"Kolesterola errugabea da"

  • Michel de Lorgeril kardiologo famatua da eta Frantziako CRNS erakundeko ikerlari. Elikadura gaietan erreferentziazkoak diren ikerlanak burutu ditu. Cholestérol, mensonges et propagande (Kolesterola, gezurrak eta propaganda) eta Dites à votre médecin que le cholestérol est innocent (Esan zure medikuari kolesterola errugabea dela) liburuak plazaratu ditu. La Nutrition hedabide elektronikorako Lilou Macé kazetariak elkarrizketatu du.


2014ko urriaren 26an
Michel de Lorgeril kardiologoa (Argazkia: Le Progres)
Michel de Lorgeril kardiologoa (Argazkia: Le Progres)

Lorgeril doktorea, esaguzu zertan datzan kolesterolaren arazoa.

Kolesterolaren arazoa da… arazorik ez dela (kar, kar…). Kolesterolaren gaia medikuntzaren eta zientziaren ikuspegitik ikaragarri esajeratuta dago. Gaixotasun kardio-baskularren lehen kausa bihurtu dute, infartuaren eta istripu kardio-baskular zerebralarena, baina esan daiteke lasaitasun  osoz kolesterola errugabea dela. Kolesterola izan daiteke seinale bat, bizimodu desegoki baten marka. Kakotx artean diot “bizimodu desegokia”, osasunarentzako kaltegarria den moduan bizi baikara. Kolesterolari begiratzea baino hobe genuke jendeei galdetzea, medikuok diogun moduan “galdekatzea”, jakiteko nola bizi diren, azterketa zehatzak eginez, arteriak ukituz, estetoskopioz behatuz… Pertsonak istripu kardio-baskularra nozitzeko daukan arriskua askoz hobeto neurtuko genuke. Esperientziak esaten digu jendeei galdetzea zer jaten duten, zenbat pipatzen duten, zer nolako ariketa fisikoa egiten duten… askoz bide egokiagoak direla istripuok saihesteko kolesterola neurtzea baino.

Hori horrela baldin bada, nola iritsi gara gaur bizi dugun punturaino kolesterolaren kontuan?

Oso historia luzea da. Laburbilduko dizut. Agro-elikadura industriaren bi atalen arteko borrokatik sortu zen. Alde batetik, esnea eta haragia ekoizten dutenak: koipe saturatuak dauzkate eta odolaren kolesterola igo arazten dute handizki janez gero. Beste aldetik, olio begetalen ekoizleak, gurinaren ordez margarina hedatu nahi zutenak; sukaldatzeko olioa erabili edo gurina erabili, ezagutuko duzu eztabaida. Sinplifikatuz, beraz, haragiaren eta gurinaren gainetik eguzki-lorearen olioa nagusitzea nahi zutenek kolesterolari gerra deklaratu zioten.

Oso gerra txarra da. Zientziaren ikuspegitik, kolesterolarena estafa bat da. Kontua azeleratu da 1990eko hamarkadan, merkaturatu direnean kolesterola gutxitzeko sekulako indarra duten botika, estatinak. Orduan hirugarren bazkide bat sartu da guduan, farmaziako industria. Baina osasungintzako agintariek industrialei froga zientifikoak eskatzen zizkietenez eta froga horiek lortzea oso zaila zenez asmatu egin dituzte, argi eta garbi.

 “Iruzurra” esaten dut benetan iruzurra izan delako. Duela gutxi 2005 inguruan Vioxx [antiinflamatorio oso ezagun eta erabilia, bere kalteak demostratutakoan agintariek merkatutik atera dutena] famatuarekin izandako eskandaluaren ondotik, agintariek arau berriak ezarri dituzte entsegu klinikoentzako. Eta industrialen eta zientzialariek botikekin egindako frogen gainean kontrola handiagotzen hasi denean, estatinen froga zientifikoak desagertu egin dira, horrela, besterik gabe. Hau da, estatinak testatzeko egindako entsegu kliniko guztiak, arautegi berria baino lehen mirariz bezala denak positiboak zirenak, 2007tik aurrera sistematikoki negatibo azaldu dira. Orain profil apalagoko gerra batean gaude, industrialak atze-goardiatik saiatzen dira botika horiei ahal duten denbora luzeenean etekina ateratzen, medikuak eta jendea ohartu aurretik engainatu egin dituztela.

Diru aldetik ikusita, munta handiko negozioa da, herritar askok kontsumitzen dituzte estatinok…

Frantzian bertan zazpi milioi dira botikok ohikotasunez erabiltzen dituztenak. “Ohikotasunez” esaten dizut, zeren eta tartean agertzen dira estatinen alboko kalteak, medikuaren eta gaixoaren arteko gatazkak dakartzatenak. Medikuari esan diote botikok ez zutela batere ondorio txarrik eta, aldiz, gaixoa datorkionean esanez “giharretan min dut, giltzadurak gogortzen zaizkit, memoria galtzen hasi naiz…” orduan medikuak erantzuten dio “aizu, froga zientifikoek erakutsi dute oso ondo toleratzen dela botika hau, zure irudipenak izango dira…”. Hala ere gaixoak utzi egiten du botika, beranduago medikuarengana doa berriro, honek esango dio “ez, ez utzi, hartzen segitu behar duzu, bizia salbatuko dizu”, nahiz eta ez den batere egia… eta gaixoa hartzen hasten da berriro, baina kalteak sentitutakoan utzi berriz eta horrela, hasi eta utzi. Badira ondo toleratzen dutenak ere, genetikak asko agintzen du kontu hauetan, baina proportzio handi batek oso gaizki daramatza estatinak.

Zein dira estatinen alboko kalteak?

Oso ugariak. Hitz bitan, estatinak dosi handi edo ertainetan luzaz hartuz gero handitzen dituzu kantzer bat edukitzeko aukerak, itsutzekoak, adimena galtzekoak, zure giharrak pozoitzen dituzu, liseriketa aparailua ere bai… Beraz, alboko kalteak izugarri gogorrak dira. Zaila da demostratzea kantzer bat estatinek sortu dutela, baina zientziaren arloan datu oso-oso kezkagarriak daude, begietako arazoak, adimen gutxitzeak… Ni bereziki kantzerrari dagozkionek kezkatzen naute, asko daude, errepikatzen dira, eta datu horiek azaldu dituzte baita industriarekin loturaren bat daukaten ikerlariek ere.


LARRUN
2014ko urriaren 26a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Eguneraketa berriak daude