Barrikaden azpian dagoena

Frantziako gatazkak
Lander Fdz. Arroiabe / Argazki Press
SUTAN da Frantzia, bukaera ez dago argi oraindik, baina altxatu dira herritarrak. Urteak dira ez dela halako erreboltarik bizi. Gizarteak ez du erretreta adina bi urtez atzeratzea nahi, baina Nicolas Sarkozyren gobernuak eta finantza kapitalismoak bai. Horra lehia: gizarte ereduaren norabidea dago jokoan. Historiak erakusten du produktibitateak aurrera egiten duen neurrian, pertsonak gero eta lan ordu gutxiago egiten duela. Hori da galdu ezin den ikuspegi historikoa.

Eta historiari so, duela hamarkada gutxi batzuk oraindik ez zen pentsio publikoen sistema orokorrik, ezta opor ordaindurik (Frantzian, 1930eko hamarkadan irabazi ziren horiek). Munduko populazioaren gehiengoak oraindik ez du halako pribilegiorik. Baina azpigaratu deitzen ditugun herrialde horietako aurreratuenek, historiaren norabide hori borrokatzen dute oraindik. Evo Moralesen Bolivia txiroan, 65 urtetik 58ra jaitsi da erretretaren adina. Europa aurreratu eta aberatsean ez, Europa zahar eta zaharkituak atzera egiten du. Aldatuko ote du historiaren norabidea Sarkozyk?

Berdintasunaren eta aberastasunaren banaketan, horretan oinarritu da eskubide sozialen borroka ubidea. Erreforma hauek, ostera, banaketa baino kapitalizazioa indartzen dute. Gehien gordetzen duenak pentsio hobea izateak izan dezake logika bat, baldin eta oinarrizko duin orokor bat segurtatuz, eta lan urte gehiago egitera behartzen ez bada. Erreforma hauek finantza merkatuak gizentzeko erabilitako pentsio funts pribatuen bidea ere indartzen dute eta horrek azken bizpahiru urteetan zer ekarri duen ere aski ezaguna da.

Lan gehiago, diru gutxiago, hori da eredu honek gehiengoarentzat eskaintzen duena. Pentsionistek oro har egun baino diru gutxiago poltsikoratuko dute. Batetik, herritarrek, ahal badute, ez dutelako 65 edo 67 urtera arteko lanik egin gura eta, beraz, aurrez erretiratuz gutxiago irabaziko dutelako. Bestetik, sektore askotan, enpresariei eman zaizkien tresna zahar-berrituekin, langile asko erretiro adina baino askoz lehenago kanporatuko dituztelako.

Itxura guztien arabera, Frantziako Legebiltzarrak asteon emango dio amaiera erretreten erreforma legeari, Sarkok dioen moduan, gutxiengoak ezin dituelako beste guztiak blokeatu: “Frantzia ezin da izan hori egiten duen herrialde bakarra”. Baina nork esan du herritarrak bat datozenik pentsioen erreformarekin?

LEGITIMITATE demokratikoen lehiak barrikadaren lehen lerrora egin du jauzi: legebiltzarreko legitimitatea hala legitimitate soziala? “Ebatsi dadila erreferendumez”, diote gero eta gehiagok.

Frantziako matxinada bada legitimitate borrokaren ispilu, baina iritzi publikoaren miaketa soziologiakoa ere gardena da oraingoan. Ez bat eta ez bi, azken asteetan Frantzian egin diren inkesta mordoxkak gardenki agertzen du frantziarren %70-75ak ez duela erretreta atzeratzerik nahi eta, oro har, ongi ikusten dituela mobilizazioak.

Azken finean, egungo legitimitate demokratikoa gero eta gehiago iruzurrean oinarritzen da. Hara hiru adibide. Bat, hauteskundeetako iruzurra: agindu eta ez bete, ez du azalpen handiegirik behar, herritarrak ondo baino hobeto ulertzen du. Bi, iruzur ekonomikoa: “Lasai, aurrerantzean kontrolatuko dugu hondamendia ekarri digun finantza mundua”. Bistan da ezetz. Hiru, iruzur fiskala edo, bestela esanda, gizarteari lapurreta egiteko aberatsenei sistemak zabaldutako atea.

Non da Sarkozy-ren legitimitatea erreforma honetan, hauteskunde garaian berak erretreta ez zuela atzeratuko agindu zuenean eta herritarrek agindu horrekin hautatu bazuten? Non Zapaterorena, 2008ko hauteskunde kanpainan lan erreforma atzerakoirik egingo ez zuela agindu zuenean? You Tube lekuko.

IPARREKO matxinoetatik bada zer ikasi. Bai eskubide sozialen defentsaz, bai jarduera batasunaz. Ez da gaitza irudikatzea Hegoaldean nekez lortuko dela antzerakorik une zehatzetan oinarrizko sindikal batasuna bideratu ezean. LAB eta ELB ere protestaren bultzagile dira Ipar Euskal Herrian. Lan erreforma aise baino aiseago atera du PSOEren gobernuak, eta pentsioena bide beretik joango da UGT eta CCOOk estatu mailan jarrera askoz tinkoago hartu ezean. Baina ipar haizearen eraginez bestelako jarrerarik balego, ELAk eta LABek ere, euskal gehiengo sindikalak, badute zer hausnartu. Espainiako greba orokor batean, euskal gizarteak badu bere burua agertzerik, une honetan bakoitza bere aldetik joanda baino gehiago seguruenik. Besteak beste horrexegatik, hemen gehiengo sindikal indartsua dagoelako. Espainiako pentsioen erreforma, horra hurrengo geltokia, hurrengo aukera.

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude