Gabon Eskea

Gabon kantua edo Oles egitea ere deitzen zaio zenbait lekutan (izen gehiago ere izango ditu, noski) baina guk, Gabon kantu entsegua egiten dugun arren, Gabon Eskea esanda ulertzen dugu abenduaren 24an, goizeko zortziak inguruan herriko kaskoan irten eta gaueko bederatziak ingurumarian berriro bertan bukatzen dugun jardunari.

Zertan hainbeste ordu: kantuan, eskean, parrandan, bisitan? Dena zaku berean! Horrelaxe esanda adierazten da ongien, seguru asko, herri txiki gehienetako Gabon Eskea. Orain urte batzuk, oinez egundoko nekatua hartzen genuen eta baita egundoko zopatua ere, eguraldi lardatsa moduzkoa baldin bazen. Igoal goizean goizetik atertu gabe euria edo elurra mara-mara; urte bakan batzuetan bakarrik giro eguzkitsua eta goxoa. Hori bai, gu umeak ginen orduan eta giro kaxkarreko eguna zenetan –hain ibiliko ginen errukarri, lokatzaz inbixaturik eta blai eginda– zakuak pisu gehiago izaten zuen ilunabarrean eta, batik bat horri, asko begiratzen genion umetan.

Azken hogeita hamarren bat urte hauetan edo, kamioia eta furgonetaren bat ere ibiltzen ditugu eskeko lagun. Beharko! Bestela ez genuke herriaren laurdenik ere pasako. Gainera, kamioiaren atze partean, bestelako egunetan abereak ibiltzen dituzten espazioan, egun horretan ere, hala-moduzkoak baino, abereak ibiltzen gara. Hango bultzada, salto, txapel ezkutaketa, aire girotu/lurrindu, kantu eta zoro festa! Eta aldi berean, han gertatzen dena ezagutu eta joan ezinean egokitu denarentzat, inbidia galanta sortzen duen giroa.

Laborategi horretan egosten dira kopla saiorik alaienak edo kantu aldirik aztoratuenak. Baita, hurrengo baserrian halako eta halako daudela kontuak aterata, momentuan bertarako propio egindako kanta edo bertsoak ikasi eta entseguak egin ere eta talde osoak, labetik atera berri, ilusio galantez eskaini aurrez aurre ate ertzean egon ohi diren baserritarrei. Gertatu ohi zaigu, furgonetan eta kamioiaren kabinan zihoazenei abisatzea ahaztu eta haiek zur eta lur geratzea ere, kanta berrituaren aurrean.

Zerbait bada sormen edo okurrentzia maila suspertzen duena Gabon Eskean. Baserri batean salda beroa, hurrengoan pastak eta ardoa, hirugarrenean txistorra eta zahatoa, laugarrenean mandarinak, bosgarrenean olibak, gazta, kafea eta pastak... eta handik aurrerakoa, gogoratu ezazu ba! Baserri eta gainerako etxe ia denetan atzaparrak bete ematen digute eta guk eskertu. Bai horixe! Esateko, atari bakoitza soinu eta dantza kopla eta kanta izaten da eskeko taldeei esker.

Polita izaten da gurean, herriak mendixka bat erdian duenez –Gabiri toki guztietatik agiri, dio esaerak–, alde bateko otordu ohiturak garai bateko fraide komentuak ezarri zituen eta beste aldekoak RENFEko trenek. Fraideak mahaian 12etan puntuan eta trena auskalo noiz pasako zen! Kontua da, usadioari jarraituz, ttonttorraren alde batean 12etan edo bazkaltzen dela eta bestaldean bazkaltzerako 14ak gertuago. Eskean gabiltzanean ederki nabaritzen dugu aldaketa: azkeneko baserrian eguerdiko ordu batean kantatu eta kafea bedeinkatuta puru eta guzti; hurrengoan, berriz, mendixkaren bestaldekoan, urdaiazpikoa eta txorixo frijitua... dena barrura eta berriketa gutxi!

Gabon Eskea dugu aitzakia herritarrok elkar ezagutzeko eta harremanak girotzeko. Amonak galdetuko du: neska hura nongoa den eta mutil hark halako baserritakoa behar din eta... emoziozko malkoren bat tarteko, gogoratzeko uneak geratzen zaizkigu txapelpeko ganbaran. Animo, alaitasun eta usadioaz gain, ordea, jardunak baditu helburu gehiago ere eta fedea hozten doan heinean, elizak bere garaian errito paganoekin egin bezala, guk ere nola mezu hala forma, geure erara bizi dugu eguna. Eta ahaztu gabe: biltzen diren puxkak eta diruak, lagunarteko afaria egiteko eta premian dauden hurbileko nahiz haraxeagokoei laguntzeko balio izaten du.

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude