La Navaletik harago

  • La Navalek ordainketak “eteteko” egindako iragarpenak, euskal industriako enpresa txiki eta ertainak dauden egoera larriaren ikuspegi orokorra izatea zaildu dezake, Sestaoko ontziolaren tamaina ekonomiko, finantzario eta laboral handia dela-eta.

La Navalen zuzenean eta zeharka lan egiten duten 1.500 beharginen protestek ere, fokua puntu bakarrean izatea ekar dezakete. Lantalde horrek badu mobilizazio gaitasuna eta nabarituko dugu ziur. Beste langile batzuek egoera bera bizi dute, baina ezin haien aldarria kalera eraman. Ez dugu ahaztu behar EAEn krisian dauden 30 enpresatan 6.000 lagun ari direla lanean, eta horri gehitu behar zaie beste hainbat enpresa txikitan dabiltzanak, lantalde txikiak dituzten hornitzaile autonomoak.

Urkullu lehendakariak galdetu du (ez ote daki?) nola gertatu daitekeen La Navalekoa eskaerak dituenean –lau ontzi ari da eraikitzen–. Erantzuna bistakoa da: halako egoerak sortzen dira finantziazioak huts egiten duelako, berehalako etekinen bila dabiltzan bankuek egiten dute huts. Eta bankuak, orain, Eusko Jaurlaritzari xantaia egiten ari dira, honek ontziolaren zorrak ordainduko dituela bermatu dezan. Horrela baino ez diote finantziazioari berrekingo. Banku publiko bat behar dugu, helburu izango duena euskal industria indartzea eta egungo lanpostuei eustea, hori baita gure gazteriaren etorkizuna –gazteen artean langabezia tasa %50ekoa da–, eta hor egon behar luke Kutxabankek.

Gaizki egingo dugu orain fokua La Navalen baizik ez badugu jartzen bere enplegatuak mugitu direlako, eta aldiz ahazten baditugu beste enpresa txiki eta ertainak. Arduradun politikoak derrigortuta daude La Navaletik harago dagoen egoerari erreparatzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Grebaren eta langile borrokaren balioak aldarrikatu dituzte sindikatuek Maiatzaren Lehenean

Milaka langile elkartu dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan eta Maulen egindako manifestazio eta ekitaldietan. Langile eskubidea defendatu eta lortzeko, greba erreminta ezinbesteko gisa aldarrikatu dute sindikatu guztiek. LAB lehen aldiz... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


Eguneraketa berriak daude