Abenturak faraoien lurraldean

  • Mikel Valverde ::Rita eta hilobi-lapurrak.

    Elkar

    orrialdeak ::68

    prezioa ::8.75€

Rita saileko hirugarren entrega dugu hau eta aurreko bietan bezala (Rita tenislari eta Rita poloan), honetan ere, Valverdek asmaturiko neska dugu protagonista nagusia. Oraingoan, gainera, izenburuak iradoki dezakeen moduan abenturaz osaturiko liburu baten aurrean aurkitzen gara.

Rita Egiptora joan da bertan dagoen osaba Danielekin indusketa arkeologiko batean parte hartzeko asmoz. Aireportuan, baina, okertu eta bere bila joan denarekin elkartu beharrean beste batzuekin egiten du bat neskatoak. Gizon-emakume hauek indusketara doaz baina, Ritaren ustearen kontra, ez osabari laguntzera, lapurtzera baizik.

Mikel Valverdek, aurreko liburuetan bezala, testua eta irudia erabiltzen ditu istorioa kontatzeko –irudia elementu osagarri gisa erabilita, egia esan– eta narratzaile orojakilearen bidez irakurlearen arreta erakartzea lortzen du. Hasiera-hasieratik jakingo dugu Rita okerreko gizon-emakumeekin joan dela eta, horrela, adi-adi jarraituko dugu neskato bitxi eta azkarraren jokabidea okerraz ohartu arte eta handik aurrera.

Abenturen ohiko topikoak eta elementuak erabiliz, Valverdek liburu entretenigarria egin du, hori bai, sinesgarritasun aldetik badira txiripa gehiegi, baina antzinako filmetan bezala –eta badu horietatik liburu honek– garrantzitsuena ez da egia edo gezurra, sinesgarria izatea edo ez, kontua da irakurlea gustura egotea, liburuaren zurrunbiloan sartzea eta Ritaren lokarri gero eta luzeagoarekin eginiko korapilo gero eta handiagoan nola harrapatzen den –“Orain, suaren argitara ikusita, Salim, Carlsson eta Paponet andereñoaren aurpegiak jende maltzur eta gaiztoarenak begitandu zitzaizkion Ritari. Lapur-talde beldurgarri bateko kideen aurpegiak ziren! Eta bera ere… talde horretako partaide zen” (41. or.)– eta, ondoren nola askatzen den ikustea intriga eta tentsioa askatze horren parte direlarik: “Denbora oso mantso pasatzen zen, oso mantso, eta mantsoa zen gameluaren ibilera ere hondar-zelai ikaragarri hartan” (50. or.).

Egia esan Ritaren liburu honek, Garmendiaren abenturek eta estilo horretako beste batzuek bezala, badu abenturazko klasikoen usaina, badu duela 50 urte eginiko pelikulen antza, nahiz eta gaur egungo irakurle gazteek horren berri ez izan. Baina bai kasu batean bai bestean une atsegina igaroarazten ziguten/digute. Eta horretan, egilearen lana bezain garrantzitsua dugu itzultzailearena kasu honetan, Elexpuruk ederki asmatu baitu euskal irakurleren mailara egokitzen lana, liburu entretenigarri honen itzulpen ederra eginez.

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude