Politika: norbait haserretzeko beharra

Nafarroan, orain, dena da berria, orain dela gutxi imajinaezina, errealitatetik kanpoko ametsa, ukiezina zen zerbait. Horregatik, dena da ezegonkorra, ezezaguna, agian badaezpadakoa. Horrek, berez, sortzen duen beldurra oso naturala da. Umeak bezala, gauez etxe ezezagun handi batean murgiltzen garenean, iluntasuna da nagusi, eta beldurrak estutzen gaitu, modu irrazionalean. Iluntasun horretan, ez dakigu arriskuak nondik etor daitezkeen, eta horrek ere izu kontrolaezina sortzen du gugan.

Atzera ihesean ez bagoaz, aurrera segitu behar dugu, eta pixkanaka begiak iluntasunera ohitzen dira, zerbait ikusten hasten garen heinean beldurra apaltzen da eta arriskuak nondik etor daitezkeen sumatzen dugu. Kontuz zulo horrekin! Kasu eskalonak! Eta abar. Gero eta seguruago ibiliko gara.

Nafarroa horrelako egoera batean dago, bi jarrera egon daitezke: esploratzaileak izatea, oihan ezezagun batean aurrera segituz, ala beste batzuek mapak noiz eta nola egingo dizkiguten zain geratzea. Azken hau hautatzen badugu, arerioek euren bidetik eramango gaituzte, euren mapen arabera jokatuko dugu eta ez dugu egin behar genuena egingo. Jakina denez, lurraldeak ez du mapa marrazten, mapa da lurraldea sortzen eta mugatzen duena. Guztiz alderantziz orduan.

Zeren beldur gaude, egiatan? Diario de Navarrak kontu suitzar bat (edo horrelako zerbait) tiradera batetik aterako ote duen? Hori gertatuko ez delakoan gaude. Orduan? Evaristok abesten zuen bezala: “Eta orain: zer eginen didazue?”.

Elkarrizketetan edo mitinetan ongi dago “nafar guztion gobernua izango garela” esatea. Agian hori esan behar da, ez dakit. Baina hori ezin da horrela izan. Gobernu guztietan hartzen diren erabakiak, batzuen mesederako eta beste batzuen kalterako izaten dira, nahitaez. 

Adibide bat: politikari guztiak zerbitzu publikoen alde omen daude, baina hori egia izateko (eta errealitatean mamitzeko) interes pribatu zehatz batzuen aurka jo behar da derrigorrez. Hau da, benetako boteretsuak molestatu behar ditugu, eta desberdintasun sozialak eratzen dituzten egiturak desegin behar dira. Neurri aringarriak (errenta soziala, jantoki publikoak...) indarrean jartzea ezinbestekoa da, baina horrek ez du mundua aldatzen. 

Argi eduki behar da politika interesen talka baino ez dela, gatazka amaigabea azken finean. 

Interes kontrajarrien arteko kontsentsuak bilatuz (beti inor ez mintzeko beldurpean) guztion alkatea edo lehendakari izan nahi duena, azkenean betikoen alkatea edo lehendakaria izango da, eta kasu batzuetan ohartu gabe gainera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude