Urbeltzen Argia

Orain 50 urte bezala, gaur egun ere, mainstream izan eta kultura nagusien ekoizpen komertzialekin homologatzeko obsesioak gidatzen ditu euskal dantzari saiatuen oinak. Aldi berean, orain bost hamarkada bezala, bazterrean, itzalean, fokutik kanpo, erditu dituen dantza isolatu eta gutxietsian diraute euskal dantzari elebakar kikilduek, Youtube globalaren aroan euskal dantza hutsean bizi daitekeela frogatuz eta euskal dantza haien baitan osorik bizi dela erakutsiz.

Baldorbarekin kantu bidez egin bezala, bidetik baztertu zituztenak madarikatu eta euskal kulturaren geografia irauli zuen dantzaren bidez Juan Antonio Urbeltzek. Nafarroa euskal kulturaren erdigunean jartzeko ahaleginean tematu zen lehenengo: Iribas, Jaurrieta, Otsagabia, Imotz, Ituren... Euskal dantzaren harribitxiak herri eta auzoetako plaza eta ganbara ahaztuetan bildu eta hirietako antzokietara eta frontoietara ekarriz bazterrekoa erdira ekarri nahi izan du Argiak.

Eskiulatik Ekorara, Heletatik Lanestosara, Abaltzisketatik Fustiñanara, festa, jantzi, dantza eta musikaren bidez Euskal Herria ezagutzeko eta maitatzeko bidea eskaini du eta eskaintzen du oraindik euskal dantzak. Herriz herri, auzoz auzo, festaz festa, herritarrak dantzan jartzea eta dantzan segitzea izan da euskal dantzaren mugimendu zabal eta oparoaren arrakasta.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina eman dio Juan Antonio Urbeltzi 2015 urtearen hondarrean. Sari honekin, Marian Arregik eta Juan Antonio Urbeltzek 1966ko udazkenean Argia dantzari taldearen gidaritza hartu zutenetik euskal dantzari eta euskal kulturari egindako ekarpena aitortu eta eskertu nahi izan dietela adierazi du Markel Olano Ahaldun Nagusiak.

Izendapena pertsonala da, baina errekonozimenduak Argia euskal dantzari taldeaz haratago zipriztintzen du. Argiak goldatzen erakutsita, bazterreko geografian sororik soro erein eta uzta jaso duten hainbat dantza talderentzat ere bada aitortza. Baita euskal munduaren historia modernoan gizarte kohesioa eta herri nortasuna gorpuzten eta gorputzaren bidez dantzatzen lagundu duten euskal dantzari eta euskal dantza talde guztientzat ere.

Argia bazterreko txokoetan jartzen erakutsi digute Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik, eta orain haitzuloetan hormako arte adierazpenak bezala, bazterrik bazter eta txokorik txoko dantza adierazpen zoragarriak ezagutarazi dizkigute. Dantza tresna politikoa dela eta tresna hori herrigintzan baliatzeko ardura soziala dugula erakutsi digute. Euskal dantzaren lengoaiaren oinarriak ezagutu eta berau berritzeko eta birsortzeko tresnak eskura jarri dizkigute. Gau ilunean bidea erakutsi digu Urbeltzen Argiak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Materialismo histerikoa
Isilean


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


Eguneraketa berriak daude