Bildu eta Aralarreko boto-emaile horiei!

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak EAEko 2.122 euskal herritarri egindako galdeketaren berri eman du berriki. Prentsari buruz eman dituzten erantzunei helduta: Bildu-ren boto-emaileen %56k eta Aralarreko %60k irakurtzen dute El Diario Vasco edo El Correo.

Demagun kontuan hartzeko fidagarritasuna duela inkestak, eta gure ingurune soziologikoa ezagututa, ez dela sinesgaitza gertatzen, nahiz harrigarria bai.

Nik uste, honetan bat etorriko zaizkidala artikulu honen irakurle gehienak: Bildu eta Aralarreko boto-emaile gehienek irakurtzen dituzten bi egunkari horien helburua, dirua irabazteaz, eta kalitateko egunkaria eskaintzeaz gain, gu espainiar sentiaraztea da, statu quo politiko honi eustea; eta hori editorialetan, eta politikariei egiten dizkieten elkarrizketetan, eta haietan kolaboratzen duten idazleen iritzi-artikuluetan, eta egunkari horiek dituzten sailen banaketan-eta, erraz froga liteke.

Eta halaber, beste honetan ere: Eskozian laster gerta daitekeela dirudiena hemen gertatzera, boto-emaile horiek guztiek Euskal Herri independentearen alde egingo lukete. Zergatik, beraz, esan dezagun, kontraesan horiek?

Gure etxean beti hala hartu izan da! Familia-tradizioa. Euskaraz irakurtzea gehixeago kostatzen zaigu, erosoak gara eta ez dugu hor indarrik egin nahi. Euskaldunak gara edo euskaldun sentitzen gara, baina gaztelaniaz bizi gara. Kalitate profesional handikoa iruditzen zaidalako, esan dezake besteren batek. Lau eragile horien batura izan liteke egiten genuen galderari gehien hurbiltzen zaion erantzuna: familia-tradizioa, kulturalki erdaldun izatea –haatik, badaude beste egunkari batzuk nagusiki erdaldunak–, eta profesionaltasunari lehentasuna ematea?

Ondorioak oso dira tamalgarriak: ez gara gauza asteak dituen egun guztietan euskarazko egunkari bakarra kalerarazteko; oso mugatuak gaude prentsa bidez –Gara eta Noticias hartuta ere– Euskal Herri independentearen aldeko onurak agertzeko, eta, aldiz, gatazka politikoari irtenbide duin negoziatua ematearen aurkako ahotsak gailen gertatzen dira gehien saltzen diren aldizkari horien bitartez.

EAEko jende gehienak, Eskozian luze baino lehen jazo daitekeena hemen gertatzera, Euskal Herri independentearen aldeko hautua egingo luketenak, egoskor jarraitzen du, guztiz horren aurka dauden egunkariak erosten. Otoi, eskizofrenia hori hautsi, alde onetik!


ASTEKARIA
2012ko maiatzaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude