Kolore gehiagorekin hazitako kantutegia

  • Azkaiter Pelox ::Azkaiter Pelox & Road Band Zuzenean!

    autoekoizpena

    iraupena ::31' 09''

    prezioa ::10€


2011ko urriaren 05ean
Azkarate Pelox
Azkaiter Pelox dozenaka musika saltsatan murgilduta ibiltzen den Bergarako Unai Azkarate da. Berau kide den Mahaster River taldea ezagunagoa bada ere, aspalditik dabil Azkaiter Pelox izenpean bakarlari, kontzertuak egiten. Oraingoan, baina, Bergarako eta Orioko zenbait lagunekin batera, bakarkako piezak rock formatura egokitu eta talde izaera hartu du. Hala, oraingoan ere euskaraz abestutako bluesa eta rocka oinarri dituen arren, abestiak jantzi eta aberastu egin ditu. Bere klasiko batzuk birmoldatzeaz gain –Orratzen dantzen menpean piezak, esaterako, intentsitatean asko irabazi du–, kanta berriak ere aurkeztu ditu, Cream zein Vince Taylorren klasiko bana oparitu dizkigu eta bonus-ean hip-hop pieza batekin ausartu da. Diskoa zuzenean grabatuta dago bere bi “etxeetan”, Bergaran eta Orion.
www.myspace.com/azkaiterpelox
Unai Azkarate - Azkaiter Pelox
Banuen gogoa abesti akustikoak rock formatura egokitu eta taldean erakusteko

“Orainaldia harrapatu ezinezko harribitxi bat baino ez da izaten, benetan iheskorra izaten da”. Horregatik beti zaude makina bat proiektutan sartuta?


Urte osoa Azkaiter Peloxen kantutegiari talde izaera ematen pasa dugu, abesti akustikoak rock formatura egokitzen eta kontzertuak prestatzen. Beraz, proiektu honetan nahiko zentratuta gaude oraingoan. Mahaster Riverri dagokionez, parentesian dago kide bat musikal batean lanpetuta dagoelako.


Zer oroitzapen dituzu Bergaran, Lainon, eta Orion, Kalakarin, egindako kontzertu hauetaz?


Oso onak. Bergarakoan, Laino skate parkea kontzertu areto bilakatu genuen; eta Kalakariri dagokionez, urteak dira gure proiektuen diskoak han aurkezten ditugula. Jendeari esan genion grabatu nahi genuela eta oso ondo hartu zuten.


“Zein polita den ulertzea esaten ez dena”. Zure hitzak interpretatu behar dira, ezta?


Bai, asko gustatzen zait abestien interpretazioak entzulearen arabera anitzak izatea; nahiago izaten dut zeri buruz hitz egiten den esan eta bakoitzak uler dezala.

Hainbat abesti lehenagotik berreskuratu dituzu. Buelta erdi eman eta haizea hartu dezaten?


Aspalditik neukan Orratzen dantzen menpean rock formatuan aurkezteko gogoa. Horrez gain, diskoa zuzenean denez, aspaldi sortutako beste abesti kuttun batzuk berreskuratzeko lizentzia hartu dut.

Harrituta gelditu naiz bonuseko hip-hop-a entzutean. Halako erregistroekin ere ausartzen zara? Eroso ikusi duzu zure burua horretan?


2009ko udan Orioko skate pistan ezagututako Bernat Ramon disko jartzaile kataluniarrarekin sortu genuen abesti hori, haren estudioan. Horrez gain, Laino skate parkeko inaugurazioan beste rap batean kolaboratu genuen, eta hitzak idazterakoan hori da aintzat hartu dudana. Estilo askotara nago zabalik eta egia esan behar badut, gero eta erosoago ikusten dut nire burua abestiak konposatzerakoan.

Azkenak
Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


2011 eta 2023 arteko epealdia
Amnistia Legea aplikatzea eskatu dezakete Kataluniako prozesuarekin lotuta zigortutako euskal herritarrek

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak amnistia aplikatu die Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako mobilizazio batengatik kondenatutako lau gazteri. Kataluniarekin elkartasun ekimenengatik herritar gehiago ere zigortu zituzten Euskal Herrian 2011 eta 2023 artean, bide... [+]


2024-09-19 | Nicolas Goñi
Saguzarren osasunak gure osasuna babesten du, ezusteko moduan

Ameriketako Estatu Batuen ipar ekialdean azken urteotan maila handiko fenomeno batek eragin garrantzitsua izan du osasun publikoan, eta basa animalien osasunaren garrantzia oroitarazten du. Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, gertaera hori eta sortu dituen ondorioak... [+]


2024-09-19 | Ahotsa.info
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik dago

“Eta euskaraz egiten badugu?” lelopean, hasi da dagoeneko, Mintzapraktikako izen-emate kanpaina Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Beraz, ikasturte osoan zehar, zaletasun ezberdinen bueltan euskara praktikatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.


2024-09-19 | Axier Lopez
Inoiz ikusi gabeko atentatuak Libanon. Nola eta zergatik?

12 hildako –tartean bi adingabe– eta 3.000 zauritu inguru, asteartean. 26 ordu geroago, beste 20 hildako eta 450 zauritu baino gehiago, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera. Bi leherketa masibo eta koordinatu izan dira, lehena milaka pertsona-bilagailutan eta... [+]


2024-09-19 | Bertsozale.eus
Lazkaon eta Elgoibarren izango dira hurrengo saioak, irailaren 21ean eta 22an

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


2024-09-19 | ARGIA
Euskal preso politiko bati langabezia jasotzeko eskubidea aitortu dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".


Arabako Aldundiak Solariaren hiru parke fotovoltaikoren aurkako alegazioak aurkeztu ditu

Solaria enpresaren Zierbena 2, 3 eta 4 proiektuak lurraldean luketen eragina “onartezina” dela diote aldundiaren txostenek. Jaurlaritzak hartuko du azken erabakia, behin alegazio epea amaituta. Solariak gutxienez 25 parke fotovoltaiko ezarri nahi ditu Araban. Urrian... [+]


Sara Ruilope eta Urko Blanco, Osakidetzako administraria eta medikua
“Ezin duzu osasun zentro bat izan pertsonal egokirik gabe, horretarako hobe genuke pertsiana ixtea”

Osakidetzako administraria eta ZIU mugikorreko medikua dira Sara Ruilope eta Uruko Blanco, hurrenez hurren. Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuen egoeraren inguruan hausnartu dute Aiaraldea Komunikabidearekin.


2024-09-19 | ARGIA
Hizkuntz eskubide urraketen aurrean “desadostasuna agertzeko” elkarretaratzea deitu dute Kontseiluak eta Bagerak Donostian

Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Eguneraketa berriak daude