Metalaren hil ala biziko irmotasuna

  • Kudai ::Shah mat

    Ortots burdin hotsak

    iraupena ::43´36´´

    prezioa ::13.95€

Gipuzkoar hauek gogor dabiltza autoekoiztutako hirugarren diskoa defendatzen; beraien ildoan. Xake matean egongo bagina bezala jokatzen dute, eta hil ala biziko jokoan, dagoenari zuku onena ateratzen diote. Urtzi baxu jotzaile berria ondo batu da taldera eta emaitza oso txukuna da. Eskola zaharreko thrash-metal eta metal indartsuaren koordenadetan gogor zapaltzen dute lurra; eta are gehiago, elektronika ukituak, industrialak edo epiko-melodikoagoak sartzen dituztenean ere, ez dute inola ere iparra galtzen. Hitzei dagokienez, esangura bereziko zita edo esamoldeekin borobildu dituzte eta hausnarketa egiteko aproposak dira; oso landuak. Atzean gelditu gabe, oinarriei gogor eutsita, aurrera eginez eta arriskatuta, emaitza borobila lor daitekeen seinale; batzuetan bortitzago eta beste batzuetan melodikoago.

www.myspace.com/kudaigara
Kudai
Ez dugu honetaz bizi nahi; idatzi eta jo nahi dugu

Aspaldi “irten zineten partituratik”? Zer baztertu behar izan duzue?


Gizartean partitura asko erabiltzen dira eta gustuko ez baditugu, bestelakoak ateratzen ditugu gauzak gure modura egiteko. Batez ere, “rockstar” izateko ametsa baztertu dugu. Ilusio horrek musikari asko bultzatzen ditu aurrekoen bidea jarraitzen –diskoetxe batekin kontratua, SGAEn sartu, managementak…– eta guk erabaki genuen hori gure bidea ez zela. Jadanik ez dugu honetaz bizi nahi, eta idatzi eta jo besterik ez dugu nahi.

Zer gehitu dio Urtzik taldeari?


Batez ere musika ulertzeko beste era bat. Bera oso heavy klasikozalea da eta horrek bestelako ukitua eman dio gure musikari. Horretaz aparte, ilusio handiarekin sartu zen, eta horri esker, baxua inoiz baino landuago dago. Urtziren lanarekin oso harro gaude.
Izan ere, nahiz eta thrash-metala zentzu zabal eta bortitzean landu, zenbait kantuk kutsu epiko nabaria daukate ahots eta melodietan.

Ados zaudete?


Bai, erabat ados. Disko honetan musika klasikoko tresna asko erabili dugu –koralak, biolinak, biolak, tronpetak, tubak…– eta horrek epikotasun puntu hori ematen du.

Metalero gogorrak, literaturazaleak eta xake pentsalariak. Metal mundu “izoztuari berotasuna ematen” saiatzen zarete?


Metal munduari baino, egiten dugun guztiari nolabait gure berotasuna ematen saiatzen gara, bai talde bezala, bai pertsonak bezala. Norberarentzat gordetzen badugu gure beroa, mundua izoztu egingo zaigu.

“Landu gabeko lurretan lan egiteaz harro”. Emaitzak jasotzeko unea da hau?


Emaitzak lehenengo egunetik jasotzen hasi ginen. Poz handienak bi motakoak dira: diskoa grabatutakoan eta kontzertuetan. Diskoa bukatu ostean, ordu eta une txar guztiak ahaztu egiten dira; eta egindakoa entzutea izugarria da. Eta edozein kontzertutan, norbait etorri eta gustatu zaiola esatea, nahikoa da guretzat.

Azkenak
Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


Eguneraketa berriak daude