Google Glass, aurrera ala akabo?

Azken bi urteotan behin baino gehiagotan irakurri ditugu Google Glassen inguruko berriak. Azkenetako batek zioen kirurgialari frantziar batek egindako ebakuntza on-line transmititu zela;  bazirudien Google Glassek gero eta erabilpen esparru zabalagoa izango zuela.

Baina urtarrilaren 15ean Googlek iragarri zuen urtarrilaren 19a izango zela azken eguna errealitate areagotuko betaurrekoak eskatzeko. Berri horri buruzko analisiak kontrajarriak izan dira. Batzuek uste dute Googlek, bi urteko saiakeren ondoren, betaurrekoak merkaturatuko dituela; beste batzuen iritziz, aldiz, konpainiak ez du garbi produktuarekin aurrera egin ala ez.

Ez dakigu Googlen estrategia komunikatiboaren azkeneko helburua zein den, baina Google Glassen 1.500 dolar inbertitu dutenak kezkatuta izango direla uste dugu, batez ere enpresak kaleratutako iragarkia oso hotza izan delako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia
2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


2024-05-05 | Diana Franco
Teknologia
Nora begiratu?

Incel, cyberbullying, sexting, catfishing, ciberbating, doxxing, gaslighting, grooming, sextorisioa… Azkenaldian, gizakion jokabide ezkor guztiak eremu digitalean “tag-eatuak” izaten ari dira, badirudi eremu fisikoan genituen adierazpenek ez dutela balio... [+]


Eguneraketa berriak daude