"Entretenimendu hutsari kontra egin behar diogu"

  • Karteleran zein bestela: hil arte bizi.

Urte osoan zine-aretoak hutsik eta denak Zinemaldiaren zain!

Zinera joaten ez den jendea zinemaldiko ilara amaigabeetan ikustean auzo-lotsa sentitzen dut. Folklorea da, festa, kalean ez dakit zein famatu ikusteko aukera... Bakoitzak egin dezala nahi duena, baina koherentziari buruzko leziorik eman gabe.

Donostian ez dagoela kultur mugimendurik diote progre guai koherenteek.

Ez da izango Alde Zaharrean tragoak hartzea gehiago gustatzen zaigula eta, gauerdian, txispatuta, “Donostian ez dago ezer!” haserretzen garela? Ba bazegoen, baina gu pintxoak jaten geunden!

ETB1eko fikzio eskaintza oparoarekin entretenitzen ginela esan behar nizun, baina...

Batetik ETBk fikzioa behar du, eta bestetik beste mota bateko fikzioa. Dena oso garbia, txuria, eta puritanoa iruditzen zait. Zergatik ez Sex and the city bezalako telesail bat Donostian? Amonei izugarri gustatuko litzaieke!

Edertasun kanonen diktaduran jausten ez garen bitartean...

Ez dut uste itsusia edo polita izatea denik kontua, zera berezi hori edukitzea baizik. Begira Carmen Machi, ez da bereziki ederra, baina bere bizitza osoan egin du lan, aktore bikaina delako. Horixe da irauteko dugun euskarri bakarra.

Antzerkiak Euskal Herrian irauteko duen euskarria komedia den bezalaxe?

Euskal Herrian ez dago antzerkirako ohitura handirik eta jendeak komediak nahi ditu, barre egin, gutxi pentsatu. Horri kultura programatzeko dirurik ez dagoela gehituz gero tarte txikia geratzen da, baina entretenimendu hutsari kontra egin behar diogu.

Lehenbizi, esplikatu jendeari zuen lanbidea ez dela farandula bakarrik!

Zergatik begiratzen diogu oker farandulari? Noiz ohartuko gara antzezpen bakoitzaren atzean dagoen lanaz? Ulertu nezake fabrikan zortzi orduz lan egiten duenarentzat mundu eroa izatea gurea, baina agian niretzat harena eroagoa da.

Ez didazu botako purrustadarik zuen lanbidearen prekarietate eta segurtasun ezagatik?

B plan batekin izugarri lasaitzen naiz eta ez naiz nire burua aktore lanetan ez bada inon ikusten ez duen horietakoa. Ate andana daukat irekitzeke. Hori bai, gehien gustatzen zaidana itxi arte ez nituzke ireki nahi.

Lasai, egiten duzuna egiten duzula, Goenkale-ko Mimi izango zara beti.

Putakeria litzateke ez banu beste ezer egin, baina beste erregistro asko lantzeko aukera izan dudanez, arazorik ez. Gainera, Mimiri kariñoa diot, nahiz eta azkenerako ez nekien zer pentsatzen zuen berak eta zer nik.


ASTEKARIA
2012ko irailaren 23a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude