Nola libratu Erromako legiotik

  • Italiar penintsula, K.a. 343. Lehen Gerra Samnita piztu zen erromatarren eta Apeninoetako samniten artean. Erromatar armadak hasieratik legio zuen izena, baina, ordurar arte, greziar polis-en falangeen moduan jarduten zuten gudu-zelaian. Samniten aurkako gerra piztu zenean hasi ziren taktikak aldatzen eta modu formalagoan antolatzen. Hasierako bakarra bitan banatu zen lehenik, lautan aurrerago, eta pixkanaka, geroz eta gehiago profesionalizatu zen.   

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2017ko uztailak 23
Erromatar legionarioak barbaroen kontra borrokan. Erliebe honek Grande Ludovisi izeneko sarkofagoaren erdiko panela osatzen du eta III. mendekoa da.

Lanbide gogorra zen legionarioena. Baina baldintzak ez ziren hain kaskarrak. Janaria, bizitokia, soldata finkoa, erretiroa eta arreta medikoa bermatuta zeuzkaten, eta pribilegioak izan ohi zituzten, esaterako, epaiketetan. Gerrako harrapakinen zati bat ere eramaten zuten. Legioan sartzeko eskakizunak betetzea erraza zen: erromatar hiritarra izatea –atzerritarrek tropa osagarrietan parte hartzeko aukera zuten–, 1,65 metro edo gehiagoko garaiera edukitzea, gutxienez 17 urte izatea eta osasun azterketa gainditzea. Horregatik, asko ziren beste ogibiderik ezean legioa hautatzen zutenak.

Baina Erromako ejertzitoan parte hartzea ez zen beti hautazkoa. Gerra garaian 17 eta 60 urte bitarteko herritarrak errekrutatzen zituzten, eta gerra ez zen ezohikoa Erroman. Eskakizunak ez betetzea zaila zen. Soldadutza egin eta gerrara joatea baino zeregin hobeak zituztenek osasun-azterketa ez gainditzea zuten gehienetan legiotik libratzeko aukera bakarra, ondorengo garai gehienetan bezala. Eta hori lortzeko bideetako bat erpuruak moztea zen, muturreko metodoa baina eraginkorra, erpururik gabe ezpatari heltzerik ez baitzegoen. Augustoren garaian (K.a. 16-K.o. 14) kasu sonatu bat izan zen: erromatar aberats batek –eliteak ez zeuden salbuetsita– bi semeei erpuruak moztu zizkien haurrak zirela, haztean gerran galduko zituen beldur. Amarrua harrapatu eta gizona esklabo saldu zuten.

Datu zehatzagorik ezean, ez dakigu horrelako kasuak bakanak ziren ala ohikoa zen garai hartako “intsumisoek” hatzak moztea. Baina Inperioaren amaieran, barbaroak hiriaren atarian zituztela, soldaduek sekula baino gehiago zuten galtzeko eta ezer gutxi irabazteko. Erpuruak ebakitzea oso ohiko bihurtu zen nonbait, 368. urtean legeria aldatu eta heriotza zigorra ezarri baitzuten, odol isuria gudu-zelaira bideratzeko asmoz.

Kanal honetan artxibatua: Erromatarrak

Erromatarrak kanaletik interesatuko zaizu...
Suak ondarea babesten duenean

Erromako metroko C linea zabaltzeko lanetan, Trajanoren garaiko (K.o. II. mendeko) eraikin baten arrastoak topatu dituzte. Mosaiko eta fresko zati ederrak topatu arren, aurkikuntza berezienak egurrezko egiturak izan dira: hainbat habe, aulki baten hankak, balaustrada zati bat eta mahai errektangular handi bat.


Aztarna erromatarrak Okinawan

Okinawa uhartean (Japonia), zehazki Urumako Katsuren gazteluaren arrastoetan egindako indusketa lanetan, K.o. III. eta IV. mendeko kobrezko lau txanpon erromatar aurkitu dituzte.


Putakumeak, tiratu!

Erroma, 1084. Roberto Guiscard buru zuten tropa normandiarrek Erroma arpilatu zuten, Henrike IV.a enperadoreak preso zeukan Gregorio VII.a aita santua erreskatatzera joan zirenean. Besteak beste, Klemente I.a aita santuaren (K.o. 88-97) omenez eraikitako Letrango San Klemente eliza suntsitu zuten.


Antzinako Erromako manga

Mari Yamazaki manga egileak Thermae Romae komikiaren hamar milioitik gora ale saldu ditu. Egungo Japoniara bidaiatzen duen terma-ingeniaria da protagonista. 


Historiako kirolari aberatsena

Erroma, K.o. 146. Kaio Apuleio Diokles auriga erretiratu zen 42 urterekin. Lankide eta jarraitzaileek haren omenezko idazkun bat eginarazi zuten, Dioklesen ibilbide ikusgarria biltzen zuena. Besteak beste, jardunean irabazitako dirutza jaso zuten inskripzioan: 35.863.120 sestertzio.

Kaio Apuleio Diokles 104. urtean jaio zen Lusitania probintziako hiriburuan, Emerita Augustan (egungo Mérida, Espainia). Lusitaniako zaldiak fama handikoak ziren inperioan eta, hiriak zirkua zuela kontuan... [+]


Huescar eta Danimarkaren arteko gerra luzea

1809an Espainiako gorteko mandatari militar bat iritsi zen Huescarrera (Granada) Errege Agindua eskutan. Danimarkarekiko harreman diplomatikoak hausteko agintzen zuen dokumentuak eta abenduaren 11n herriak gerra deklaratu zien danimarkarrei, Napoleonen aliatuak zirelako. Baina urtetan ez zuten soldadu danimarkarrik aurkitu inguru haietan eta, 1814an, Frantziako armadak Iberiar penintsulatik alde egin zuenean, huescartarrek afera ahaztu zuten.

1981ean Huescarko kronikari bat konturatu zen... [+]


Gaikako zabor bilketa Erroman

Erroma, K.a. 600. Tradizioaren arabera, Tarkinio I.a erregearen aginduz, ingeniari etruriarrak Cloaca Maxima eraikitzen hasi ziren, mendetan hiria garbixeago mantenduko zuen estolderia sistema.

Eta hala ere, Erroma oso hiri zikina zen. Etxeetako zaborra, animalien gorotzak eta gorpuzkiak, eta orotariko hondakinak kaleetan pilatzen ziren. Stercorari edo zabor biltzaileak hirian barrena ibiltzen ziren, zaborra gurdietan bildu eta puticulum edo kanpoaldeko zabortegietara garraiatzeko... [+]


Insulae, Antzinaroko etxe-orratzak

Aro berriagoetan bezala, Antzinako Erroman ere lurzoruaren espekulazioak eraikuntza geroz eta bertikalagoa eragin zuen. Erromatarren etxeetan pentsatzean gogora datozkigunak patrizioen domus zabalak izan arren, erromatar gehienak insulae izeneko etxebizitza bloke merke eta garaietan bizi ziren, gehienbat alokairupean.

Ez dakigu, esaterako, Insulae Felicles hiriburuko etxebizitza-eraikin ezagun eta garaienak zenbateko altuera zuen, baina hainbat agintarik hartutako neurri murriztaileak... [+]


Antzinako Erromako planoa alda dezakeen etxea

Erromako zazpi muinoetako batean, Kirinalen, duela 2.600 urteko etxe baten arrastoak aurkitu dituzte, eta etxe horrek orain arte Erromaren egituraz eta hirigintza garapenaz uste zena alda dezake.

Aurkikuntzaren garrantzia bi arrazoietan datza, indusketa lanez arduratzen ari den Erromako Kultura Ondasunetarako Superintendentziaren arabera. Batetik, arrastoak oso egoera onean daude; Errepublikaren aurreko garaiko aztarnak nahiko urriak dira Erroman, eta, horregatik, “balio handia dute,... [+]


Arrauna esklaboen lana al zen antzinako Erroman?

K.a. 40. urte inguruan Oktaviok –gerora Zesar Augusto enperadorea izango zenak– Sexto Ponpeio zuen etsai nagusia, eta hura itsasoan menderatzeko itsasontzi azkarragoak behar zituen; ohiko eskifaiez gain, esklaboak hartu behar izan zituen arraunean egiteko. Baina hori salbuespena zen antzinako Erroman. Gehienetan tropa osagarrietako kideek jarduten zuten arraunean. Libreak izan arren, ez ziren Erromako hiritarrak eta hiritartasuna lortzeko 26 urteko zerbitzu gogorra eman behar zuten... [+]


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude