Elektronikaren eta gitarren arteko batuketa ilusionagarria

  • SPLIT 77 ::split 77

    Noizpop

    iraupena ::48´30´´

    prezioa ::10€


2011ko ekainaren 05an
Split 77.
Split 77 diskoaren azala.
Iraganean Euskal Herrian pop-rock ilun eta dantzagarriaren gidariak izan ziren bilbotarrek bost urteko etenaldi luzea egin dute eta musikagintzarako Internet hainbeste erabiltzen ez zen garai haietatik gaur egunera arte hutsune handia utzi dute. Baina, orain bueltan etorri direnean, aurreikuspenak gainditu dituzte. Taldekideek diotenez, partaideak falta arren ez diote inoiz lan egiteari utzi, eta hori oraingo emaitzan antzematen da. Sintetizadoreak eta erritmo elektronikoak presente daude oraingoan ere, eta gitarren eta elektronikaren arteko oreka ederra lortu dute: technoa, esperimentazioa edo ukitu industrialak ere gehituz. Horrez gain, baina, rock gitarreroak, after-punkak, popak eta 90eko hamarkadako noiseak ere bere lekua dauka, nabarmena. Hiriaren soinu banda dotore eta ilun bezain erakargarria.
"Disko hau egiterakoan askatasun izugarria eman digu hainbeste gauza airean egoteak"

Diskoaren diseinua oso minimalista da. Oharkabean itzuli nahi izan duzue?
Beti diseinua desberdin egiten ahalegindu gara, gure nortasunaren atal funtsezkoa delako. Izan ere, aurretik ibili ez ditugun bideetan jardun dugu oraingoan taldearen arlo guztietan. Horregatik egin dugu disko hau, musikarekin hazi eta disfrutatu nahi dugulako.

Ba al da benetan “Euskal Hiri”-rik?
Gure Euskal Hiria Bilbo da, beste guztia entelekiak dira. Musikarekin, ez dago zertan egi bakar bat erabili mundua den moduan erakusteko.

43º14,51N 2º56,39W. Oso argi daukazue zer posizio zehatzetan zaudeten?
Batzuetan bidaia luze eta konplexuenak entsegu lokal batean egiten dira; horiek dira gure lokaleko koordenadak.
Tarte askotan ez da ahotsik ageri. Halakoetan beste instrumentu baten pare jarri nahi duzue, nagusitu gabe, alegia?
Musikan askoz errazagoa da gauzak “jartzea” kentzea baino. Jende askok esaten du gure musikan elementu asko ikusten dituela, baina guk ez dugu uste horrenbesterako denik. Prozesuaren atal batzuetan gauzak “kentzea” da helburua, eta horretarako kantak kanpotik ikusi behar dituzu, zureak ez balira moduan. Eta hala ahotsak beste baliabideek baino garrantzi txikiagoa izan dezake.

Badirudi disko honetan aurrekoetan baino askeago aritu zaretela konposatzerako orduan. Hala da?
Bai. Pentsa ez genekiela bateria jotzaile berria lortuko genuen ala ez. Dena airean zegoen eta horrek askatasun izugarria ematen dizu.

Bizitza “bi koloretan” ikusita, errazagoa edo zailagoa zen?
Kontua ez da errazagoa edo zailagoa zen, baizik eta garai batean dena berria zela; sentsazio hori da hazterakoan galtzen duzun gauzetako bat.

“Etxean ispilurik ez dut”. Sortzerakoan barrura baino ez da begiratu behar?
Berez bigarren pertsonan egina dago letra guztia, sortzerakoan ispilu bera izatea errazagoa da batzuetan.


ASTEKARIA
2011ko ekainaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Olaia Salazar Urrutia
#4
#5
Barbara Miller
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude