Jose Luis López Vázquez notizia da, Luis Nuñez ez

  • Azaroaren 1ean hil zen Luis Nuñez Astrain soziologo eta kazetaria.
Luis Nuñez
Luis Nuñez. 'Euskadi eta Askatasuna. Euskal Herria y la libertad' entziklopediatik hartutako argazkia.
1996-1997an ezagutu nuen Luis Nuñez. Egin egunkariko zuzendaritza lanak atzean utziak zituen ordurako, eta baita, beharbada, erredaktoreburu postuak eman zion sona ere. Baina han jarraitzen zuen, Aizperekin batera —Andoni Aizpeolea, Egin-eko beste kide mitiko bat— enpresako sustapen arloa bere gain hartuta.

Euskal Hiztegi Entziklopedikoaren ardura hartu berria nuen nik, eta produktuak txukun saltzekotan zabalkunde eta sustapen berezia beharko zuelako jo nuen, hain justu, Luis Nuñezengana. Hitz gutxi behar izan genituen elkar ulertzeko eta, ondorioz, biontzat onuragarri izan zitekeen hitzarmena bideratzeko.

Hala, Euskal Hiztegi Entziklopedikoa 32 orrialdeko ehundik gora ataletan banatu eta faszikulutan hasi ginen Egin-ekin batera banatzen. Jendearen harrera, dena esaten hasita, uste baino askoz hobea izan zen, milaka izan baitziren promozio luze hura osatzeko, hasieratik bukaerarainoko pazientzia hartu zutenak.

Gizon gardena eta hurbila iruditu zitzaidan Luis Nuñez. Nire aurreiritzien kontra, tratu errazekoa. Gogoan dut gure negozio honek iraun zuen bitartean —urtebete— maiz mintzatzen ginela egoera politikoaz. Garai hartan PP eta Jose María Aznar Espainiako Gobernuaren jabe zirelako, beti bazen zer aipatua gure bileren atarikoan.

Komentzimendu handiz argudiatu zidan behin, Lizarrako inprentatik bueltan gentozela, ezkerra bihurragoa dela beti, ur handiagotan sartzen dela eta konplikatu egiten dela. Aldiz, eskuinarekin, mundu osoan erakutsi duen lez praktikoagoa izaki, PSOErekin baino errazago lortzen ahal genukeela gure herriaren egoera konpontzeko urratsak ematea. Euskara sakontzeko ikastaroa egiten ari zen garai hartan, eta arreta handia ipintzen zien hitzei.

Handik gutxira, eta eskuinaren aginduz hain zuzen, Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi zituzten. Hernaniko egoitza prezintatu haretxetan gelditu ziren beraz, betirako, urtetan ondutako proiektu informatiboa eta Euskal Hiztegi Entziklopedikoaren azken faszikulua, etxe askotako bilduma behin betiko osatu behar zuena. Halako oroigarriak utzi dizkigu eskuinak.

Luis Nuñez hil zen egunean, Jose Luis López Vázquez aktore espainiarraren heriotza nabarmendu zigun EITBk. Ahanztura besterik ez zuen izan 80ko hamarkadan egunkari jarraituenetakoa erredaktoreburu gisa zuzentzen aritu zenarentzat.

Nola aldatzen diren gauzak, kamarada.
Nor zen Luis Nuñez?
- Soziologo eta kazetaria, hizkuntzalaritzaren arloan ere ekarpenak egindakoa.

- Egin egunkariko erredaktoreburu izan zen eta baita Punto y Hora aldizkariko zuzendaria ere.

Argitaratu zituen artikulu eta liburuen artean aipagarri: Euskara gaur (1971), El euskera arcaico, extensión y parentescos (Txalaparta, 2003), La razón vasca (Txalaparta, 1995), La sociedad vasca actual (Txertoa, 1977), Clases sociales en Euskadi (Txertoa, 1997), Fonología consonántica de un dialecto del euskera de Zuberoa (1976), Antzinako euskaraz (2004).

- Txalapartak argitaratutako Euskadi eta askatasuna entziklopedia koordinatu zuen.

- ETA Berriko militante izan zen 70eko hamarkadan. 80koan, berriz, Herri Batasunako ordezkari hautatua, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako.
- ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziaketetan ere izan zen, 1989an, Aljerren.

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude