako esaldi bat ahoskatzea edota entzutea. Modu onetan hezia izan naizelako. Baina baita ere, ez dudalako sexu-kode baten arabera irakurtzen nire inguruan gertatzen dena. Hitz egiten ari zen lagunak, ordea, beste hizkera batez gain, beste lente batzuk erabiltzen ditu, ez dio zuzentasun politikoari men egiten, eta erdiz-erdi asmatu zuen funtsean bere esamoldearekin. Metafora bihurtuta, noski.
Batzuek adiera literalean egiten dutena, beste batzuek irudizko adieran egiten dute. Nabaria da emakumeak tiraniaz tratatzen dituzten albornozez jantzitako produktore eta zuzendarien ereduaren perbertsioa. Ez du deskodifikaziorako arazorik sortzen. Saihestezinak balira bezala onartzen ditugun egoera arrunt askoren eraso-izaeraz, ostera, sarri, ez gara konturatu ere egiten. Norbait negarrez irten da bulego batetik, eta zer? Zerbait aski ongi egiten ez dakielako zapata-zola baten altuerako autoestimuarekin irten da gainera. Xehatuta.
Botere ezberdintasuna dago horrela deskribatzen diren harremanetan. Erasoa bizitzen dagoena beti dago egoera ahulean. Esan dezagun: prekarioan. Eta prekarioan dagoena ez da ziur sentitzen. Prekarioan dagoenak bere existentzia salbatu behar du nola edo hala. Prekarioan dagoenak balio duela demostratu behar du etengabe. Prekarioan dagoena beldur da “horrela ez” esateak izan ditzakeen ondorioez. Prekarioan dagoena bakarrik sentitzen da. Bakarrik, bere lotsaren konpainian. Eta orain: prekarioaren gain boterea duenak ondotxo daki guzti hori. Ondotxo daki nola profitatu ahuldade amalgama horretaz. Eta baietz asmatu zer egiten duen? Nik ez dut esango...
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]