Ama eta emaztea

Azken denboretan, Euskal Herrian amatasunaz idazten da, inpresio hori dut. Bizkitartean mende erdiz iraultzak iragan badira, feministak barne, ikuspegi partziala agertzen dela iduritzen zait: amatasun idealizatu batean gauzatzen den emaztetasuna, aipamenak zenbait alde edo garairenak direlarik, kristalizatuak, amatasunaren bidez emaztetasunaren betetze eta gailentze alegorikoak, azken finean gizarte tradizional eta patriarkalaren horiek berak?

Haurdunaldia, emaztearen irudi perfektu borobila, haur behar gorriko sufrikarioa, erditzea eta lehen asteetako arten aipamena: egiak badira ere, nekez imajina daiteke urrunago deus gutxi dela kontatzeko. Horien aldean, amatasuna emaztetasunaren parte bada ere, non aipatzen dira beste alde guziak?

Hasteko, amatasunaren alde idiliko horren bestaldea ez genuke isildu behar, egoera zaila ere bada, fisikoki eta ibilbide psikologikoan, epe luzean gainera, nolabait ongizatearen gizarte tiraniko honek ukatzen duena: nekea, itolarri sentsazioa, denentzako arrangura eta goizetik arrats, egunero, zernahi gertaturik ere maitatzea, barkatzea, ahanztea, bere burua beste guzien ondotik pasaraztea.

Bestalde, amatasuna zerbait anitzez luzeagoa da, haur desiotik hasi eta sortu ondoan bizi osoan gogo gorputzetan iltzaturik eramanki dena. Zer genuke aipatzeko gure herrian, preseski, haur desio-ezaz edo arrazoi bat edo besterengatik haurrik ezin ukanaz, agian ere paraitzen duten presio sozialaz?

Molde zabalagoan eta oroz gainetik, amatasuna emaztetasunaren parte bat baizik ez denez, eta Euskal Herrian hainbeste gauza aldatu ondoan, ez dut sinesten emazteek ez dutela arrangurarik beren egoeraz, beren haurrez, emazte kondizioaz, norberak gizarte honetan duen rolaz, gizartearen alde tiraniko guziez eta sustut, sustut, garapenaz ama gisa, bistan dena, baita ere pertsona, langile, militante, eragile gisa, nik dakita. Eta horretaz gauza gutxi entzuten dut. Azken finean, gure garaikoek ditugun buruhausteak.

Baliteke okertzea baina, niganaino bederen ez da oraino heldu herri honetan emazte eta ama izatearen konplexutasun horren berri eta, egia dela ala ez dela, ikusi nahi nuke jorratua; hots, bazterren inarrosteko, bada hemen problematika horien alde guziak irudikatzeko margoak har litzaketen Élisabeth Badinter batzuen beharra.
 


ASTEKARIA
2012ko uztailaren 01a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Eguneraketa berriak daude