Iturri ugaritatik edan eta partekatu

  • Esne beltza ::Noa

    Baga Biga

    iraupena ::53´26´´

    prezioa ::11€

esne beltza
Hernani inguruan sortutako talde hau nekaezina da. Lehenengo diskoarekin mestizaia edo mundu musika ikuspegia lantzen buru-belarri hasi ziren; Esne Zopak proiektuarekin trikitiaren tradizioa arakatu zuten; eta hirugarren lan honekin nazioarteko kultura, kolore eta doinu-truke zenbatu ezina egin dute. Afrikako, Europa Ekialdeko eta Asiako musikari askorekin egindako harremanaren bitartez, gai izan dira reggae, ska, hip-hop, raggamuffin, country, rock, elektronika, dub, cumbia eta bestelako estiloak lantzeko, horien guztien testuinguruetan erabat barneratuta, mimo eta meritu handiz. Eta bitxikeria moduan, Nafar erreinua bertsio arabiarra eta Rocokokofader patchanka, besteak beste. 2011n munduan are eta gehiago bidaiatzeko asmoa dute; ea ba oraingoan zer ekartzen diguten!

www.myspace.com/esnebeltza
Xabi Solano - Esne Beltza
"Gure kontzertuetan adin nahasketa ikusteak asko betetzen gaitu"

Zer “pasaporte” behar da hainbeste herritako problematika jasotzeko?


Bidaiatzea eta hizkuntza zapalduak dituztenen berri jakin nahi izatea. Batzuetan espresuki grabatzera jo dugu, beste batzuetan kontzertuak egitera… Diskoak ahots eta kolore ugari ditu. Ahalegindu gara kanpora jo dugunean hangoa ezagutzen eta hangoek gurea ezagut zezaten. Lortu dugulakoan nago eta hori guretzat truke-sortze esperientzia ikaragarria da. Baina pasaporte hori 2011rako behar dugu, apirilean hasita kanpora asko jo behar dugu-eta.


Udan zuzenean gehientsuen aritu den taldea zarete. Nola bizi izan duzue?


Aurten 70 kontzertu egin ditugu, eta jada ezetz esaten gabiltza. Esne Beltza martxan jarri genuenetik kristoren booma izan da, harrituta gaude. Lehenengo lanarekin jende gaztea etortzen hasi zen; Esne Zopakekin jende edadetua ere batzen hasi zen; eta Noarekin baita oso gaztetxoak ere. Egia esan, adin nahasketa hain handia ikusteak asko pozten gaitu.


Ez dut gogoan halako kutsu jamaikarrik izan duen Kilometroak-eko kantarik…


[Barre egin du]. Egia da. Oso argi genuen alaia eta mugiaraziko zuena izan behar zuela eta guk oso gustuko dugu ska-roots ildoa.

Kilometroak, Udalbiltza, Donostiako Piratak eta beste hainbat herri-ekimenetako kantak idatzi berri dituzue. Nekaezinak zarete?
Baita Gazteherriarena ere. Hala suertatu da. Gugana jo dute eta neka-neka eginda geunden, baina guk ezin dugu ezetz esan, ekimen horietan sinisten dugulako. Are gehiago, kanta horietako bakoitzarekin oso harro gaude.

Nafar erreinuaren bertsioa oso berezia da. Nola bururatu zitzaizun?


Esne Zopak lanerako egin nuen, baina DVDan dator, kredituetan, eta berreskuratzeko eskatu zidaten. Aitaren eta amaren etxea esne-saltzaileen lanbidearekin lotzen dut, galtzear daudelako. Beirut taldearen abesti baten tronpetaren melodian oinarritu nintzen.

Azkenak
Eneko Etxeberria: “Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama. Azken indusketa honek ez du, berriki hildako... [+]


2024-05-06 | Gedar
Asteartean hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak

 

Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.

 


"Elkarren berririk izan gabe lelo berdina hautatu dugu, 'Palestinako umeak gureak ere badira': esanguratsua da"

Gasteizko hezkuntza komunitateko hainbat zentrok eta eragilek ekimena antolatu dute maiatzaren 10erako, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Urriaz geroztik zenbait eskola ekimenak antolatzen hasi ziren Paletinarekin elkartasunez, nork berea;... [+]


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


Eguneraketa berriak daude