Atzoko eta gaurko musikaren irakurketa aberatsa Hala Bedin

  • Askoren artean ::Hala bedi, 30 urte kolpez kolpe

    Bonberenea ekintzak, 2013

80ko hamarkadan militar, elizgizon eta arriba-españako marka zuen Gasteiz hartan kale-agerraldi ateoak egiten hasi ziren, eta polemika handia piztu zuten. “Gaizki ikusitako” jende multzo hartatik batzuk kontrainformazioaren aldeko hautua egin zuten, hala sortu zen Resiste! fanzine aitzindaria, eta Hala Bedi irrati librea ere orduan jarri zuten martxan. Berehala batu zitzaizkien bide lerro antzekoan zebiltzan punk eta rock elementu erradikalenak eta elkar elikatzen hasi ziren: taldeek irratiko mikrofono eta uhinak zabalik zituzten; eta musikari horiek Hala Bedi moduko ekimenak babesten saiatzen ziren. Horra hor, esaterako, 1987an Gasteizko irratiaren alde Vomito, Kortatu, La Polla Records eta Quemando Ruedas taldeek egindako kontzertua. Ez zen bakarra izan, baina garrantzia hartu du, irratiak berak zuzenekoan oinarritutako maketa argitaratuko zuelako orain 10 urte, eta CD formatuan ere eskuragarri jarri zuen.

Rockak, kale-musikak beti izan du leku pribilegiatua, merezitakoa, Hala Bediko uhinetan. Bai irratsaio espezializatuetan (Pesadilla del Punk Rock, Hiru Kortxea…) zein programazio orokorrean. Belaunaldiz belaunaldi, eraso guztiei aurre egin eta hazi egin da Hala Bedi; eta hainbat belaunaldi batu ditu bere baitan. Horren adibide dira 30. urteurrenerako prestatutako disko-bilduman aurki ditzakegun protagonistak eta horiek aukeratutako kanta gogoangarriak.

Johnny & Josephek Kortaturen ‘Kolpez kolpe’ri ukitu hillbillyagoa eman diote, hitz berriak sortuz eta Hala Bediren urteurreneko kanta bilakatuz. Iraganean Euskal Herriko rythm&bluesaren errege izan zen The Allnighters berriki berpiztu da eta Eskorbutoren ‘Cuidado’-ri arrisku-puntua kendu eta groove-a gehitu dio, dantzagarri bihurtuz. Berako Sexty Sexers taldea Euskal Herriko rock-and-rollaren aita den Niko Etxart omendu du merezimendu osoz, ‘Zkrax’ kantaren bidez. Sakanako Hesian taldeak 90eko hamarkadako ‘Amets bat’ hit-a –Alaitz eta Maiderrena– gaurkotu du, erritmoa gehituz. Anai-Arrebak disco taldeak M-ak taldearen ‘Barkatu Ama’ klasikoa ekarri du gazteagoen belarrietara. Indarrap-ek Gozategiren ‘Pakia Beyau’ erabat eraldatu du hip-hopera eramanda. Garik aspaldiko bidelagun RIP omendu du ‘Mundo muerto’-ren gordintasuna  biluztasunetik landuta. Eskerrak Betagarrik erreskatatu duen Hala Bedi eta Gasteizko idiosinkrasiaren eredu parekaezina den ‘Rula’, Potatorena. Ortophonkek soul bihurtu du La Polla Recordsen ‘Tú alucinas’. Izaki Gardenak-ek intentsitatea eman dio Ruper Ordorikaren ‘Ene begiek’ ederrari. Neubat taldeak Negu Gorriak-en ‘Zipaioen matxinada’ pisutsuago bihurtu du. Bronzek punch berezia, rockeroagoa, ezarri dio Itoizen ‘Hegal egiten’ hunkigarriari. Sumision City Blues taldeak blues-rock irakurketa egin dio Zuloak proiektuaren ‘Artzai Ona’-ri. Willis Drummond taldeak ‘Pakean utzi arte’ gaurkotu du. Eta, azkenik, Bap!-en ‘Plastikozko janariak’ kutsu orkestral amorratuz jantzi du Xabier Montoiak.


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude