1.264 hizkuntzari buruzko informazioa hiztegi bakarrean

Tanzanian, Victoria lakuaren ekialdean bizi da zanaki jendea. Haien hizkuntzaren berri jaso du hiztegiak.

Hasi a’uwen hizkuntzatik eta zig-eraino, guztira 1.264 hizkuntza. Munduan 6.000 bat hizkuntza badaude, Termcat terminologia zentroak gutxi-asko seitik bat zerrendatu eta informazio oinarrizkoa biltzea lortu du. Munduko hizkuntzen hiztegian alfabetikoki ordenatuta daude hizkuntzak eta bakoitza 19 hizkuntzatan nola den emana dago, hala nola, katalanez, arabieraz, gaelikoz, alemanez, ingelesez, espainieraz, euskaraz, frantsesez, galegoz, guaranieraz, italieraz, japonieraz, nederlanderaz, okzitanieraz, portugesez, errusieraz, swahiliz, amazigeraz eta txineraz.

Hiztegian, hizkuntza bakoitzak besteekiko dituen senidetasunak irakur daitezke, baita non hitz egiten den, zein den egoera soziolinguistikoa, zenbaterainoko bizindarra duen, ezaugarri historikoak, eta abar.

Bilaketak egiteko bi modu daude. Alfabetikoki hizkuntzaren izena bilatuta, edo estaturen baten izena eskatu eta bertako hizkuntzen zerrenda eskaintzen du. Inoiz entzun gabeko hizkuntzak asko eta asko dira, hala nola, Amerikako kaapor, pacaguara, haisla eta waikino, eta Afrikako wa maathi, mass, fanakalo eta zanaki.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Gazako osasun zentroen %80 zerbitzuz kanpo dago

Gazako osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela jakinarazi du Osasun Ministerioak, erregai faltaren eta erasoen ondorioz. Urriaren 7tik 500 mediku eta 138 erizain hil ditu Israelek, eta 33 ospitale suntsitu. Rafah-tik 300.000 pertsonak egin behar izan dute ihes azken egunetan,... [+]


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


2024-05-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hanlonen printzipioa Spratly uharteetan

Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.


Egiptok eta Libiak bat egin dute Hegoafrikaren genozidio salaketarekin

Egiptok Camp David-eko akordioa haustearekin mehatxatu du Israel, Rafah-ko operazioarekin aurrera egiten badu. Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegiari eskatu dio agindu dezala Israel Rafah-tik ateratzeko.


Eguneraketa berriak daude