Itoitz: debekatuta ahaztea

  • 1996ko apirilaren 6an Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek urtegiko obren kableak moztu eta presaren eraikuntza hainbat hilabetez gerarazi zuten. 20 urteren ondoren zero gunera itzuli gara.

Ez zen lehen aldia ekintza zuzen baketsu bidez epaitegiak ilegal deklaratutako urtegiaren obrak eteten zituztela, ezta azkena izango ere –bi urte geroago 34 makina izorratu zituzten bi solidariok–; baina seguruenik presako hormigoia garraiatzeko kable handi horiek moztea izan zen garrantzitsu eta mediatikoena. Zortzi lagun kondenatu zituzten 4 urte eta hamar hilabeteko kartzelara eta horietako hiruk espetxean amaitu zuten: “Bitxia da, zaindaria lau minutuz atxikitzeagatik kartzela gehiago izan genuen Segundo Marey bahitu eta torturatu zuten GALekoek baino”, dio solidarioetako batek Ahotsa.info hedabideak 20. urteurrenerako berariaz eginiko bideoan. 

Itoizko urtegiaren kontrako borroka askoz lehenago hasi zen. 1985ean proiektua jakinarazi zutenetik Agoitz eta inguruko herrietan mobilizazioak eta oposizio jardunaldiak antolatu zituzten; Agoizko etxeetan orduko argazki zaharrak aurki daitezke han eta hemen, herriko kaleak jendez lepo eta Gure lurra defenda dezagun zioten pankartez josita.

Pixkanaka, Pirinioetako bazter horretako herritarren aldarria Euskal Herriko eta haragoko kontzientzia ekologistaren akuilu bilakatu zen, diruzalekeriaren eta zentzugabekeriaren kontrako sinbolo.

Hamarkadotako ibilbideak utzitako zauriak ugariak dira. Agoitzen, urtegiaren aldeko –izan bai baitzeuden– eta aurkakoen arteko harremanak apurtuta, natur ondarea eta hainbaten bizitokia galdurik, herri bat zorrek eta krisiak itota, hondamendia izateko eguneroko beldurra…

Zero gunean asfaltoa eta beldarrak

Artzibarrera zihoan kamino zaharra moztuta dago Agoitz herria utzi eta kilometro gutxira. Gerra egoeran dagoen eremua dirudi: arriskuaz ohartarazten duten kartelak eta hesiak nonahi ageri dira. Urtegia betetzeko lehenengo probak 2004an hasi ziren eta geroztik zientoka lurrikara izan dira inguruan, batzuk ia 5 gradukoak Richter eskalan.

Badira hiru urte baino gehiago Ebroko Konfederazio Hidrografikoak presaraino iristen den errepidea itxi zuela, ondoko mendi mazelan 4.000 metro kuboko luizia izan ondoren. Asfaltoa pinudietako beldar ilarentzako igaroleku baino ez da orain, administrazioak berriz zabaltzeko asmoa azaldu duen arren, “turismoarentzako” interesa duelakoan.

Presa nagusia Irati ibaiaren gainean dago, eta 135 metroko altuera eta 525 metroko zabalera du; haren gibelean bi ibar eta zazpi herri geratu dira urpean. Nafarroako urtegi handiena da Itoizkoa, 586 hektometro kubo ur biltzeko gaitasuna dauka.

Hastapeneko helburu ofiziala Nafarroako zonalde “lehorretako” nekazal guneak urez hornitzea zen, txorrotarako eta industriarako ere bai. Horretarako Nafarroako ubidea diseinatu zuten, 177 kilometroko azpiegitura.

Pixkana, Pirinioetako bazter horretako herritarren aldarria Euskal Herriko eta haragoko kontzientzia ekologistaren ikur bilakatu zen

Ubidearen lehen fasea egina dago –Itoitzetik Pitillaseraino–, eta horren hedapena eraikitzen ari dira orain. Baina bistakoa da zor publikoa egiteko zuloa dela, batez ere gobernu aldaketarekin agerian geratu direnetik azpiegitura kudeatzen duen CANASA sozietatearen kontuak: diru-sarrerak eskas eta uste baino 100 milioi euro gehiago behar. Iruñerrriko Mankomunitateak 48 aldiz garestiago ordaintzen du ubideko ura, Koldo Amezketa EH Bilduko parlamentariak berrikitan salatu duenez. Nekazaritzara emana dauden zenbait herritan –Lerin kasu– uko egin diote ubidea erabiltzeari eta ureztatze tradizionalaren hautua egin dute.   

Ablitasen amaituko litzatekeen ubidearen bigarren fasea oso zalantzan dago momentu honetan, UPNk Erriberako ur-hornidura oposizioa egiteko ikurtzat hartu duela ere. Sustrai Eraikuntza fundazioak ilegalitate ugari aurkitu dizkio eta Uraren Kultura Berria elkarteak duela hilabete argitaraturiko txosten batek argi utzi du Tuteraldean historikoki erabili diren ureztatze iturriak nahikoa eta soberan direla bertako nekazarien eskaria asetzeko, ez dela ubidearen beharrik alegia.

Uraren eta natur baliabideen pribatizazio klabeetan eta agro-industria kutsatzailearen mesedetan pentsatutako proiektua da honakoa. Agoitzen badute beste arrazoi bat Itoizko urtegia betiko husteko borrokarekin jarraitzeko, duela 20 urte bezala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
2024-09-18 | ARGIA
Getxo eta Sestao ur azpitik lotu nahi dituen makroproiektua bertan behera uztea eskatzeko kanpaldia egingo dute

Bilboko itsasadarraren bi aldeak ur azpitik lotu gura dituen tunela egiteko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak, baina makroproiektuaren kalteak eta gastatuko den dirutza kritikatzen ditu Subflubiala Ez plataformak. Kanpaldia deitu dute asteburu honetarako, proiektua bertan behera... [+]


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Loiuko aireportuan atxikitako gaztea deportatuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]


Loiuko aireportuan ekintzaile saharar bat atxikita daukate duela 10 egunetik

Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]


Eguneraketa berriak daude