Bi emakume, ez gizonei buruz hizketan, uste baino zailagoa fikzioan

Merezi du gaiak leku bat, martxoaren 8a pasa ondoren berdintasunaren afera hedabideen agendatik desagertuko den beldur bainaiz: ezagutzen duzue Bechdel Testa? Diagonaleko artikulu bati esker izan nuen haren berri. Fikziozko lanetan genero desbideratzeak neurtzeko balio duen hiru puntuko galdetegi sinple-sinplea da.

1) Istorioan agertzen al dira bi emakume gutxienez? (Rol esanguratsuren bat dutenak).

2) Hitz egiten al dute emakumeek elkarrekin?

3) Solasaldian, gizon bat ez den zerbaiti buruz ari al dira?

Testa pasatzeko hiru galderen erantzunak “bai” izan behar du. Erraza beharko luke, baina azken Oscarretan film onenaren saria irabaz zezaketen gehienek ez zuten pasa.

Testaren sortzaileak, Alison Bechdel komikigileak (irudian bere buruari egindako erretratua), honela azaldu zuen galdetegiaren sorrera: “Arraroa zen pentsatzea fikzioan agertu diren emakume handi horiek denak, Jane Austen arte, beste sexuaren bidez ikusiak izan zirela; ez hori bakarrik, beste sexuarenganako harremanean bakarrik ikusi zituzten. Eta hori emakume baten bizitzako oso zati txikia da”.

Testak baditu gabeziak noski: galbahea pasatzen duten lanek ez dute zertan ez-sexista izan, analisi konplexuagoa behar da horretarako. Eta galdetu liteke ea Zero dark thirty filmean bezala bi emakumezkok Bin Ladeni buruz hitz egiten dutenean  zertaz ari diren, gizonez edo politikaz.

Edonola, tresna baliagarria da gure imaginario kolektiboa eraikitzen duten produktu kulturalak genero ikuspegitik aztertzeko modu errazean. Zineman, komikietan eta bideo-jokoetan aplikatzen dituzten webguneak badaude. Animatuko al da norbait euskal literaturarekin? n
 


ASTEKARIA
2013ko martxoaren 17a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude