Utopia psikoanalitikoa

  • Erich Fromm (Itzulpena: Jaione Alberdi) ::Gizarte osasuntsua

    Gaiak

    orrialdeak ::328

    prezioa ::20€

Baliteke, bati baino gehiagori, hizpide dugun liburuaren izenburua irakurtzeak berak ikara eragitea. Beste batzuek arretaz irakurriko dutelakoan nago. Baina apustu egingo nuke, psikoanalisia hitza ikusi eta, zuzenean, beste artikulu interesgarriago bat irakurtzera pasako direnak ere badirela tartean. Edozein hautu errespetagarria izanik ere, eta barkaidazue sarrera ezkor hau, aspertzen hasia naiz gaur egun psikoanalisiaz, batez ere freudianoaz, gizartearen opioa bailitzan hitz egiten dutenekin, ahoa argudioz eta aurreiritziz beteta, baina harekin inongo esperientzia zuzenik eduki ez duen jendearekin. Bai, badakit ezjakintasuna eta ausardia elkarren eskutik datozela gehienetan, eta horrexegatik, isildu egingo naiz.

Erich Fromm (1900-1980), Marx eta Freuden pentsamenduen arteko batasun saiakeraren emaitza litekeen psikoanalisi humanistaren teoriagatik ezaguna da. Carl Jung zein Ana Freud psikoanalisten tendentzietatik abiatuz, Frommek berak ere, gizabanakoaren inkontzienteari buruzko teoria freudianoa baztertzen zuen, eta Mendebaldeko gizaki guztiok batzen gaituen patologia orokorrak aztertzeari ekin zion. Horretarako, XX. mendeko gizartearen egitura ekonomiko eta sozialaren arteko erlazioen analisi objektibo eta sakona egitea ezinbestekoa ikusten zuen, sistema kapitalistak dakarren gizaki alienatuaren kontzeptua definitzeko. Gizarte Osasuntsua (The Sane Society, 1955) deritzan lan honetan, alienazioaren zenbait arrazoi posible eskaintzen dizkigu era sistematiko batez. Hala ere, jarrera idealista xamarra antzematen zaio, batez ere, osasun mentalaren helburuari erantzungo dion gizarte baten eraiketarako printzipioak jorratzen dituenean. Sistema kapitalistaren bortizkeriak sorrarazi duen deshumanizazio azkarraren ondorioz, gizakia, herrialde baten sostengurako bitarteko bilakatu da. Baina Frommek planteatzen duena, eta barkaidazue espresioa, erlatibismoaren teoriarekiko atentatua da. Estruktura orokor eta amankomunen menpe bizi garela egia da, baina gauzak ez dira uste bezain errazak. Ene ustez, gizabanako bakoitzak estruktura hori bereganatu eta partikularizatu egiten du, beraz, sistema ekonomikoan aldaketa suertatu arren, subjektu bakoitzak ez du modu berean pairatuko. Humanismoaren ideia hau oso polita da, baina giza existentziari buruzko azalpena emateko bide idealegia iruditzen zait. Absolutua den ezer ez dagoelako, askotan sufritzen du gizakiak. Eta Ideia horrekin bizitzen ikastea da gizakiak bereganatu dezakeen askatasunerako biderik zailena, baina errealistenetakoa.

Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude