ACB-Arcelor: Txina aitzakia da

eitb.com

Arcelor-Mittalen esku dagoen ACBko beharginek Sestaoko plantan itxialdi mugagabea hasi dute, zuzenean 335 lanpostu eta zeharka beste 1.000 mantentzen dituen instalazioak irekita segi dezan. Eusko Jaurlaritza euskal altzairugileekin bildu da lehia desleiala aztertzeko. Bere aldetik, altzairuaren lobbyak –tartean Arcelor Mittal dela– manifestazioa egin du Bruselan, Europako erakundeei kalean presionatzeko, dumping txinatarraren aurrean neurriak har ditzan. Mugimendu guztion atzean dagoen arrazoia da Txinaren ustezko lehia desleiala, Europan siderurgia produktuak oso merke eta produkzio kostuen azpitik sartu nahi omen dituelako. Enpresek, Eusko Jaurlaritzak eta beste gobernuek, herrialde asiarra salatu dute sorturiko egoera larria dela-eta.

Txina al da erantzule bakarra, Arcelor-Mittalek bertan siderurgia plantak dituenean? Ez al da izango multinazional kapitalistak sektorean langile murrizketa handi bat egiteko giroa sortu duela? Sestaoko ACB eta bertako beste enpresa batzuk itxi edo deslokalizatu nahi dituela kostu gutxiagoko tokietara eramateko? Eta, Eusko Jaurlaritzak, BBK-k eta antzeko erakundeek ez dute inolako erantzukizunik horretan? Urte gutxi dira ACBren akzioen %20 saldu zituztela, multinazionalari aldebakarreko erabakiak hartzea erraztuz.

Euskal altzairugintzaren defentsa ez da hitzekin edo bilera hutsalekin egingo. Multinazionalek eta industri talde handiek ez dute inolako konpromisorik herri honekiko, euren akzionistentzako etekinak baino ez dituzte nahi. ACBren euskal partaidetza saltzea, haren bideragarritasuna arrisku larrian jartzea izan zen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


Eguneraketa berriak daude