Karrusel bizitzak

Iñigo Azkona
Orain dela hamarkada batzuk, norbanakoaren narratiba bitalek funikular baten antza zuten. Modernitatearen zutabea den aurrerabidearen ideiari jarraiki, behe-behetik hasita ere, geure bizitzetan hobekuntzak ematen ziren, eta hortaz, biharkoa gaurkoa baino hobeagoa izaten zen beti. Enplegua, akaso, kasu adierazgarrienetakoa da. Soldata baxu eta peoi gisa hasten ziren asko, denboraren poderioz soldata altuagoak eta postu hobeagoak lortzen zituzten, eta honen bidez jubilazio-pentsio duinak bermatu ere. Hortaz, iraganeko bizitzek beti gora egiten zuten, kurbarik gabe, era linealean eta abiadura mantsoan. Gainera, behetik hasita ere, jakina zen ibilbide goranzkorra bermaturik zegoela. Beraz, funikularren moduan eta honen erraila aipatutako enplegua eta familia izaten ziren.

Gaur egunean, modernitate klasikotik Baumanek aipatzen duen modernitate likidorako igaroaldi honetan, aldaketak nabariak dira eta funikular bizitzen aurrean karrusel bizitzak dira gailentzen direnak. Geure bizitzetan gorabehera handiak izaten dira, enpleguari zein familiari dagokionez. Egun batetik bestera aldaketa handiak eman daitezke, eta honen ondorioz, gorabehera anitz eta abiadura ezberdin eta azkarreko ibilbide biografikoak dira gaur egun nagusitzen direnak. Muturrera eramanda bada ere, sarritan ikusten dugu egun batetik bestera langabezian gelditzen dena, nahiz eta enplegu eta soldata onak izan edota beren egoera familiarrean aldaketa sakonak izaten dituena. Beste garaietan pentsaezinak ziren narratiba bital zatituak hain zuzen ere.

Zein da hobea? Lehen segurtasuna eta ziurtasuna zeuden lekuetan orain askatasun, aukera eta emozio gehiago daude. Lehen, jaiotzetik dena argi zegoen eta gure biografia aurretik idatzita zegoen. Horrela bada, langile baten seme-alaba langilea izango zen eta hezkuntzan aurrera egiten bazuen aukerak izango zituen gizartean aurrera egin ahal izateko. Gaur, aldiz, gauzak ez daude hain zehaztuta, orain geure bizitzen programatzaile gara momentu oro, gure eraginaren zein kanpoko –eta kontrolaezinak– diren faktoreen ondorioz. Hortaz, orain emozio eta aukera gehiago –on zein txarrerako– daude.        

Emozioen eta aukeren karrusel bizitzentzako testuinguru sozial eta kultural egokiena ez da gizarte industriala, baizik eta kontsumismoan eta hedonismoan oinarritutako gizartea, eta hauxe da hain zuzen ere gaur egun ikus dezakegun eszenatoki posmodernoa.

Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude