Zergatik ordaintzen dut hainbeste argindarraren truke?

  • 2015eko uztailaren 1etik indarrean izan arren, iragan urritik aurrera hasi dira iristen argindarraren faktura berriak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko etxeetara. Fakturaren guztizkoa kalkulatzeko sistema da berrikuntza nagusia, baina iraganeko estetikak eta lehengo gabezia bertsuek jarraitzen dute oinarrian: prezioen manipulazioa, gardentasunik eza eta fakturatutako kontzeptuen argitasun falta. Argiaren ordainagirian eragiten duten elementuak eta egoera iraultzeko alternatibak ditugu aztergai lerrootan.

Aitor Kaltzakorta @Kaltzakorta
2016ko urtarrilaren 17a
Argindarraren faktura interpretatzeko tailerra, iazko urrian Bilbon egindako Alternatiben Herrian.
Argindarraren faktura interpretatzeko tailerra, iazko urrian Bilbon egindako Alternatiben Herrian.

1997an hasi zuen Jose María Aznarren Gobernuak (PP) Espainiako Estatuko merkatu energetikoaren liberalizazioa, egun ustelkeria kasuek zanpatuta duten Rodrigo Rato Ekonomia ministro eta presidenteorde ohiaren eskutik. Prozesu horrek ez du etenik izan ordutik, eta kolore ezberdinetako gobernuek idatzi dituzte istorio lazgarri horren hurrengo kapituluak. “Lazgarri” diogu, merkatu energetiko espainiarraren oligopolioa osatzen duten korporazio handientzat zorion iturri izan arren herritarren patrikak odolustearen kronika delako, nagusiki.

“Tarifaren defizita” ezarri zuen Ratok, eta bere promesa izan zen tranparen lehen amua: “Hartuko ditugun neurriekin argindarraren ordainagiria ez da igoko KPIaren gainetik”. Finean, argindarraren kontsumitzaileak ez zituen ordaintzen horren kostu guztiak, eta estatuak hartzen zituen bere gain, zor modura, konpainia elektrikoei aurrerago ordaintzeko. Fakturaren atxikitze irreala eragin zuen horrek, 2004az geroztik nabaritzen hasi zena. 2011rako 20.000 milioi euro ingurukoa zen Espainiako Estatuak argindar konpainia nagusiekin zuen zorra, 2015erako ia bikoiztu egin dena. Hari horri tiraka ulertu daiteke 2003tik hona erreziboaren batez bestekoa %83,2 igo izana; %10etik gora azken lau urteotan.

Zerk puztu ditu hainbeste fakturak?

Kontsumitzaileak ordaintzen duenaren %35 inguru baino ez da kontsumitutako energiaren kostea. %21 zergak dira, eta geratzen den %44, gutxi gorabehera, ordainsariak. Aipatu ordainsarietan sartzen dira “extra penintsularrak” –Iberiar penintsulatik kanpoko espainiar lurraldeei ematen zaien ordainsaria–, 1997an onartutako “luzamendu nuklearra” –energia nuklearra aitzinatzeko inbertsioak bertan behera uzteagatik Unión Fenosari, Iberdrolari eta Endesari ematen zaien konpentsaziozko ordainsaria–, elektrizitatearen garraioa eta distribuzioa, enpresa industrial handiei egiten zaien tarifa berezia, energia berriztagarriak garatzeagatik ematen diren sariak –horien %80z gaindi jasotzen dituzte konpainia nagusiek– eta arestian aipatutako tarifaren defizita.

Horri gehitu behar zaio oro har herritarrek duten argindarraren kontsumo eredua. Izan ere, urte luzez zer ordaintzen den ez jakiteak inolako kontzientziarik gabe kontratatzera bultzatu ditu erabiltzaileak: 102.259 megawatt daude kontratatuta Espainiako Estatuan, inoizko kontsumo handiena 45.450ekoa izan denean, 2007ko abenduaren 17an. Ez dirudi Euskal Herriko erabiltzaileen kontsumo eredua oso bestelakoa denik.

Sistema berriaren azpijokoa

Fakturaren guztizkoa kalkulatzeko sistema berriak ordukako fakturazioan dauka berrikuntza nagusia, eta Balore Merkatuen Batzorde Nazionalak ezartzen duen PVPC (Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa) tarifari atxiki zaizkion eta kontagailu elektronikoa duten erabiltzaileei eragingo die batez ere. Horietarik askok berau existitzen denik ere ez daki. Areago, amarru bat dago kalkuluan. Izan ere, neurri hau onartu aurretik kontratatutako potentziaren eta kontsumitutako energiaren prezioak aldatu baitziren 2014ko abuztuan, Industria Ministerioaren bultzadaz. Hala, kontsumitutako energiari %11ko jaitsiera aplikatu zioten, baina kontratatutako potentziaren prezioak %63ko igoera jasan zuen. Erabiltzaileek apenas aurreztuko duten ezer, hortaz.

Alternatiba berriak itzaletik argitara

Ekologistak Martxan elkarteko Marisa Castrok argindarraren fakturaren inguruko tailerrak ematen ditu. Argi dauka arazoa heziketa kontua ere badela: “Ez zaigu erakutsi beharrezkoa kontsumitzen. Kontrakoa, nahi adina gastatzera bultzatzen zaigu”.

Castrok ez du zalantzarik egiten alternatibak aipatzean: “Norbere kontsumoaren autogestiotik hasi. Konprobatu zer potentzia behar duzun eta ez ezazu gainetik kontratatu. Kudeatu zure kontsumoak, egin eskura duzuna. Hurrengoa da oligopolioko enpresetatik ihes egitea. Baina nora? Energia berdea saltzen duten enpresak daude. Hori berez ekologikoki oso ona da”.

Alta, urrats bat harago joatera animatzen ditu herritarrak: “Energia berriztagarrien kooperatiba batera joatea da beste aukera, Goiener edo Som Energia kasu. Erabakiak hartzeko garaian ahalmena izateaz aparte, horiek ziurtatzen dute energia berriztagarria dela. Azken hori bera Iberdrolak eskaintzen dizu, baina Iberdrolarekin kontratatzen baduzu, ez da inoiz ezer aldatuko. Guztiok energia nuklearrik edo ziklo konbinatuko zentralik erabiltzen ez duten kooperatiba batera bagoaz, aldiz, sistema aldatzeko gai izango gara. Kooperatiba bati edo konpainia handi bati erosteak ez du hainbesteko alde ekonomikorik. Benetako aldea sortzen den kultura da. Kontsumoa kontzientea izatea”.

Kanal hauetan artxibatua: Energiaren sektorea  |  Argindarra

Energiaren sektorea kanaletik interesatuko zaizu...
Ultzamako biometanizazio planta auzitara eramango du Gobernuak

Finantzaketa publikoan eta diru-laguntzetan izan diren irregulartasunak direla-eta, eta arduradunak badaudela jakinda auzitara jotzea erabaki du laukoak.


2017-07-04 | Estitxu Eizagirre
Naturgas Usurbilgo Udalaren baimenik gabe ari da urratzen erraustegirako gas bidea

Uztailaren 3ko goizean Zubieta eta Usurbil arteko bidea itxi zien Naturgasek, ez bi udal erakunde horiei ez herritarrei inolako jakinarazpenik igorri gabe. Usurbilgo Udaleko Gobernu Batzordeak baimena ukatua dio Naturgasi, "zerbitzu publikoei eta herritarrei pasabidea bermatzeko plana" aurkezteko eskatuz.


2017-06-28 | Unai Brea
Espainia salatu dute Europan, zentral elektrikoei emandako milaka milioi euroko laguntzak direla eta

IIDMA institutuak eta Energia Eredu Berri Baterako Plataformak Espainiako Estatuaren aurkako salaketa ipini dute Europako Batzordean, hainbat urtez zentral elektrikoei emandako diru-laguntzak legez kanpokoak direlakoan. Salaketak aurrera eginez gero, espainiar argindar konpainiek 3.000 milioi euro itzuli beharko lituzkete, 2011-2015 epeari dagokionez bakarrik.


Kooperatibak lurraldearen defentsarako lanabes

“Maseual identitatea bizitzeko modu bat da, sentitzeko modu bat, jokatzeko modu bat, nire bizitza da”. Horrela definitu du Maria Luisa Albórezek Tosepan Titataniske kooperatiben elkartea. 40 urteko ibilbidea duen mugimendua da Tosepan, kooperatibismoa, maseual identitatea eta lurraren defentsa oinarri dituena.


Basoen Nazioarteko Egunean FAOk biomasaren erabilera energetikoa bultzatu duela salatu dute

Europako 46 erakundek gaitzetsi dute NBEren Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) Basoen Nazioarteko Egunean basoak erretzea bultzatzea. Basoen ekosistemaren iraupenaren eta zaharberritzearen alde egitea eskatu diote.


2017-03-16 | Anboto
Gue˝es-Itsaso goi tentsioko linea bertan behera uztea eskatu dute

Gueñesetik Itsasora (Gipuzkoa) goi tentsioko linea elektriko bat sortzeko proiektua zabaldu zen 2011n. Alegazioen ostean, sei urtez stand-by egoeran egon da, eta orain, Espainiako gobernuak berriro aktibatu gura du, 2018an eraikitzen hasteko. Bada, egitasmoaren aurkako aldarria egin dute prentsaurrekoan EHNEk, Eguzkik, EH Bilduko hainbat kargudunek eta Garaiko alkateak. Proiektua bertan behera uztea eskatu dute.


2017-02-09 | ARGIA
Energia burujabetzaren alde, Goiener-eko bazkide egin da ARGIA

ARGIAko lantaldeak jakinarazi nahi dugu Goiener-eko bazkide egin garela orain bi aste eta gure elektrizitate osoa energia berriztagarrien bidez lortua izango dela. Energia nuklearra ardatz duten azpiegiturei buruzko eztabaida pil-pilean dagoen honetan, gure elektrizitate erabilera sare honetatik ateraz egin nahi izan dugu ekarpena.


2017-01-23 | Arabako Alea
Armentia-2 putzuaren aurkako protesta egin dute Gasteizen

Ehunka lagun bildu ziren larunbatean Andre Maria Zuriaren plazan, Berriztu mugimenduak gasa ateratzearen arriskuaz ohartarazteko deitu zuen elkarretaratzean.


"Gasolinazoaren" ondoren errepresioa Mexikon: dozena erdi hildako eta 1.500 atxilotu

Urte berriarekin batera Mexikon protesta eta mobilizazioak zabaldu egin dira “gasolinazo” izenez ezagun egin den prezio igoerari aurka egiteko. Gobernuak gasolinaren eta beste hainbat produkturen prezioa %20 garestitzearen ondorioz egindako protestetan poliziak sei pertsona hil ditu eta 1.500 inguru izan dira atxilotuak.


Isolatu? Lehenik gorputza, gero etxea

Isolatu hobeto etxea, diote, hobetu berokuntzaren efizientzia, aurreztu energia… baina inork gutxik du aipatzen gizakiak hotzari aurre egiteko daukan sistemarik zaharrena, bere gorputza isolatzea. Zergatik ez hasi hobeto janztetik sasoi hotzean iraunkortasunez bizitzeko?


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude