Kontrolpean eta zaratarik atera gabe

  • "Besaulkiak". Ekainaren 17an Markiña-Xemeingo Uni Frontoian eskainitako emanaldiaren kronika.

Eszenatokian iluntasuna eta egurrezko kutxa misteriotsua erdi-erdian. Herriko jendea urduri lagun, senide eta herriko ezagunak ikusteko antzoki bilakatutako frontoian, denbora luzez prestatutako antzezlanaren emanaldian. Gaurko lehian baina ez da gorria edo urdina gailendu, gaurko emanaldian kolore grisak hartu du frontoia.

Kontrolpean nahi eta behar gaituzte Gotzon Barandiaranek asmatutako fikziozko herri euskaldun honetan. Lanerako gogotsu eta prestu, gainerako orduetan lokartuta, eta deskantsuan askoz hobe. Isilik eta zaratarik atera barik. Horretarako guztiontzako besaulki berdinak ekarri ditu agintariak. Protesta eta kexarako abagunerik ez dago, galderak ere gutxi eta kontestutik larregi aldendu bakoak, obedientzia zor zaie goiko agintariei. Herritarrek otordurako erosi behar dutena erabakitzeko eskumenik ere ez dute herri honetan. Eskerrak baina hainbeste obedientzia artean inkonformistak ere badirela.

Talde amateurra izanagatik ere landutako antzerkia izan da Markiña-Xemeinen ikusteko aukera izan duguna. Traba eta erratak dotoretasunez estali dituzte aktoreek inprobisazioari helduta. Ander Lipus izan da Abarka antzerki taldearen lana zuzentzearen arduraduna. Taula gainean zuzendariaren estiloa ere nabarmendu da, alkatearen pertsonaia Lipusetik nahiko gertu ikusi dut behintzat. Aipamen berezia egingo nieke aulkiei, besaulkiei, eserlekuei, butakei… antzerkia modu esanguratsu eta dotorean janzteagatik, narrazioaren hariari laguntza emateagatik.

Antzezlanak aurretik irakurritako hainbat liburu eta pelikula ekarri dizkit gogora. Horien artean, George Orwell-en 1984 nobela. Kontrola, agintea eta jendartearen pasibotasuna. Lasaitu ederra hartu dut behintzat, Euskal Herriko herri bitxi honetan txoriak txioka entzun eta oiloak bizirik ikusi ditudalako, hemen natura pixkat gehiago miresten edo maitatzen dugu nonbait.

Ikusleok, guztiok eserleku berdinetan eserita, hausnarketarako tartea hartu dugu: kasualitatea ote istorioan azaltzen den bizidun bakarra oiloa izatea?

 

FITXA TEKNIKOA:

Zuzendaria: Ander Lipus. Gidoia: Gotzon Barandiaran. Ekoizpena: Abarka Antzerki taldea.

Aktoreak: Rakel Anitua, Luis Egurrola, Lur Epelde, Nerea Foruria, Nagore Leon, Ruben Markina,

Amalia Marti eta Gilen Santiso.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Artea, zein preziotan?

OSCARRA OSCARRENTZAT
AKTOREAK: Mikel Laskurain, Jon Plazaola, Oihana Maritorena eta Ane Gabarain.
PRODUKZIOA: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak
NOIZ / NON: martxoaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean.

[+]


‘Inesa de Gaxen’ pastoralak beste bi emanaldi eskainiko ditu irailean

Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]


Zapata pila!

Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa

---------------------------------------------

Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]


Miren Gaztañaga
“Ez da erraza zineman eta antzerkian gauzak beste modu batean egitea. Baina saiatu gaitezke”

Askotariko lanak egin ditu Miren Gaztañagak antzerkian, zineman zein telebistan, baita dantza edo musikari lotutako proiektuetan ere. Txani Rodriguezen Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) eleberrian oinarritutako pelikularen errodajea amaitu... [+]


Kike Diaz de Rada hil da, aktore, antzerki zuzendari eta idazle donostiarra

64 urterekin, Kike Diaz de Rada donostiarra hil da, Eneko Olasagasti lankideak asteazken arratsean sare sozialetan jakinarazi duenez. Ibilbide luzeko aktorea izan zen eta Tanttaka teatroaren eta Orain gipuzkoar antzerki taldearen sortzaileetako bat.


Zubiburu mahai ingurua. Daniel Landart eta Arantxa Hirigoen
“Antzerkia emana izateko da, gordetzeko baino”


2024-05-29 | Reyes Ilintxeta
Estefanía de Paz Asín
“Hildakoak erreskatatzera eta berpiztera etorri naizela sentitzen dut”

"Garai batean, nire herrian, kateme guztiek Remigia izena zuten, kateme belaunaldi oso bat, Iruñeko ikuspegi panoramiko ederrenak konkistatu zituztenak”. Horrela hasten da Remigia Etxarren funanbulistaren bizitza kontatzen duen Argako erregina antzezlana... [+]


‘Lurrez estali’, laborarien errealitatea oholtzara eramango duen Axut! kolektiboaren obra berria

Izurako Latsaga zalditokian egingo dituzte emanaldi guztiak, hamar saio, maiatzaren 31tik ekainaren 16a bitartean. Ximun Fuchsek idatzitako obrak "ikuspegi integratzaile eta kolaboratiboa" du oinarrian, landa eremuko lurraldearen lekukotasunak bildu eta "tokiko... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude