Ekoguneako udalekuak

Txikienak ere naturan gozatzen

Garazi Zabaleta @tirikitrann
2016ko maiatzaren 08a
Argazkia: Ekogunea
Argazkia: Ekogunea

Eguraldi ona iristearekin batera, gutako asko hasi gara udarako planak egiten. Oporrak, hondartza, bidaiak, mendia... Haur askok, ordea, zerbait gehiago ere izanen du buruan: “Udalekutara joaterik izanen ote dut aurten?”.

Euskal Herrian udaleku mota asko topa ditzakegun arren, guztiek ez dute naturarekiko harremana sustatzeko eta ingurumenaren gaia zuzenean lantzeko aukerarik ematen. Horretan ari dira, besteak beste, Kutxa Ekogunean (Gipuzkoa). “Iazko udalekuetan baratzea landu genuen batez ere, eta haurrek sekulako erantzuna eman zuten”, adierazi digu Maialen Sistiaga Ekoguneako hezkuntza eta aisia arduradunak.

Naturan bizitzeko, orientazioa eta biziraupena ardatz

6-12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen dituzte udaleku irekiak Ekogunean. Goizero bertan elkartzen diren umeek naturan bizitzeko eta hura ulertzeko tresnak jasotzen dituzte. Helburua, antolatzaileen arabera, Ekogunean lantzen dituzten edukiak (ingurumena, ekologia, naturaren zaintza) gizarteratzea da; hitzetatik ekintzetara pasatzea.

Haurrekin, noski, jolasen bidez lantzen dituzte gaiok: “Aurten batez ere orientazio eta biziraupen gaiak landuko ditugu udalekuetan: ikasiko dugu, adibidez, landare jangarriak identifikatzen, txabola bat egiten edota iparrorratzarekin eta astronomia erabiliz orientatzen”.

Parkeko hainbat gune bisitatuko dituzte egunero udalekuko partaideek: gaur baratzea, bihar ibaia, etzi larrea, hurrena basoa... Modu honetan, haurrek zuzenean, beren begiekin eta eskuekin ikasten dituzte naturako elementuak.

Aurten, ludoteka ere bai

Sei urtetik beherako haurrentzat aisialdirako eskaintza falta zegoela sumatu dute Ekoguneako kideek azken urteetan. Horri buelta emateko antolatu dute aurten, lehen aldiz, ludoteka. Udalekuen antzeko helburuak izanik ere, gehienbat haur parkean egonen dira ludotekako haurrak (3-10 urte bitartean). “Era autonomoan jolasteko eta jolas kooperatiboetan parte hartzeko aukera izanen dute”. Hala ere, ludotekatik baratzera eta ibaira ere eginen dituzte irteerak, beraz, txikienek ere izanen dute Ekoguneako txokoez gozatzeko aukera.

Etorkizuneko baratzezain eta landarezain gaztetxoek badute toki aproposa uda honetan ere. Txikitatik gozatzen baitugu eskuak lurrez zikintzen...

Kanal hauetan artxibatua: Eredu ekologikoak  |  Aisialdia  |  Eragileak

Eredu ekologikoak kanaletik interesatuko zaizu...
"Naturarekin dugun harreman mota gizarteko harremanen isla da"

Ekologia sozialean aditua, bere aita Murray Bookchin ekologia sozialaren aitzindariaren The Next Revolution liburua argitaratu du. Kazetari lanetan ere ibilia, Bernie Sanders AEBetako politikariaren prentsa arduraduna izan da hiru urtez. Urrian Bilbon egindako Ekologia Sozialaren eta Udalgintza Libertarioaren II. jardunaldietan parte hartu zuen.


Cheikhounak botako du sanferminetako "txupinazo herrikoia"

Herri Sanferminek antolatu dute txupinazoa, Iruñerriko "kultur aniztasuna aldarrikatzeko". Egitarau zabala aurkeztu dute "herritarrak protagonista" dituen "bestelako jai eredua" sortzeko.


Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestua, beste gizarte eredu baten alde

Aldaketaren Gobernua osatzen duten alderdi politikoei “beren hitza bete eta Manuel Ayerdi Olaizola jaunak zuzentzen duen garapen ekonomikoaren sailaren zuzendaritza eta norabidea aldatzeko” eskatu dute sinatzaileek.


2017-06-11 | Unai Brea
Zementuaren aurrean, aitzurrak

2011n amaitu zuten Getxo eta Berango arteko Ibarbengoako metro geltokia eraikitzen, baina ez da sekula erabili. Oraingoz gauzatu ez den plan handiago baten parte zen geltokia: 8.000 etxebizitza landa izaerari eutsi dion eremuan, eta aparkaleku handia. Etxebizitzen proiektua alboratuta dago behin-behinean, ez ordea aparkalekukoa. Herritar talde batek sei urte darama hura egin nahi duten zelaian, egitasmoa geldiaraziz eta aldi berean bizimodu alternatiboa eraikiz. Ongi etorri Tosura.


Herri ekologiko izateko bidean Alegia

Hirigintza plan berritzailea martxan jartzera doaz Gipuzkoako udalerrian, eta helburu garbia du: herri ekologikoranzko bidea urratzea.


2017-06-06 | Xalba Ramirez
Tosuko landa zortzi egunean husteko agindu du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak desalojo agindua helarazi die Tosuko zelaia (Getxo) okupatuta daukaten bizilagunei. Aparkaleku bat egiteko asmoa dago leku horretan, baina getxoztar talde bat aspalditik dago bertan finkaturik, proiektua geldiarazteko. Lekua husteko zortzi laneguneko epea eman diete. ARGIAk Tosu Betirako Asanbladari buruzko erreportajea kaleratuko du aste honetan.


2017-06-01 | Erran .eus
Bioterra "eko esperientzia" prest da Irungo Ficoban

  Laugarren edizioan, ohiko egitarau eta eskaintzaz gain ikusleentzako hainbat berrikuntza izango dira, baita jarduera paraleloen programa bat ere


2017-04-25 | Jon Torner Zabala
Bretainian eraiki nahi duten aireportuaren kontrako ekintzaileak, Euskal Herrian

Nantes hiritik gertu eraiki nahi duten Grand Ouest aireportuaren aurkako ekintzaileak Euskal Herrian zehar ibiliko dira apirilaren 25etik maiatzaren 6ra bitartean, haien borrokaren berri emateko.


2017-04-16 | Garazi Zabaleta
"Ekologikoan ere denak ez du balio"

25 urte. Mende laurdena bete du aurten Martuteneko (Donostia) Otarra Bioelkarteak. Kontsumo arduratsua bultzatzeko asmoz jarri zuten martxan proiektua 1992an, eta helburu berarekin jarraitzen dute lanean gaur egun ere. Ingurumenarekin errespetuan sortutako elikagaiak eskaintzen dituzte elkartearen dendan, osasuntsuak eta ekologikoak. “Otarra martxan jarri zuten garaian jendeak oraindik ez zekien ekologikoa zer zen ere, eta ez zegoen gaur egun daukagun barietaterik”, kontatu digu... [+]


2017-02-05 | Garazi Zabaleta
Txakolina modu ekologikoan

2008an eman zuten Luisja Oregi Iñurrietak eta bere familiak herritik baserrirako saltoa. 70eko hamarkadaz geroztik hutsik zeraman Beizamako (Gipuzkoa) Urkizahar baserrian instalatu, eta txakolin ekologikoa ekoizteari ekin zion Oregik. “Gure helburua ez da inoiz izan modu industrialean ekoiztea, baizik baserriari zentzua ematea eta gaur egun oraindik bertatik bizitzea posible dela gure buruei erakustea”, dio ekoizleak.

 

Aurten lehenengoz, prozesu osoa... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude