Ulysses S. Granten odisea

AEBetako presidente izan baino lehen, Ulysses S. Grant (1822-1885) alkoholarekin arazoak zituen negozio gizon tamalgarria izan zen. Argazkia: Raab Collection
AEBetako presidente izan baino lehen, Ulysses S. Grant (1822-1885) alkoholarekin arazoak zituen negozio gizon tamalgarria izan zen. Argazkia: Raab Collection

Hego Karolina (AEB), 1861eko apirilaren 11. Konfederatuak Sumter gotorlekuari eraso zioten eta, hala, AEBetako Sezesio Gerra hasi zen. Albistea Illinoiseko Galena herrira iritsi zenean, bertako agintariek herrian soldadu konpainia bat osatzea erabaki zuten. Ulysses S. Grant kapitain erretiratua hantxe zegoen eta errekrutatze batzordeko presidente izendatu zuten. Handik hiru urtera herrialdeko armadaren jeneral burua izango zen eta 1869an AEBetako hemezortzigarren presidente izendatuko zuten.

Hiram Ulysses Grant 1822ko apirilaren 27an jaio zen Point Pleasanten (Ohio). West Pointeko akademia militarrean trebatu zen eta Mexikoren aurkako gerran jardun zuen. Gatazka amaituta, 1854an, kapitaina erretiratu egin zen.

Bizimodu zibilera ez zen batere ondo egokitu. Missouriko etxalde batean nekazaritza negozio bat jartzen saiatu zen lehenik; alferrik. West Pointetik igarotakoek ia bermatuta zeukaten ingeniari postu bat lortzen ahalegindu zen hurrena, baina horretarako ere ez omen zuen balio. Esperientzia militarrak lagunduko ziolakoan, zor kobratzaile lanetan hasi zen, eta horretan ere ez zuen luze iraun. Azkenik, aitak Illinoisen zuen larru-enpresaren ardura hartzea erabaki zuen. Negozio hura ere porrotera eraman zuen.

1861ean Grantek 39 urte zituen, mantendu ezin zituen lau seme-alaba eta, zurrumurruen arabera, porrotek areagotutako alkohol zaletasun larria. Gerra zibilak hondoa jotako militar ohia berpiztu zuen.

Historialari batzuek haren estrategia militarren eraginkortasuna goraipatzen dute. Beste batzuek diote Granten kanpainen arrakasta erabili ohi zuen indarkeria neurrigabean zetzala.

Gerra amaitutakoan bakea kudeatzea egokitu zitzaion presidente errepublikanoari. Granten curriculum zibil penagarria ez baitzen nahikoa izan kargu gorenerako bidea oztopatzeko. Eta herrialdearen negozioak bereak bezain gaizki eraman zituen. Bi legegintzaldien balantze ekonomikoa oso kaxkarra izan zen eta, gainera, bere gobernuen organo exekutiboek ustelkeria kargu larriei egin behar izan zieten aurre.

Haren alde esan beharra dago egungo hautagairen batek ez bezala eskubide zibilen aldeko jarrera izan zuela, bereziki bozkatzeko eskubidearen eta indigenen eskubideen aldekoa.


ASTEKARIA
2016ko apirilaren 10a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Islandiak izoztu zuen Konstantinopla

Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere ikusi omen zuten.

Orain arte klima hoztea, besteak beste, jarduera... [+]


Frantziako Estatuaren gobernantzaren mugak begi-bistan Mayotte uharteetan

Frantziako Estatuaren menpe segitzen duen Indiako Ozeanoko Mayotte irlan biderkatuz doaz kolera kasuak. Uraren kudeaketa kaskarra izan ohi da eritasun horren zabalpenaren arrazoietan eta, hain justu, uraren krisi gogorrari aurre egin nahian dabiltza bertako herritarrak. Bigarren... [+]


1936ko biktimak eta kolpistak berdintzeko UPNren saiakera atzera bota du Nafarroako Parlamentuak

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintza eta Euskarako Batzordeak atzera bota du UPNk aurkeztutako mozioa, 1936ko Gerran Errepublikaren kontrolpean zeuden lurraldeetan izandako biktimak Oroibidea memoriaren datu-basean sartzea eskatzen zuena. Mozioak PP eta Voxen babesa jaso du,... [+]


Eguneraketa berriak daude