Rosa Garcia, Kaleratzeak Stop

"Bankuei etxe hutsak desjabetu ahal izatea atzera bota dute EAJk, PPk eta UPyDk"

  • Hipoteka ordaintzeko zailtasunengatik bankuek jendea etxetik bota ez dezaten, lau urte borrokan daramatza Kaleratzeak Stop plataformak. Baina kaleratze ugari saihestea lortu duten arren, azken urte eta erdian areagotu egin dira etxegabetzeak Euskal Herrian. Plataformako kide da Rosa Garcia, Gipuzkoan.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2014ko abenduaren 07a
Etxebizitza eskubidearen aldeko aktibista nekaezina da Rosa Garcia.
Etxebizitza eskubidearen aldeko aktibista nekaezina da Rosa Garcia.

Urteak daramatzazue borroka, kontzientziazioa eta presioa egiten. Inpunitatez jokatzen jarraitzen dute bankuek ala aurrerapausoak eman dira kaleratzeak eteteko?

Bankuek inpunitatez jokatzen jarraitzen dute, legeak ematen dielako inpunitate hori. Bankuek eurek eraikitzaileen eskutik sortutako eta gobernuek sustatutako krisi finantzarioak dirurik gabe utzi ditu herritarrak, baina legeak ez ditu fede oneko zordun horiek babesten. Hala ere, epaitegietan egindako borrokari esker, abokatu eta epaile ugarirekin elkarlanean, etxea enkantean jarri eta bertan bizi direnak kaleratzeko bankuek jartzen dituzten salaketak gelditzea lortzen ari gara, Europako Auzitegiko epaien bidez. Eta kaleko borrokari esker, bankuen joko zikina eta genozidio ekonomikoa azaleratzen ari gara. Bankuaren eta herritarraren arteko negoziazioan gure elkartea ere tartean bada, bankuek jarrera leundu ohi dute, hain justu salaketa publikoa eta banku aurrean protesta elkarretaratzeak saihestu nahi dituztelako. Arazoa da herritar asko eta asko ez direla gurekin harremanetan jartzen, eta kasu horietan, kaleratze prozesua autopista irekia da, legeak horretarako ematen duen erraztasunagatik.

Oposizioaren eskaerari erantzunez, berriki datuak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean: etxea enkantean jarri eta bertakoak kaleratzeko 1.127 prozesu abiatu dituzte bankuek 2013-2014 artean. Prozesu horietako bostetik bat Kutxabankek abiatu ditu.

Bai, eta kutxa botere publikoen esku egonik, politikarien ardura agerian geratzen da, EAJrena batik bat, baita administrazio kontseiluetako bazkide PP eta PSErena ere. Orain, pribatizazioarekin hamabost patronok kontrolatuko dute Kutxabank eta inpunitate are handiagoz jokatuko dutela uste dugu.

Datu berdinen arabera, Eusko Jaurlaritzak berak eta Alokabidek zuzenean kaleratu dute jendea, babes ofizialeko etxebizitzetatik.

Alokabideren arazoa da alokairuan dagoen pertsonaren edo familiaren egoerara ez dela egokitzen eta urte batetik bestera kuota bera mantentzen dela, tarte horretan lana edo gizarte laguntza galdu arren, adibidez. Zordunak bota eta berriak sartzen ditu Alokabidek, eta sakoneko arazoak hor dirau: alokairu sozialerako 83.000 eskaera daude EAEn, eta 15.000 etxeren eskaintza baino ez. Alokairu sozialerako etxebizitza gehiago lortu ahalko genituzke, bankuek duten etxe huts andana erabiliz gero. Jendea kaleratzetik bankuek lortutako etxeak desjabetu eta alokairu sozialerako erabili ditzake botere publikoak, Etxebizitzaren Legearen bidez, eta hala egiten da adibidez Andaluzian edo Katalunian, baina EAEk oraindik ez du Etxebizitzaren Legerik. Areago, berau prestatzen ari dira eta EH Bilduk eta PSEk legean neurri hori jasotzea proposatu dute, baina atzera bota berri dute EAJ, PP eta UPyDk. Neurria funtsezkoa da etxebizitzaren arazoari konponbidea eman ahal izateko eta hipotekak eta kontrolik gabeko alokairuak ordaindu ezin dituzten herritarrak –gero eta gehiago direnak– laguntzeko, baina badirudi Kutxabanki dituen milaka etxe hutsak kentzearen beldur direla. Eusko Jaularitzak interes orokorraren zerbitzura egon beharko luke, baina…

Zein puntu hartu beharko lituzke kontuan legeak?

Etxebizitzaren Legea beharrezkoa da, lehenbailehen, fede oneko zordunen etxeak enkantean jarri eta bertakoak kaleratzeko prozesuak debekatuko dituena. Legeak, halaber, etxebizitza hutsak dituzten bankuak zigortu beharko lituzke, edo desjabetu eta erabilera publikoa eman beharko lieke etxe huts horiei. Gure aspaldiko beste eskaera bat da hipoteka ordaindu ezin duenak etxea bankuari ematearekin zorra kitatzea (eta ondoren pertsona hori alokairu sozialera bideratzea). Bada, eraikitzaile handiei dirua utzi diete bankuek eta eraikitzaileak etxe asko eta asko saldu ezinik geratu direnean, zorraren ordainetan etxe horiek onartu dizkiete bankuek. Familiekin aldiz, ez dute halakorik egiten, eta gainera administrazioak dio ezin duela ezer egin Espainiako Estatuko legeak ez duelako uzten, lege horrek zehazten dituen baldintzak (etxebizitzen salneurriak tarteko) zerikusirik ez dutenean gure errealitatearekin! Lege propioa egin daiteke, baina hara, interes finantzarioak tartekatzen direnean autonomiarik ez dugu nahi antza, Espainiako aginduak zehatz-mehatz jarraitzea nahiago. Etxeetan argindar mozketarik ez egitea ere eskatzen dugu, energia enpresak eurak ari direlako, tartean Euskal Herriko Iberdrola enpresa, argindarra ordaintzen ez duten familien etxeak enkantean jartzen. Neguan argindarra moztea debekatuta dago Europako herrialdeetan, bankuari etxea ematearen ordainetan zorra kitatzea onartua dago… hemen izan ezik, eta gauza asko erkidegoko administrazioak alda ditzake, ez dezatela aitzakia gisa Espainiako legedia erabili.

Etxea ematearen truke zorra kitatzea, kasuz kasu epaitegietan lortzen ari zareten borroka da, dena den.

Bai, pixkanaka-pixkanaka, guregana etortzen direnen kasuan behintzat. Kontua da, hain juxtu hipoteka gehien eman dituen erakundeak, Kutxabankek, ateak guztiz ixten dizkiola etxearen truke zorrak kitatzeari edota alokairu soziala negoziatzeari. Nafarroan, Caixabank –gogoratu Nafarroako Kutxa desagertu eta Caixabankek bereganatu zuela– aldekoagoa da. Herritarren ezjakintasuna baliatuz bankuek hipoteka kontratuetan ezarritako klausula neurrigabeen aurka ere ari gara eta abal-emaileak jomugan jartzen dituzten klausula lotsagarriak atzera botatzea lortzen ari gara epaitegietan.

Datu eta saltsa legal honen guztiaren atzean, pertsonak daude…

Bereziki lazgarria da seme-alabekin etxetik botatzen dituzten emakumeen kasua. Izan ere, ikusten ari gara sarri bikotea banandu eta senar ohiak etxea ordaintzeari uzten diola, eta bankuari bost axola zaionez ordaindu ez den hipoteka zatia zeinena den eta zeintzuk bizi diren etxe horretan, kale gorrian uzten ditu emakumea eta umeak. Garai batean seme-alabek etxea erosteko abala eman eta seme-alaba horiek orain hipotekarekin arazoak dituztenean abal-emaileen aurka egiten ere ikusten ditugu bankuak, hirugarren adinekoen aurka… Izugarria da.

Goitik behera, ezker-eskuin: Urtarrilean, Ezkaban bizi zen emakume bat eta Down sindromedun semea etxetik bota zituzten. Pasa den ekainean, Algortako familia bat kaleratu zuten eta argazkian familiakideetako bat ageri da, etxeko leihotik manifestariei eskerrak ematen. Herritarren presioak Orkoiengo bizilagun baten kaleratzea gelditzea lortu zuen. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzea Gasteizen.

 

Kanal hauetan artxibatua: Etxegabetzeak  |  Kutxabank

Etxegabetzeak kanaletik interesatuko zaizu...
Iru˝eko artzapezpikuak etxegabetu nahi izan du 87 urteko emakume bat Lizoainen, baina ez du lortu

 Jende ugari hurbildu da herrira emakumezkoari babes emateko asmoz. Agoiz eta Lizoaingo alkateak ere han dira. "Artzapezpikuak ezin du lasai lo egin, nik ezinen nuke", adierazi du Felicia Itoizek, eta negarrari ezin eutsita, eskerrak eman dizkie han bildutakoei: "88 urte beteko ditut abenduan, eta orain hasi naiz fedea galtzen".


2017-08-30 | Xalba Ramirez
Bankuak hipoteka bereziak eskaintzen ari dira, etxegabetuen pisuak azkarrago saltzeko

Banketxeak hipoteka bereziak eskaintzen ari dira saldu ahal izateko finantza krisian eragin zituzten etxegabetzeen bidez lortutako pisuak.


2017-08-25 | Axier Lopez
Jaurlaritzak Mozal Legea aplikatu die sei laguni etxegabetze baten aurkako protestan parte hartzeagatik

Iazko irailean Anastasia eta bere bi semeak etxegabetu zituen Ertzaintzak, Alokabidek Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak hala aginduta. Hainbat lagun etxe atarian bildu ziren etxegabetzea eragozteko eta, urtebete ostean, protesta horretan parte hartu zuten Arabako Kaleratzeak Stop taldeko sei kideri 602 euroko isun bana ezarri diete Mozal Legea aplikatuz.


2017-08-07 | Topatu.eus
"Harrera Aurrera", etxebizitza eskubidea eta migranteen harrera uztartzen dituen ekimena

Harrera Aurrera ekimenaren aurkezpena egin dute Iruñean, abuztu osoan Iruñerrian garatuko duten egitarauaren berri ematearekin batera. Etxebizitza eskubidea eta etorkinen harrera uztartzen dituen eztabaida, aisialdi eta borrokarako espazioak sortuko dituzte.


Egiaren gentrifikazioari stop!

Azkenaldian modan jarri den kontzeptu bat da “Gentrifikazioa”. Horrek ez du esan nahi ordea, Gentrifikazioaz izendatzen den prozesu eraldatzaile hori, orain bizitzen hasi garenik. Prozesu hori, oso ondo ikusi dezakegu Egian. Urte gutxitan, Tabakalera birmoldatu egin dute, auzoko sarreraren birmoldaketa eraginez eta zentro-periferia lerroa hautsiz.


Etxegabetze bat geldiarazi dute Arrotxapean

Bankiarena den Iruñeko Arrotxapea auzoko etxea husteko agindua emanda zegoen ostiral goizerako, baina geldiaraztea lortu dute. Mounira eta bere sei eta hamar urteko bi alabak kalean geratzeko arriskuaren aurrean protesta eta babesa emateko deialdiak egin dituzte Hipotekak Eragindako Plataformako kideek. Bi hilabeteko luzapena eman diote.


Bankiak agindutako etxe kaleratzea eten nahi du ostiralean PAHk Errotxapean

Emakume bat hiru adin txikiko alabekin bizi den etxebizitzatik bota nahi ditu Bankia banketxeak. Ostiralerako deia egin du Hipotekek Kalteturikoen Plataformak elkarretaratzea egiteko.


2017-06-09 | Xalba Ramirez
Adeu BCN: turismo masiboaren eta alokairuen igoeraren kontra Bartzelonan

Bizilagun kolektibo ugarik manifestazioa deitu dute larunbaterako. Bizilagunen kanporatzeari aurre egiteko eta etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak eskatuz, gero eta talde gehiago antolatzen ari dira.


Etxebizitza eskubidea bermatzeko lege proposamena egingo du PAH plataformak

Espainiako Kongresuan aurkeztuko dute lege egitasmoa eta hauek izango dira proposamen nagusiak: Etxea ordainean uzteko eskubidea ezartzea, alokairu legea aldatzea, kaleratzeak gelditzea, etxebizitza soziala sustatzea eta oinarrizko zerbitzuak bermatzea. Manifestazioa egingo dute apirilaren 26an, Iruñean. Sindikatuen gehiengoak babesa eman du.


EAE eta Errioxa, hipoteka exekuzio gehiago izan dituzten erkidego bakarrak 2016an

751 hipoteka exekuzio izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan 2016ean, aurreko urtean baino %5,6 gehiago. Etxegabetzeek behera egin dute, baina 1.147 izan dira, hiru egun bakoitzeko, Eldiario.esek zabaldu duenez.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude