ELA eta LABen idazkari nagusiek, Adolfo Muñoz eta Garbiñe Aranburuk, Gasteizko parlamentuko Autogobernu Ponentzian hitz egin dute joan den astean, eta ondoren ohar bateratua kaleratu dute, aldarrikatuz estatus berri bat “eremu soziolaboral eta soziopolitikoan eskumen erabatekoa izango duena”.
Agerraldi hori garrantzitsua da momentu honetan, eta balio izan du erakusteko bi sindikatuek burujabetza sozialaren alde egiten dutela apustu. Gainera, ekintza sindikal bateraturantz egiteko asmoan beste urrats bat ere bada, euren kongresuetan adierazi duten bezala.
Sindikatu abertzaleon ustez bistakoa da beste estatutu erreforma soil bat langileen gehiengoarentzat iruzurra litzatekeela: Madrilgo politika zentralizatzailea, autogobernuari egindako murrizketak, Estatutua ez betetzea, eta transferitutako eskumenak eta Kontzertu Ekonomikoa erabiltzea EAJ, PSE eta PPren eskutik enpresa eta kapital errentei mesede egiteko.
Egoera hori aldatzeko ezinbestekoa da legeak egin ahal izatea lan harremanak eta babes soziala oinarri hartuta. Horrela bermatuko dugu “gure jendarte eta lan ereduaz erabaki ahal izango dugula”, edo “politika fiskal, ekonomiko eta sozialak ezartzeko gaitasuna izango dugula”. Eta hori guztia, ikusi dugunez, ezinezkoa da aurrera eramatea Espainiako Estatuarekiko aldebikotasunetik. Sindikatuek prozesu sozial burujabe bat egin nahi dute aldebakartasunean oinarrituta, Euskal Herria subjektu politikoa dela onartu eta “bere marko juridikoa libreki erabaki”. Seguruenik sindikalgintza abertzalea berriz erasoko dute “politikan sartzeagatik”, baina sindikatu bezala eskubide osoa dute jendartearen eraketan parte hartzeko.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".
Irunberriko etxe partikular batean lanean ari zela erorita hil da 42 urteko iruindarra. Sindikatuen esanetan, lan-segurtasun araudia "ez da betetzen" eta erantzukizunak argitzeko eskatu dute. LABen arabera, jadanik 42 dira Euskal Herrian lanean ari zirela hildakoak.
2017an izendatu zuten LABeko idazkari nagusi eta gaur egun Igor Arroyorekin partekatzen du koordinatzaile orokorraren kargua. Eredu sindikalak, aliantzak, helburu orokorrak eta etorkizuneko erronka handiak landu ditugu ondoko lerroetan. Eskuin muturraren mamua ere agertu da.
1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra... [+]
Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]
Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza publikoko sindikatuek (STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) 2024ko irailaren 26ko ostegunerako greba deialdia aurkeztu dute Hezkuntza Departamentuko erregistroan.
30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.
Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.
Istripu bat Ataunen (Gipuzkoa) gertatu da, abuztuaren 22an. Bestea Iurretan (Bizkaia) gertatu zen abuztuaren 14an.
Udan lantaldea asko murriztu da langile gehienek oporrak hartu dituztelako, eta sindikatuek salatu dute Correosek apiriletik langileen oporraldien berri izanda ere ez dituela langile gehiago kontratatu.
Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.
Eskakizun nagusienen artean plantilla handitzea, hitzarmen berri bat lortzea eta atseden egunak errespetatzea jaso dituzte ELAk eta LABek. Grebak ez du eragingo eguneroko suhiltzaileen zerbitzuan, baizik eta langileen atseden-egunetan bakarrik, Diario de Noticias de... [+]