Iulen Madariagaren egia

Egiari zor izenburu potoloarekin jantzi ditu Iulen Madariagak bere memoriak. Niri gehiegizkoa iruditzen zait halako izenburua, memoria kontuetan oso zaila baita norberaren egia hizki nagusiz idaztea. Gauza batzuk egiazkotzat jo ditzakegu: datak, gertaera jakin baten ingurua edota izen-abizenak, esate baterako. Alabaina interpretazio kontuak, narrazioa bera, norberaren memoriarekin oso lotuta daudenak, nik dudazkoak ditut. Borrokaren gorrian liburuan nire egiak kontatu nituen, besteen egiekin eztabaidatzekoak, Iulenek zinezkotzat jotzen dituen zenbaitekin, esate baterako.

Hots, garaiko zenbait dokumentu berrirakurrita, ausartzen naiz esaten Iulenen bertsioa VI. Asanbladan gertatutakoaz (berarentzat Sasi-Batzar Nagusia) eta nirea kontraesanean daudela. “Barne-eztabaidaren arrazoia, azken urteetako berbera zen: zoin zen ETAren lehentasuna? Gizarte iraultza ala herri askapena?”, galdetzen du Iulenek, baita erantzun ere: “Herri askapena”. Baina nago, gauza bat dela une jakin batean zein atalek hartzen duten indar gehiago (diktatura garaian askatasun demokratikoak aldarrikatzea) eta oso bestelakoa, gizarte iraultza eta herria askapenaren artean lehentasunez hitz egitea. Bata besterik gabe posible ote?

Bestalde, bitxia egin zait zein sutsu eta ziur azaltzen den beti ETA V-Milien alde (trantsizioaren lehen urteetan barne), harik eta 80ko hamarkadan, bere ustez, erakundeak norabide okerra hartzen duen arte, irabazitakoa pikutara bidaliz. Egia da garai hartan eman zituela ETAk jauzi gordin eta ankerrenak (kualitatiboenak), baina nago borroka armatuaren estrategia-izaeraren aldaketa aspalditik zetorrela –Correo kaleko atentatua, Angel Berazadi enpresariaren hilketa, Atotxako sarraskia–, nahiz eta efektu desberdinak izan diktatura edo demokrazia liberalean.  

Garai hartarako, Emilio Lopez Adanek (Beltza) argi eta garbi azaldu zituen aldaketa horien ondorioak (*): “Interpretazio ideologikoaren bidez ‘etsai objektiboak’ izendatu, edo hobengabekoen heriotza onartu, eta menperatzaile zuzenak ez diren pertsonal biktimak bezala hautatu, hori ezin dugu onartu. Azken finean, etikarik gabe ez dugu askatasunik izango”.

Nire elkartasuna Iuleni, hain zitalki eta bidegabe tratatua izanagatik, baina hori ez da berria: ETAren historiaren partaide garenok antzeko medizina irentsi edota irentsarazi digute. Gaur herexen mailu eta bihar ingude: ETA Berri, ETA VI, ETA pm, Iratzar, Aralar. Batzuentzat Otegi eta bere kideak likiak dira.

Ontsa izan, Iulen. Urte askotarako!

(*) Biziki gomendatzen dut ETAren estrategia militarraren historia. Beltzaren  azken liburua.
 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Materialismo histerikoa
Zer da berria

Ez dira taberna batean ausartu, baizik eta Instagramen, Facebooken, edo email batean (mundu digitalean ere badira zaharkituak: email hori Hotmailekoa izan daiteke oraindik, pentsa). Zuzeneko lehen musuen ondoren, Whatsapp eta Telegram bidez, poltsikotik iritsiko zaizkie laztan... [+]


2024-03-17 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunitatea

2024ko Arkitektura Pritzker Saria arkitekto japoniar bati esleitu zaio: Riken Yamamoto-ri. Bere izena tekleatzen baduzue, bere izenari lotuta dauden eraikin irudiak ez dira bereziki deigarriak. Deigarria dena da Pritzker sariak oraindik ere eraikin berriak eta oparoak egitearen... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude